Xabier Castillo Miota
Xabier Castillo Miota | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1948ko ekainaren 8a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Berriz, 2021eko irailaren 8a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria eta bikoizlea |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | Xeberri |
Xabier Castillo Miota Xeberri (Durango, Bizkaia, 1948ko ekainaren 8a – Berriz, Bizkaia, 2021eko irailaren 8a)[1] egile abeslari eta bikoiztailea izan zen.[2][3]
Kantautorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abeslari ibilbideari Gasteizen eman zion hasiera, han ikasten zegoela, 1970an. Amets izeneko taldea sortu zuten bost lagunek, gitarra elektrikoekin, euskaraz abesten.[4] Hori Araban eta urte horietan oso gauza berria zen.[5]
1973. urtean bakarkako disko bat kaleratu zuen, eta Iparragirreren hitzekin egindako lehen lana izan zen.[3]
1976an Gontzal Mendibilekin batera bikote osatu eta Zaurietatik dario diskoa grabatu zuten IZ diskoetxerekin.[6][3] Carlos Montero, Asier Loroño, Jose Oliver eta E. Duarte musikariek ere parte hartu zuten diskoan. Orduan Xeberri eta Mendbil urte eta erdiz plazaz plaza aritu ziren, eta guztira 200 kontzertutik gora eman zituzten. Disko horren parte izan zen Kapitalismoak abestia, hitz hauekin hasten dena:[3]
« | Kapitalismoak dakarren katai ta zapalketa |
» |
Bagare abesti ospetsua ere disko horretan zegoen. Euskalki ezberdinetan bagara hitzak dituen aldaerak hitz-joko batean erabiliz, euskararen eta euskaldunen arteko batasunaren aldeko mezu argia du kantak. Honela hasten dira Bittor Kapanagak idatzi zituen hitzak:
« | Araban bagare Gipuzkun bagera |
» |
Bikoiztailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981etik aurrera bikoiztaile lanetan aritu zen 30 urtez.[5] Hainbat pertsonaia ezaguni eman zien euskarazko ahotsa, Dragoi Bola marrazkietako Yamtxa pertsonaiari, eta saio-hasierako Goazen lagunok! abesti ezaguna ere hark abestu zuen.[3][7]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gizona (1970)
- Xeberri Iparragirre (1974)[8]
- Zaurietatik dario (1976)
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xeberrik ez zuen inoiz huts egin Durangoko zenbait literatura eta euskaltzalek 2014tik antolatutako Hitzez eta Ahotsez irakurraldi girotuan, edizio guztietan hartu zuen parte bere gitarra lagun.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Xabier Castillo ‘Xeberri’ abeslari eta bikoiztaile durangarra hil da» naiz: 2021-09-09 (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ a b «Xabier Castillo 'Xeberri' abeslaria hil da - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ a b c d e Arin, Nagore. «Xabier Castillo 'Xeberri', abeslari eta bikoizle durangarra» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ «Xabier Castillo ‘Xeberri’ hil da, abeslari eta bikoizlea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ a b «"30 urte telebistarako bikoizten, eta ez daukat telebistarik etxean" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Xeberri. .
- ↑ «Muere Xabier Castillo 'Xeberri', la voz de la canción de Dragoi Bola» EITB 2021-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
- ↑ Guernikako Arbola. (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Durangaldeko Hitzez eta Ahotsez: "Gure ingurukoak euskal literaturara hurbiltzea da gure helburua"» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).