U Geminorum
U Geminorumen eztandaren argi kurba. Kolore desberdinek banda pasu desberdinak erakusten dituzte. Egun zenbakiak juliotar datak dira. | |
Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinokzioa J2000.0 | |
---|---|
Konstelazioa | Gemini |
Igoera zuzena | 07h 55m 05.24s |
Deklinazioa | +22° 00′ 05.1″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 14.1-15.0 (quiet), 9.0 (outburst) |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | sd:Be+ / M4.5Ve |
Aldakor mota | Dwarf nova |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | +42.0 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: -30.0 mas/u Dec.: -42.2 mas/u |
Paralajea (π) | 7.9 ± 5.4 mas |
Distantzia | approx. 400 au (approx. 130 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | 9.5 |
Orbita[1] | |
Lehenengoa | Red dwarf |
Kidea | White dwarf |
Orbita-aroa (P) | 0.1769062 days |
Ardatz erdihandia (a) | 1.55±0.02 R☉ |
Eszentrikotasuna (e) | 0.027 |
Okerdura (i) | 69.7±0.7° |
Zehaztasunak | |
White dwarf | |
Masa | 1.2±0.05[1] M☉ |
Red dwarf | |
Masa | 0.42±0.04[1] M☉ |
Erradioa | 0.43±0.06[2] R☉ |
Beste izendapenak | |
U Gem, BD+22 1807, HD 64511. | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
U Geminorum (U Gem/HD 64511/GCRV 59196) Geminis konstelazioko izar aldakor bat da. Noba nano deritzen izar aldakor kataklismiko mota baten eredua da. John Russell Hindek aurkitu zuen 1855ean eta ordutik etengabe behatua izan da.
U Geminorum izar bitar bat da. Bere izar nagusia nano zuri trinko eta bero bat da. Bestea sekuentzia nagusiko nano gorri hotz bat da. Nano zuriak 1,20 eguzki masako masa du, besteak 0,42koa duen bitartean. Bi izarrak elkarrengandik oso gertu daude eta abiadura handian orbitatzen dute. Bere orbit periodoa 4 ordu eta 11 minutukoa baino ez da.
Nano gorria hain dago gertu nano zuriagandik bere azaletik materia galtzen duela nano zuriaren mesedetan. Material honek azken izar honen inguruan akrezio disko bat sortzen du. 100 urte inguruko tarte ia periodikoetan, diskoa ezegonkortu egiten da eta materia asko erortzen da nano zurian, honen ondorioz eztanda bat jasaten duelarik. Eztanda hauek izarraren dizdira ehunkoiztea eragiten dute.
Eztandez gain, U Geminorumek maiz jasaten ditu eklipseak izar bat bestearen aurretik igarotzean, honen ondorioz, egoera normalean, bere itxurazko magnitudea +14,1 eta +15,0 bitartean aldatzen delarik. Eklipsearen iraupena 20 eta 25 minutu bitartekoa da. Eztandak jasaten dituenean bere dizdira +9,0raino igotzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c doi: . Bibcode: 2007AJ....134..262E..
- ↑ doi: . Bibcode: 2005MNRAS.361.1091N..