Unified Modeling Language
UML edo Unified Modeling Language (Modelaketarako lengoaia bateratua) sistemak zehaztu, diseinatu eta eraikitzeko lengoaia da, printzipioz objektuei orientatutako programaziorako prestatuta dagoena.
UML aplikazio baten garapen fase guztiak modelatzeko lengoaia homogeneo bat definitzen saiatzen da, bezeroaren zehaztapenetatik hasita programatzailearen diseinu xehera arte.
Rationalen definizioaren arabera, programazioan oinarritutako sistema baten alde ezberdinak zehaztu, eraiki, bistaratu eta dokumentatzeko sortu zen. Ondoren, informatika esparrutik at, negozio bateko prozesuak definitzeko ere erabili izan da ekonomia alorrean. Lengoaia grafikoa eta ulerterraza izatea ditu abantaila nagusi.
Diagramak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UML 2.0 zehaztapenean 13 diagrama mota existitzen dira:
- Egitura diagramak (Structure diagrams):
- Klaseen diagrama (Class diagram)
- Osagaien diagrama (Component diagram)
- Objektuen diagrama (Object diagram)
- Egitura diagrama (Composite structure diagram)
- Zabaltze diagrama (Deployment diagram)
- Paketeen diagrama (Package diagram)
- Funtzionamendu diagramak (Behavior diagrams):
- Ekintza diagrama (Activity diagram)
- Erabilpen kasuen diagrama (Use Case diagram)
- Egoeren diagrama (State Machine diagram)
- Interakzio diagramak (Interaction diagrams):
- Sekuentzien diagrama (Sequence diagram)
- Kolaborazioa (Collaboration) (UML 1.x)/ Komunikazio diagrama (Communication diagram) (UML 2.0)
- Interakzio ikuspegien diagrama (Interaction overview diagram) (UML 2.0)
- Denboren diagrama (Timing diagram) (UML 2.0)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) UML Resource Page
- (Ingelesez) UML Jokes