Ulriksdal jauregia
Ulriksdal jauregia Ulriksdals slot | |
---|---|
Suediako koroaren jauregiak Royal National City Park | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
Suediako udalerria | Solna |
Ur-masa | Edsviken (en) eta Igelbäcken (en) |
Koordenatuak | 59°23′25″N 18°01′01″E / 59.3903°N 18.0169°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1645 |
Jabea | National Property Board of Sweden (en) |
Izenaren jatorria | Prince Ulrik (en) |
Erabilera | royal palace (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Hans Jacob Kristler (en) |
Materiala(k) | natural stone (en) |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Atalak | eraikin: 16 |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Slottsallén, SE-170 79 |
Webgune ofiziala | |
Ulriksdal jauregia (suedieraz: Ulriksdals slot) Suediako erregeen jauregietako bat da. Solna hirian dago, Stockholm erdigunetik 6 km eskasera, Edsviken golko estuaren ertzean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1643-45 artean eraiki zuen Jacob De la Gardie Lordak eta Jacobsdal izena eman zion. 1669an Hedwig Eleonora erreginak erosi zuen eta Nicodemus Tessin Zaharrari birmoldatzeko eskatu zion. 1684an izena aldatu zuen Ulriksdal bihurtuz, bere biloba zen Ulric printzeari emateko baina hau urtebete baino ez zituela hil zen.
XVIII mendean errege familiaren egoitza nagusietakoa izan zen eta 1753an antzokia ere eraiki zuten jauregiaren ondoan. 1821ean bertan behera utzi zuten eta 1822 eta 1849 artean soldadu beteranoen ospitale izan zen. Ondoren bertan behera gelditu zen berriz ere, harik eta 1865ean Karlos XV.ak udako egoitza bihurtu zuen arte.
1986an publikoari ateak ireki zizkion.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregiak hainbat eraikin aipagarri ditu:
- Confidencen antzokia: 1670ko eraikina 1753an antzoki bihurtu zutena. Suedia guztiko antzoki rokoko zaharrena da.
- Kapera 1662an eraiki zen originala baina gaur egungoa 1865ekoa da.
- Orangery negutegia.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Barnealdea.
-
Confidencen antzokia.
-
Kapera.
-
Orangery negutegia.
-
Parkea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]