Vietnamen banaketa administratiboa
Itxura
Vietnamgo Errepublika Sozialista 59 probintziatan (vietnameraz: Tỉnh) eta probintzia-mailako 5 udalerritan (vietnameraz: thành phố trực thuộc trung ương) banaturik dago. Estatu unitarioa da, eta gobernu probintzialek gobernu zentralaren agindupean daude.
Eskualdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vietnamen hiru eskualde geografiko daude, baina gobernuak 8 eskualde administratibo bereizten ditu:
Eskualde geografikoak | Eskualde administratiboak |
---|---|
Iparraldeko Vietnam (Bắc Bộ, Miền Bắc) | Ipar-ekialdea (Đông Bắc Bộ) |
Ipar-mendebaldea (Tây Bắc Bộ) | |
Ibai Gorriaren delta (Đồng Bằng Sông Hồng) | |
Erdialdeko Vietnam (Trung Bộ, Miền Trung) | Ipar-erdialdeko kosta (Bắc Trung Bộ) |
Hego-erdialdeko kosta (Duyên hải Nam Trung Bộ) | |
Erdialdeko mendialdea (Tây Nguyên) | |
Hegoaldeko Vietnam (Nam Bộ, Miền Nam) | Hego-ekialdea (Đông Nam Bộ, Miền Đông) |
Mekongen delta (Đồng Bằng Sông Cửu Long) edo Hego-mendebaldea (Tây Nam Bộ, Miền Tây) |
Probintziak eta udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vietnamgo probintziak Uharteak: *-Phu Quoc (Kiên Giang probintzia [58]) **-Con Dao (Con Dao barrutia, Bà Rịa–Vũng Tàu probintzia [51]) ***-Paracel uharteak (Hoàng Sa barrutia, Đà Nẵng [4]) ****-Spratly uharteak (Trường Sa barrutia, Khánh Hòa probintzia [43]) |