San Telmo Museoa

Bina sarrera zortzi lagunentzat

San Telmo museoak XXI. mende berri honetako jendearengana iristeko ezinbestekoa den berritzeko eta handitzeko prozesua burutu du. 1932. urteaz geroztik museoaren kokaleku izan den XVI. mendeko komentu domingotarrari eraikin berri hori gehituta, San Telmo museoa toki oso berezi bihurtu da, Donostiako Parte Zaharrean.  

+Parte hartu

Iñausti jatetxea

Bi lagunentzako otordua

IÑAUSTIko jangelak bi gunetan banatuta daude: beheko solairua 125 bazkalkiderentzat eta goiko solairua 100 bazkalkiderentzat. Gune hauek banandu edo batu egin daitezke, talde txikiagoek ospakizun pribatuak egiteko, edo jende askoren bazkariak giro bateratuan ospatzeko.  

+Parte hartu

Areatzako bainuetxe hotela

Zirkuitu termalerako bi sarrera lagun batentzat

Areatza Bainuetxea Gorbeiako Parke Naturalaren magalean dago, eta leku ezin hobea da Euskal Herria ezagutu nahi duen bidaiariarentzat, paraje guztiz naturala aurkitu nahi duenarentzat, mendizale, ibiltari, kirolari eta mikologiazaleentzat.  

+Parte hartu

Igartubeiti Baserri museoa

Bi sarrera lagun batentzat

Igartubeiti baserriak beste edozeinek baino hobeki islatzen du euskal baserriaren Urrezko Aroa esan diezaiokeguna. Baserria XVII. mendearen hasieran (1630), bere garairik gorenean, zabaldu eta eraberritu egin zen, bizimodu eta lan mota berrietara egokitzeko.  

+Parte hartu

Jantziaren zentroa

Bina sarrera bi lagunentzat

Jantziaren Zentroa modaren historia eta janzkeraren bilakaera ezagutzeko proposamen berezia da. Errenteriako Alde Zaharrean dago, XVII. mendeko eraikin batean, eta XVIII. eta XX. mendeetan modak izan duen aldaketa ikusiko dugu bertan.  

+Parte hartu

Artium museoa

Bina sarrera bi lagunentzat

Artium Arte Garaikidearen Euskal Museo-Zentroa da, eta Arabako Artium Fundazioak kudeatzen du. Irabazi asmorik gabeko erakundea Arabako Foru Aldundiaren ekimenez sortu zen. 

+Parte hartu

Chillida Leku Museoa

Bina sarrera hiru lagunentzat

Chillida Leku museo berdingabea da, artelan handi gisa sortua. Bertan, arteak eta naturak euren kabuz egiten dute bat, modu naturalean. Eskulturek paisaiarekin bat egiten dute, betidanik izango balira bezala haren parte. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko eskultura monumentalekin batera bizi dira, elkarrekin.  

+Parte hartu

Euskal Herria Esnea

Hiru sorta

Euskal Herri osoko esnea jasotzea helburu duen proiektua da, gaur gaurkoz Karrantzako haraneko esnea jasotzen du. Bertako produktuaren aldeko apustua egiten du eta bertako esneaz hornitzen dituzte kontsumitzaileen etxeak 3 motatako esnearekin: osoa, erdigaingabetua eta gaingabetua.  

+Parte hartu

K Pilota

Sorta bat

K Pilota ardoak, Getariako txakolina jatorri izeneko txakolina. 15 hektareako lursail batean hazitakoak dira, %100 hondarribi zuria diren mahatsondoetan.  

+Parte hartu