Edukira joan

Ukuilu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukuilu
artificial animal shelter (en) Itzuli
Honen parteetxalde

Ukuilu edo korta abere handiak gordetzen diren toki itxi eta estalia da, batez ere baserri barrenekoa Euskal Herrian. Kanpoan badago, zurezko eraikin sinplea da, ohikoa Europako eta Ameriketako abeltzain tradizioetan.

Estalita ez badago, eskorta du izena; eta mendialde edo larre irekietan ardientzako izan badira, saroi ere esaten zaie.[1]

Euskal baserriko ukuilua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukuilua euskal baserriaren barruko gela multzoa izan da historikoki. Baina guztoz antzinakoa ere ez da: 16. mendetik aurrerako euskal nekazal eremuetako populazio hazkundeak larren murrizketa ekarri zuen, eta ondorioz abereak, nagusiki behiak, ukuiluratu behar izan ziren, eta espazio handia behar zuten ukuiluak etxearen barne egitura izatera pasatu ziren.[2]

Ukuilu edo korta zahar haietako zorua lurra edo arbelezkoa izaten zen.[3]

21. mendeko ukuiluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20. mendearen 2. erdialdean zehar, euskal baserritik irten dira animaliak; eta ukuilu berriak eraikin apartekoak izan ohi dira: ganadutegi, txerritegi edo zalditegiak. Hauen barruan, parte batzueoi ukuilu deitu dakieke, halaber, esate baterako zalditegian zaldiak denbora gehiena pasatzen duten gela modukoak.

Ukuilu moderni hauetan estabulazio teknikak aplikatzen dira, latinezko stabulum (ukuilu) hitzetik eratorritako terminoa[4] (étable, establo eta stable erro bererik datoz frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez).

Behien ukuiluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behien ukuilu modernoen kasuan, batzuetan animaliak beraien tokian lotuta egoten dira eta ezin dira mugitu. Ukuilu libreetan, askatasun gehiagoz mugitzen dira.[5]

Ganadua lotuta egoten deneko ukuiluetako lurra zementuzkoa izan ogi da, eta drainatzeko metodoren batekin hornitua, gorozkia eta pixa jasotzeko, baina simaur solidoa ere jasotzen da.

Ukuilu libreetan, bi mota daude abelburuek eraikineko edo itxiturako eremu guztietara sarrera librea daukate, itxitura izaten delarik ganaduarentzat hesi edo horma batekin itxitako eremu txikiagoa. Gehienetan lasto-geruza handi bat botatzen da lurrera eta neguan behin edo bitan kentzen da. Animaliak egoten diren eta jaten duten tokiko lurra zementuzkoa izaten da.

Abelgorrientzako 21. mendeko ukuiluak, bata animaliak lotuta egoten direnekoa; eta bestea espazio librea dutenekoa (hau Beizamako Leunda baserriarena).[6] Abelgorrientzako 21. mendeko ukuiluak, bata animaliak lotuta egoten direnekoa; eta bestea espazio librea dutenekoa (hau Beizamako Leunda baserriarena).[6]
Abelgorrientzako 21. mendeko ukuiluak, bata animaliak lotuta egoten direnekoa; eta bestea espazio librea dutenekoa (hau Beizamako Leunda baserriarena).[6]


Ukuilu batzuetananimalientzako etzaleku-ilarak egon ohi dira eta animaliak hor egon daitezke, baina ez daude lotuta. Etzaleku bakoitzaren lurrean lastoa, hondarra edo zerrautsa egoten da, edo plastikozko edo kautxuzko geruza bat. Gorozkiak eta pixa etzalekuen arteko pasilloetan pilatzen dira. Pasillo hauetan saretak edo kautxuz estalitako zementua egon daiteke. Pasilloak gutxienez egunean behin garbitzen dira traktore edo garbigailu automatiko batekin eta gorozkiak simaur erdi-likido bezala kentzen dira.

Zezenak zezenketarako egoten diren ukuiluak zezendegiak dira,[7] toril eta baka ere deituak euskaraz.[8]

Zaldien ukuiluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zalditegi»

Zalditegiak ukuilu berezituak izaten dira, non zaldiak eta beste zamari batzuk egoten diren. Gela/zelda berezituak izaten dituzten zaldiek, baina horien tegi edo eraikina baino gehiago, zalditegiak instalazio multzo bat izan daitezke zaldiak hazteko, gordeta izateko, eta trebatzeko.

Txerrien ukuiluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txerritegi»

Txerrien ukuilu edo txerriregietan lurra material iragazgaitz eta gogorrarekin egindakoa izan daiteke, adibidez, zementuarekin; era berean, metalezko, zementuzko edo plastikozko saretekin estalitako lurra izan daiteke parte batean, animalien gorozkiak eta pixa jasotzeko kanal edo zulo baten gainean dagoena. Ukuilu berezituak egoten dira ugalketarako halaber.[5]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zaldua Etxabe, Luis Mari. (2006). Saroiak eta kortak: Mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak. Urnieta ISBN 84-611-1564-8. (Noiz kontsultatua: 2024-10-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Baserriak. Arkitektura - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-24).
  3. Egidazu Gongeta, Claudio. (2010-06-17). «Lehengo eta oraingo kortak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-24).
  4. (Ingelesez) «stabulation» Wiktionary, the free dictionary 2024-06-02 (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  5. a b Euskal Estatistika Erakundea, Eustat. Ukuilua. Eustat (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  6. Arzallus, Aitziber. (2023-10-08). «Bisitariei zabaldu dizkiete Leunda baserriko ganadutegiko ateak - Beizama» Guka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  7. «EH - Bilaketa - Zezendegi» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  8. Fundazioa, Elhuyar. «toril» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]