Zuhatzu (Leioa)
- Artikulu hau Leioako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».
Zuhatzu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Zuhatzu auzoko baserriak. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Leioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′21″N 2°59′34″W / 43.33928°N 2.99281°W |
Zuhatzu[1] edo Sutxus Leioako (Bizkaia) auzoa da, herriko goiko aldean dagoena.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhatzu auzo izena, gutxitan erabiltzen bada ere, inguru eta etxalde-gune zaharra da Leioan. Zuhaitz eta -zu ugaritasuna adierazten duen atzizkiaz eratorritako toponimoa da, eta sarri dokumentatzen da. Lau etxaldek osatzen dute Zuhatzu auzoa: Zuhatzuaurrekoa, Zuhatzubarri, Zuhatzuerdikoa eta Zuhatzuosteikoa. Ahoz Sutzu esaten zaio euskaraz eta Sutxus erdaraz. Euskarazko izen arautuan ageri den -h- ez da ohikoa eta azalpena behar du grafía honek. Euskal Herrian oso izen arrunta da eta leku askotan antzina izan zuen -h- horrek -g- edo -b- eman du ahoz (Sugetzu eta Subetzu esaten da Galdakaon, adibidez) eta beste lekuetan, berriz, bizirik dago h- hori eta horregatik Akademiak erabaki zuen izen bakarra denez idazkera bakarra behar zuela Zuhatzu, alegia. Gaur egun Peruriko zatia da eta ez auzo ofiziala.
1704an Zuhatzu auzoaren izena zen, nahiz eta izen hori zuten etxeak Peruri moduan ageri.
1704an Larrakoetxea eta “Larrakoetxea de atrás” Elexaldekoak ziren.
1900ean Peruri eta Aldekoena bat eginik zeuden eta Zuhatzurekin batera ageri ziren Artatza eta Basaez, baina hemen bereizi egin ditugu.
Esan beharra dago, auzo-izenetan, eta auzo txikiagoen izenetan ere agerikoa dela Leioan hitz egiten diren bi hizkuntzen eragina. Euskal toponimoetan, gaztelaniaren eragina auzo izenetan edo etxalde-multzoetan erantsi ohi den amaierako -s dugu erakuslerik argiena (Sutzus, Basañeses eta abar). Fenomeno hau, berria bada ere, XIX. mendearen amaierakoa, oso zabaldua dago inguruko herrietan ere, Txorierrin eta Uribe Kostan bereziki. Gaztelaniaren eraginezko fenomenoa da amaieran -s pluralgilea sartzea, eta beraz, ahozko erabileran ere baztertu beharreko joera dugu.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Mikel Gorrotxategi; Iratxe Lasa; Goizalde Ugarte. (2011). Leioako leku-izenak. Euskaltzaindia eta Leioako Udala, 54 or. ISBN 9788495438812..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leioako auzoak | ||
---|---|---|
Aketxe · Aldekoena · Artatza · Artatzagana · Basaez · Elexalde · Ibaiondo · Lamiako · Lertutxe · Mendibilbarri · Mendibil · Ondiz · Peruri · Pinueta · Santi Mami · Santsoena · Sarriena · Telleria · Txopoeta · Txorierri · Udondo · Zuhatzu |
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |