Txukotka penintsula
Txukotka penintsula | |
---|---|
Mendirik altuena | Iskhodnaya (en) |
Mota | penintsula |
Geografia | |
Koordenatuak | 66°N 174°W / 66°N 174°W |
Estatu burujabe | Errusia |
Autonomous okrug of Russia | Txukotka |
Ur-gorputza | Txuktxien itsasoa Beringeko itsasartea Gulf of Anadyr (en) |
Txukotka penintsula edo Txuktxien penintsula[1] (errusieraz: Чукотский полуостров), Siberia, Errusia eta Asiako ipar-ekialderengo lurraldea da. Geografikoki, Ipar Amerikako Seward penintsularen aurrean dago, eta bien artean Bering itsasartea dago. Administrazioari dagokionez, Txukotka barrutikoa da Txuktxien penintsula.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txuktxi penintsularen iparraldera Txuktxien itsasoa dago; hegoaldera, Bering itsasoa eta ekialdera, Beringeko itsasartea. Gehieneko luzera, hego-ekialdetik ipar-mendebaldera, 960 km-koa da; istmoa 500 km zabal da.
Penintsulako ekialdeko muturrean Dezhniov lurmuturra dago, Uelen ondoan: Asiako ekialdeko muturra da.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako txuktxi herria bizi da penintsulan, beste etnia batzuekin batera: Siberiako yupik-ak, sireniki eskimalak, koryak-ak, txuvanoak, even-ak (lamutak), yukaghir-ak eta kolono errusiarrak.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarduera ekonomiko nagusia meatzaritza da: zinka, urrea eta ikatza ustiatzen dute. Ehiza (elur-oreinak bereziki), arrantza eta turismoa ere garrantzitsuak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1648. urtean Semion Dezhniov eta Fedot Alekseiev Popov buru ziren espedizio bat joan zen lurralde hartara: hamar aste behar izan zituzten penintsula osoa ontziz inguratzeko. Orduan aurkitu zuten Asia eta Alaska ez daudela lurrez lotuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-7-10).