Xenofon Zolotas
Itxura
Xenofon Zolotas (grezieraz: Ξενοφών Ζολώτας; Atenas, 1904ko apirilaren 26a - ibidem, 2004ko ekainaren 10a) greziar ekonomialari eta politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1989tik 1990era.
Atenasko Unibertsitatean ekonomia ikasi zuen eta Leipzigeko eta Parisko unibertsitateetan ikasketak zabaldu zituen. Ondoren, Ekonomia irakaslea izan zen Atenasko eta Tesalonikako unibertsitateetan. 1968an kargua utzi zuen diktadura militarraren aurkako protesta gisa. Nazioarteko Diru Funtseko kide eta Greziako Bankuko zuzendari ere izan zen.
1989ko azaroko hauteskundeen ondoren gobernua osatzeko gehiengorik egon ez zenez, Zolotas lehen ministro izendatu zuten hauteskunde berriak egin arte.