Upton Sinclair
Upton Sinclair | |
---|---|
(1934) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baltimore, 1878ko irailaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Bound Brook, 1968ko azaroaren 25a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Rock Creek Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Upton Beall Sinclair |
Ama | Priscilla Augusta Harden |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea City College of New York (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, eleberrigilea, zinema ekoizlea, idazlea, iritzi-kazetaria, dietista-nutrizionista, politikaria, poeta eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Izengoitia(k) | Clarke Fitch, Arthur Stirling eta Frederick Garrison |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Amerikako Alderdi Sozialista Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
| |
Upton Sinclair (Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 1878ko irailaren 20 – New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1968ko azaroaren 25a) ingelesezko idazle eta kazetaria izan zen. Ideia sozialisten aldekoa zen, eta 1905ean ikasleen sindikatuen arteko higikundea sortu zuen Jack Londonekin batera. 1906-1907an bere ideia sozialistak gauzatzeko Helicon Home Colony komunitate utopikoa sortu zuen, baina saioak porrot egin zuen eta sute batek desegin zuen.
Saiakera, kontakizuna eta antzerkia landu zituen ehundik gora liburutan, askotan polemika sortzen zuela bere ideia aurrerakoiengatik. Bere lehen eleberrian, The Jungle (1906), Chicagoko hiltegietako lan-egoera azaltzen zuen eta salaketa hark gobernuaren ikerketa eragin zuen; haren ondorioz erreformak egin ziren. Geroztik hainbat informazio eleberri idatzi zituen, besteren artean: King Coal (1917, Ikatz errege); Oil! (1927, Petrolioa!); Boston (1928), Sacco eta Vanzetti auziaren inguruan; World´s End (1940-1953, Munduaren amaiera, Bigarren Mundu Gerrari buruzko 11 eleberrik osaturiko saila). 1942an Pulitzer saria eman zioten Hitlerren igoera deskribatzen zuen Dragon´s Teeth obragatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Upton Sinclair |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.