Edukira joan

Xochimilco

Koordenatuak: 19°16′30″N 99°08′20″W / 19.275°N 99.138888888889°W / 19.275; -99.138888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xochimilco
Mexiko Mexikoko udalerria
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
EstatuaMexiko Hiria
Herriburua[[]]
Geografia
Koordenatuak19°16′30″N 99°08′20″W / 19.275°N 99.138888888889°W / 19.275; -99.138888888889
Xochimilco is located in Mexiko
Xochimilco
Xochimilco
Garaiera2.238 metro m.
Eremua118,13 km²[1]
Demografia
Biztanleria415.007 biztanle[2]
Dentsitatea3.513,14 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu-eremuaUTC−06:00
Webgune ofiziala

Xochimilco Mexiko Hiriko 16 ordezkaritzetako bat da. Barruti federalaren hego-ekialdean dago eta 122 km² luze-zabal da[3]. Ordezkaritzak (gaztelaniaz delegación) 404.458 biztanle ditu, 2005ko erroldaren arabera.

Mexiko Hiriko hirigune historikoa eta Xochimilco1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Trajinerak ur gainean

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, v
Erreferentzia 412
Kokalekua  Mexiko
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Xochimilcoren jatorria garai prehispanikoan dago. Mesoamerikar Aro Aurreklasikotik, bertako aintziraren ertzak eta uharteak jatorri ezezaguneko gizataldeen bizileku izan zen. Postklasiko hasieran, altépetl (udalerri azteka) garrantzitsua zen, mexikek bereganatu baitzuten. Espainiar Inperioaren eta Independentziaren lehen urteetan, Xoxhimilcoko lurrak Mexiko Hiriaren elikagai hornitzaile nagusi bihurtu zen.

Ordezkaritzak kontraste handiak ditu. Bere mugetan jatorrizko 14 herri aurkitzen dira: San Andrés Ahuayucan, San Francisco Tlalnepantla, San Gregorio Atlapulco, San Lorenzo Atemoaya, San Lucas Xochimanca, San Luis Tlaxialtemalco, San Mateo Xalpa, Santa Cecilia Tepetlapa, Santa Cruz Acalpixca, Santa Cruz Xochitepec, Santa María Nativitas, Santa María Tepepan, Santiago Tepalcatlalpan eta Santiago Tulyehualco, kultura tradizional eta oinordetza indigenaren bereizgarri ugari gordetzen dituztenak. Xochimilcoko iparraldea Mexiko Hiriaren hiriguneari guztiz atxikia dago eta bertan daude arlo ekonomikoan garrantzia duten industrialde eta zerbitzuguneak. Bestalde, hegoaldeko mendiak eta erdialdeko aintzira eremuak naturgune handia osatzen dute.

Xochimilcoren garrantzia chinampa delakoetatik datorkio. Hauek antzinako mesoamerikar nekazaritzako teknika dira, Mexikoko Haraneko zenbait gizataldek garatu eta elkarbanatua. Chinampak baratz lauki eta artifizialak dira, aintzira azaletan eta zingiretan barazkiak eta eta loreak hazteko sortuak. Texcoco eta Anáhuac aintzirak lehortu ostean, Xochimilco eta Tláhuac guneetan baino ez da geratzen chinampa sistema hau. Aintzira-sistema berezi hau gordetzeko asmoz, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1987an. Hala ere, izendapena galtzeko arriskuan izan da birritan, hiritze prozesuak chinampak andeatzen baititu.

Egun turismo gune erakargarria ere bada, mexikar ugari ubideetan nabigatzea joaten baitira txalupa zapal eta apainduetan (trajineras).

Xochimilco glifoa Boturini Kodexan (Tira de la Peregrinación).

Xochimilco nahuatlezko toponimoa da: xōchi(tl) ("lore"); mīl(li) ("landa lurra"); eta -co (lokatiboa). Horrela, esanahia "loreen landa lekua" edo "lore zelaia" izan daiteke[4]. Boturini Kodexan (Tira de la Peregrinación), Xochimilco glifoak gizatalde bat adierazten du, mexikarrekin batera Aztlan leku mitikotik irten zirenetako bat. Glifo honek landa lur bat eta lore bat adierazten du[5].

Gaztelaniaz [sotʃiˈmilko] ahoskatzen da, eta nahuatlez [ʃoːtʃiˈmiːɬko].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Superficie continental. Mexiko: Instituto Nacional de Estadística y Geografía.
  2. Población total. Mexiko: Instituto Nacional de Estadística y Geografía.
  3. Musacchio, Humberto. (2000). Diccionario enciclopédico del Distrito Federal. .
  4. Montemayor, 2007.
  5. Boturini Kodexa (Tira de la Peregrinación), f. 3.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]