Edukira joan

Txulapain

Koordenatuak: 42°53′52″N 1°42′16″W / 42.89776709°N 1.70431691°W / 42.89776709; -1.70431691
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txulapain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Txulapaingo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Juslapeña
AlkateaIranzu Zabaltza Bizkai
(Xulapain Elkartzea)
Posta kodea31193
INE kodea31136
Herritarratxulapaindar
Geografia
Koordenatuak42°53′52″N 1°42′16″W / 42.89776709°N 1.70431691°W / 42.89776709; -1.70431691
Azalera31,51 km²
Garaiera525 metro
Distantzia12 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria564 (2023:  −10)
alt_left 255 (%45,2)(2019) (%54,6) 308 alt_right
Dentsitatea0,18 bizt/km²
Zahartzea[1]% 14,78
Ugalkortasuna[1]‰ 35,4
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,64 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,69 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 23,10 (2018: %2,38)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.juslapena.es

Txulapain[4] (gaztelaniaz eta ofizialki Juslapeña) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa. Iruñerriko metropoli-eremuaren iparraldean dago, Iruñetik hamabi kilometrora. Udalerriak 548 biztanle zituzten 2014. urtean.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor-bilketaz, ur-hornikuntzaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñerriko beste hainbat udalerritan bezala.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Txulapainek honako udalerriekin egiten du muga: Imotz eta Atetz iparraldean; Odieta eta Ezkabarte ekialdean; Antsoain hegoaldean;eta Itza-Gulibar mendebaldean. Udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolomé (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).

Klima

Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.

Txulapaingo Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Herriak

Honako herri hauek osatzen dute Txulapain udalerria: Aristregi, Beltzuntze, Beorburu, Gartziriain, Larraiotz, Markalain, Nabatz, Nuin, Ollakarizketa, Otsakar, Osinaga, Untzu eta Usi. Horiei herri hustu hauek gehitu behar zaizkie: Iruzkun, Alaitz, Otsabide, Oarritz eta Untzubeiti.

Ondasun nabarmenak

  • San Pedro eliza: Gartziriain kontzejuan dagoen XII. mendeko eliza.
  • Doneztebe monasterioa: Aranzadi Elkarteak eta Larunbeko herritar talde batek Harriaundi mendiaren gainean (942 m) azken urte hauetan topatu dituzte monasterio erromaniko baten aztarnak, garrantzi handiko aurkikuntza arkeologikoa izan dena. Tenplua izateaz gain, beste kasu batzuetan gertatu legez, talaia funtzioak ere beteko zituen Erdi Aro hartan.[6]

Demografia

Txulapaingo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,58 (Nafarroako batez besteko kopuruaren azpitik).

Politika

Udaletxea

Udaletxea Markalain kontzejuan dago, errepidearen ondoan. 1935ean eraiki zuten eta ordutik bi aldiz zaharberritu dute, 1979an eta 1985ean. Azken berritzean, teilatua eta fatxada berriztu ziren Nafarroako gobernuak emandako 2,6 milioi pezetako diru-laguntzari esker. Eraikinak behe solairua, lehen solairua eta honen gainean eraikitako sabaia dauzka. Fatxada nagusia margoturik dago eta harrizko baoz egindako apaingarriak ditu.

Udal bulegoez gain, udaletxean herriko anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Antzina udaletxea Ollakarizketa kontzejuan egon zen. Udaleko idazkaria Atezko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Migel kalea, 1 (Markalain kontzejua)

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Txulapaingo alkateak Xulapain Elkartzea (XE) herri ekimeneko kideak izan dira. 2007an XE zerrendarik bozkatuena izan ez bazen ere, taldeko Narila Mondragon Ziarra aukeratu zuten alkate. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako guztien %1,05) eta boto zuriak hamabost (%5,32). Abstentzioa %34,03koa izan zen.

Txulapaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Juslapeña Independientes 111 3
Xulapain Elkartzea 105 3
Nueva Agrupación Independientes de Juslapeña 51 1

2011n ere antzeko egoera izan zen. Hauek izan ziren zerrendak eta lortutako zinegotziak: Juslapeña Independientes (JI, 3), Xulapain Elkartzea (XE, 2), Grupo Juslapeña-Txulapain Taldea (2) eta PSN (0). XEko Iranzu Zabaltza aukeratu zuten alkate.

Txulapaingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
JI 102 3
XE 99 2
Txulapain Taldea 98 2
PSN 9 0

Alkateak

Hauek izan dira Txulapaingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
1979 1983 Independenteak
1983 1987 Independenteak
1987 1991 Independenteak
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Independenteak
1999 2003 Independenteak
2003 2007 Juslapeña Independientes
Narila Mondragon Ziarra 2007 2009 Xulapain Elkartzea
Mikel Armendaritz Elso 2009 2011 Xulapain Elkartzea
Iranzu Zabaltza Bizkai 2011 2015 Xulapain Elkartzea
Pablo Rota Arrieta[7] 2015 2019 Independenteak
Pablo Rota Arrieta[7] 2019 Jardunean AA

Txulapaindarrak

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Txulapain
Aristregi | Beltzuntze | Beorburu | Gartziriain | Larraiotz | Markalain | Nabatz | Nuin | Ollakarizketa | Otsakar | Osinaga | Untzu | Usi