Edukira joan

Zimendu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Venezia, zimenduetan zurezko piloteak erabiltzen duen adibiderik nabarmenetakoa da.

Zimendua lurrean bermatuta dauden eraikinen edo elementuen karga guztiak lurrera transmititzea eta banatzeko eginkizuna duten egitura-elementuak dira. Banaketa zonakako kargak eratu gabe eta presio onargarria gainditu gabe egiten da. Normalean, lurraren erresistentzia, eutsiko duen zutabeena eta hormena baino txikiagoa denez, lurraren eta zimenduaren kontaktu-eremua, eusten dituen elementuak baino proportzionalki handiagoa izaten da (koherentzia handiko lur arrokatsuetan izan ezik).

Zimendua garrantzitsua da, gainegitura eusten duen elementuen taldea delako. Eraikuntzaren egonkortasuna lurzoru motaren araberakoa denez, arreta berezia ezarri behar zaio.

Orokortasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posible izanez gero, zimenduen erreakzioak karga zentratuak izango dira, karga eszentrikoek bultzada diferentzialak sor ditzaketelako.

Erresistentea den bermapen-lurzorua bilatuko da, eta posible ez denean, ordezko ebazpenak bilatuko dira.

Kasu askotan, zimenduek ez dituzte bakarrik konpresio indarrak transmititzen, baizik eta, marruskadura- eta itsaspen-esfortzuen bidez, trakzio-kargak eta karga horizontalak jasaten dituzte. Behar izanez gero, eraikina lurzorura ainguratuko da.

Funtzio nagusi hauetaz gain, zimenduek beste xede batzuk bete behar dituzte:

  • Esfortzu ebakitzaileaz ez hausteko adina erresistentzia edukitzea
  • Lurzoruak sortzen dituen makurdura-esfortzuak jasatea. Horretarako, trakzio-esfortzuak xurgatuko dituzten armadurak ezarriko dira beheko aurpegian.
  • Lurzoruak eduki ditzakeen mugimenduei egokitu behar zaizkie.
  • Lurzoruaren, eta uraren eta bere presioaren erasoak jasatea, egonez gero.
Zimendu motak: azalekoak (ezker) eta sakonak (eskuin)

Zimendu motaren hautaketa batez ere lurzoruaren ezaugarri mekanikoen araberakoa izango da, hau da, bere kohesioa, bere barne marruskadura angelua, maila freatikoaren posizioa eta baita dauden kargen magnitudeen araberakoa ere. Datu guztietatik sostengu-ahalmena kalkulatzen da, eta lurzoruaren homogeneotasunarekin batera, zimendu mota bat edo beste bat erabiltzeko aholkuak ematen dira. Posible bada, beti gainazal-zimenduak erabiliko dira, kostu gutxienekoak eta exekutatzeko errazenak direlako. Sostengu-ahalmenarekin edo bere homogeneotasunarekin arazoak daudenean, ezin dira gainazal-zimenduak erabili eta beste zimendu mota batzuk aztertu behar dira.

Bi oinarrizko zimendu mota daude: azalekoak eta sakonak.

Azalekoak edo zuzenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurreko azaleko edo sakonera gutxiko geruzatan bermatzen dira, behar duten sostengu-ahalmena dutelako edo bigarren mailako garrantzia duten eraikinak eta arin samarrak direlako. Zimendu mota honetan, karga-berme horizontala duen plano batean banatzen da.

Garrantzi handiko estrukturetan esaterako, zubietan, zimenduak, baita azalekoak ere, narriadurak gertatzen ez direla ziurtatzeko behar adina sakonerara bermatzen dira. Azaleko zimenduak honela sailkatzen dira:

  • Ziklopeen zimenduak.
  • Zapatak:
    • Zapata isolatuak.
    • Zapata luzeak.
    • Zapata konbinatuak.
  • Zimendu-lauzak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]