Markalain
Markalain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe tradizional bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
Udalerria | Txulapain |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Marcaláin |
Posta kodea | 31193 |
Herritarra | markalaindar, markelaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′54″N 1°41′47″W / 42.89839225°N 1.69634353°W |
Azalera | 2,64 km² |
Garaiera | 543 metro |
Distantzia | 12,5 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 44 (2023) |
Markalain[1][a] (gulibarreraz: Markelain)[b] Txulapain ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 12,5 kilometrora.
Txulapain ibarreko ibarburua da. 2023 urtean 44 biztanle zituen.
Bertako biztanleak markalaindarrak (gulibarreraz: markaleindarrak) dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markalain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Markelain (1095)
- Marchelain (1102)
- Marquelain (1174)
- Marqualain (1197)
- Marquelantz (1198)
- Marquelanh (1278)
- Marquelain prope Belçunce (1278)
- Marquellayn (1280)
- Marquelayn (1366)
- Marcalain (1534)
- Mayquelayn (1587)
- Marcalain (1802)
- Markalain (1966)
- Markelain (1990)
- Markalain (2000)
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markalaingo armarria Txulapaingo armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo urdin batez eta aurrean urrezko galburu sorta batez osatuta dago, zinta gorri batekin lotutak. | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markalain Txulapain ibarrean dago, Iruñeko merindadean.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txulapain udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolome (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.
Estazio meteorologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txulapainen dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 19882an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 20.0 | 25.0 | 28.0 | 33.3 | 39.5 | 40.3 | 40.5 | 37.0 | 30.0 | 22.0 | 17.1 | 40.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.0 | 13.3 | 16.3 | 20.0 | 25.3 | 27.6 | 27.8 | 23.9 | 19.1 | 12.1 | 8.9 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.0 | 8.6 | 11.3 | 14.4 | 18.9 | 21.1 | 21.3 | 18.1 | 14.4 | 8.7 | 5.6 | 12.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 2.0 | 3.8 | 6.2 | 8.8 | 12.6 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 9.6 | 5.3 | 2.3 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -8.0 | -9.0 | -1.8 | -1.0 | 2.0 | 7.0 | 8.0 | 4.0 | -2.0 | -7.0 | -10.0 | -10.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 113.4 | 100.1 | 95.5 | 106.3 | 74.5 | 63.0 | 34.7 | 35.8 | 57.1 | 80.4 | 134.8 | 112.6 | 1008.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 75.0 | 49.0 | 57.5 | 63.0 | 44.0 | 63.0 | 45.0 | 84.0 | 72.0 | 63.0 | 80.5 | 122.0 | 122.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.8 | 12.8 | 12.3 | 14.9 | 12.4 | 8.7 | 6.6 | 6.3 | 8.7 | 11.8 | 16.0 | 13.9 | 138.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.2 | 0.4 | 0.4 | 0.4 | 0.2 | 0.3 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.1 | 2.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errege jaurerriaren lekua zen. 1280 pezatan 26 sause gehi 11 kahize gari eta beste hainbeste garagar zeuden. Jerusalemgo San Joan ospitalekoek XIII. mendean eta Iruñeko katedralak XIV. mendean lursailak ere bazituzten. Karlos III.ak 1423an bere errentak Esteban Maulekoari eman zizkion eta Karlos Bianako printzeak 1447an Joan Elokoari Iruñeko etxe baten truke trukatu zizkion.
1513an, Markalainek ordaintzen zuen petxa hamaika cahizekoa zen; garai hartan, horietatik hiru Joan Elokoa mosen oinordekoek kobratzen zituzten, eta beste zortziak Iruñeko Donejakue komentuak, "nolabaiteko kapilautzagatik". 1847an udalerri honen burua zen eta eskola zuen, 1472 errealez hornitua, eta bertara inguruko herri batzuetako haurrak joaten ziren; gure mendeko hogeiko hamarkadan Markalain ibarreko herririk garrantzitsuena zen eta bertan bizi zen medikua.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 urteko erroldaren arabera 44 biztanle zituen Markalainek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
47 | 49 | 49 | 45 | 48 | 51 | 57 | 59 | 60 | 67 | 71 | 65 | 59 | 57 | 54 | 50 | 51 | 52 | 50 | 47 | 46 | 47 | 46 | 44 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Txulapaingo herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]
Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da. Iruñeko Gotzaindegiak 1904an egindako eliz gida baten arabera, Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar ibarrak hartzen zituen Anueko Artzapeztegian erantzuna baiezkoa da. 1935ean, ibar horiek guztiak euskaldunak ziren oraindik.
1960ko hamarkadako Nafarroako industrializazioak benetako landa exodoa ekarri zuen hirietako fabriketara. Despopulatze horrek batez ere gazteei eta emakumeei eragin zien. Zalantzarik gabe, euskarari ere eragin zion. Txulapain ibarrean oso handia izan da hiriburuaren eragina, jendea bertara joan ohi baita. Ibarra honen erdalduntzea egitate bat da. 1972ko datuen arabera, 60 urtetik gorakoentzat zegoen gordeta euskara, eta oso gutxitan egiten zuten.
Koldo Zuazok, 2010ean, Txulapain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da gulibarrera. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Txulapaingo mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Txulapain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %20,72k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n %23,10k.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Migel jaiak, irailaren azken asteburuan
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Migel eliza, XIII. mendean eraikitako kristau eliza, gotiko estiloan.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /maɾkaláin/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban - ↑ /maɾkeláin/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Markalain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Pamplona (II) : Etxarri-Aranatz - Muruzabal. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 9788423501311. PMC 9788423501311. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Markalain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.