Villa
Villa landa-etxe mota bat da. Antzinako Erromako goi-klaseetako ohituretan du jatorria. Villa erromatarren jatorrizko eraketatik, haien kontzeptua eta funtzioa nabarmen aldatu dira denboran zehar.
Erromatar Errepublika erori ondoren, villak nekazaritzako gune txiki bihurtu ziren, eta gero eta gehiago gotortu ziren antzinate berantiarrean.
Batzuetan, Elizara pasatu ziren monasterio gisa berrerabiltzeko.
Gero, Erdi Aroan pixkanaka eboluzionatu zuten, Errenazimentuan goi-mailako landa-etxe dotore bihurtu arte.
Hizkera modernoan, "villa" terminoa zenbait etxebizitza motari buruzkoa izan daiteke, eskuarki bakartuak eta lursail propio batez inguratuak, oporraldian nagusiki erabiltzen diren aisialdi-finketatik landa-inguruneetako edo hiri-erdietako egoitza iraunkorretara. Euskaraz etxe eta txaleta ere erabili daitezke egungo eraikinetarako[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Elhuyar Hiztegia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).