Vättern
Vättern Vättern (su) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 88,5 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 120 km |
Zabalera | 30 km |
Azalera | 1.893 km² |
Sakonera | 128 m |
Bolumena | 77.600.000.000 m³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°24′N 14°36′E / 58.4°N 14.6°E |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Örebroko konderria |
Suediako udalerria | Askersund udalerria |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Motala ström |
Erresidentzia denbora | 55,9 a |
Arroaren azalera | 6.000 km² |
Vättern[1] Suediako bigarren aintzirarik handiena da, Vänern eta gero.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suedierazko vatten hitzaren aldaera dela uste da, "ura" esan nahi du. Beste hipotesi batzuk ere badaude, vätter izeneko basoko izpirituetatik etor litekela diona esate baterako.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzirak 1.912 km² azalera eta 4.503 km² arroa ditu. Lekurik sakonena, Visingsö uhartetik hegoaldera kokatuta, 128 metrotara dago, baina, batez besteko sakonera 40 m da.
Götaland eskualde historikoan kokaturik, bere urak Motala ström ibaitik Itsaso Baltikora doaz. Vätterneko uharterik handiena, Visingsö, Grännaren ondoan dago. Eskualdeko beste hiri nagusiak Vadstena, Jönköping, Hjo, Askersund, Åmmeberg eta Karlsborg dira. Aintziraren mugak Västergötland, Närke, Östergötland eta Småland konderrietan daude.
Jatorri geologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzira azken glazioazioan sortu zen, duela 10.000 urte inguru, graben haran batean. Izotza urtu zenean Suedia hegoaldea ur azpian gelditu zen Kattegat eta Botniako golkoaren artean itsasartea eratuz. Isostasia mugimenduak oraindik ez dira gelditu eta Vättern hegoalderantz mugitzen ari da 1 mm/urte abiaduran.
Parke Nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vättern aintziraren iparraldeko puntan Tiveden Parke Nazionala hedatzen da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jönköpingen airetiko ikuspegia.
-
Grännaren ikuspegia.
-
Hondartza.
-
Visingsö uhartea.