Edukira joan

Teoria geozentriko

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eredu geozentrikoa Martin Luteroren Bibliaren arabera

Teoria geozentrikoa edo geozentrismoa Lurra unibertsoaren erdian kokatzen zuen antzinako teoria da. Antzinako grekoek proposatu zuten lehenbizi; haiek Lurra unibertsoaren erdigunean geldirik zegoela zioten, izarrak, Eguzkia, planetak eta Ilargia inguruan biraka zebiltzala.

Geozentrismoa indarrean egon zen aintzinako zibilizazioetan, hala nola, Babilonian unibertsoaren irudi hau zegoen[1], eta II.mendean Claudio Ptolomeo-ren “El Almagesto” obran, bertsio aurreratu batean. Bertan, epiclios, ecuantes eta deferentes deiturikoak gehitu zituen, eta indarrean egon zen XVI. mendera arte, teoria heliozentrikoaz ordeztu zen arte zehazki.

Teoria geozentrikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia presokratikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eredu geozentrikoa astronomian eta filosofia grekoan erabilia izan zen, filosofia presokratikoan hasieratik nagusi izan zelarik. K.a. VI. mendean Anaximandrok kosmologia bat proposatu zuen, non Lurrak -guztiaren erdigunean kokatuz- zilindro flotatzaile baten forma duen. Eguzkia, Ilargia eta planetak Lurra inguratzen zuten gurpiletako zuloak izango ziren, zeinaren bitartez gizakiak ezkutaturiko su bat ikus zezaketen. Era berean, Pitagorikoek, eklipseen behaketa dela eta, uste zuten Lurra borobila zela, baina ez zuten unibertsoaren erdigunean kokatzen; su ikustezin baten inguruan biraka zegoela mahai-gaineratzen zutelarik.

Denborarekin bi teoria hauek konbinatu egin ziren; ondorioz,heziketadun greziar askok uste zuten Lurra unibertsoaren erdigunean zegoen esfera bat zela. K.a IV. mendean bi filosofo esanguratsuk, Platon eta Aristotelesek, eredu geozentrikoan oinarritutako zenbait lan egin zituzten.[2]

Filosofia platonikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Platonen ustez, Lurra unibertsoaren erdigunean kokatzen zen esfera bat zen. Izarrek eta gainontzeko planetek Lurraren inguruan biratzen zuten, honako ordenean: (erdigunetik kanpoaldera) Ilargia, Eguzkia, Venus, Merkurio, Marte, Jupiter, Saturno eta izar finkoak. Er-en Mitoan -Errepublikako pasarte bat- kosmosa «Beharraren ziri-gainazal» gisa aurkeztu zuen, sirenen eta hiru moiren zaintzapean.

Eudoxo Knidokoak mitikotik gutxiago eta matematikotik gehixeago zuen azalpen bat garatu zuen, zeruko fenomeno oro mugimendu zirkular uniformearen bidez azal zitekeela defendatuz.

Sistema aristotelikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aristotelek “Eudoxo”ren sistema garatu zuen. Sistema aristotelikoan Lurra unibertsoaren erdigunean zegoen, eta gainontzeko zeru-gorputzak Lurra inguratzen zuten 47-55 esfera garden eta birakariei loturik zeuden. Esfera hauek (esfera kristalinoak) abiadura desberdinetan mugitzen ziren, Lurraren inguruko gorputzen mugimendua eraginez. Bestalde, “eter” izeneko sustantzia suntsiezinaz osaturik zeuden. Ilargia Lurretik gertueneko esferan zegoen, Luraren eremuarekin ukipenean, orban beltzak uzten zituelarik.

Aurrerago, bere seistema deskribatu zuen, lurreko elementuen joera azalduz: lurra, ura, sua eta airea, baita zeruko “eter”-a ere. Bere sistemak zioen lurra zela elementu pisutsuena, mugimendu indartsuena egiten zuena erdigunerantz; horrela, urak lurraren gainean geruza bat sortu zuen. Sua eta airearen joerari dagokionez, berriz, goruntz mugitzen ziren, erdigunetik urrun, sua airea baino arinagoa izanik. Suaren geruzatik haratago “eter” esferak zeuden.

Geozentrismoaren aldeko argumentuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modelo geozentrikoaren atxikimendua hainbat behaketa edota froga garrantzitsuren ondorio izan zen hein handi batean. Ororen gainetik, Lurra mugituko balitz, orduan begi bistaz izar finkoen lekualdatzea ikusteko gai izan beharko ginateke, paralaxiagatik. Laburbilduz, Lurra mugituko balitz, konstelazioen formak nabarmen aldatuko lirateke urte batean zehar. Izarrak benetan astronomo greziarrek uste baino askoz ere urrunago (oso mugimendu sotila eginez) zeudelako, izarren paralaxia ez zen antzeman XIX. mendera arte. Beraz, grekoek bi azalpenetatik, sinpleena aukeratu zuten. Edozein paralaxi behagarriren falta halabeharrezko akats moduan hartu zen edozein teoria ez-geozentrikotan.

Venusen argitasunaren trinkotasunak esan nahi du Lurraren arteko distantzia berean egon ohi dela, zeinak geozentrismoarekin heliozentrismoarekin baino sendotasun gehiago duen. Hau eredu geozentrikoaren alde erabilitako beste froga bat izan zen. Benetan, honen arrazoia honakoa da: Venusen faseen ondorioz eragiten diren argi galerek, Lurrarekiko duen distantzia aldakorrak dakarren tamainaren handitzea konpentsatzen du. Heliozentrismoaren aurkakoek Lurreko gorpuak ahalik eta erdigunetik gertuen deskantsatzeko joera dutela diote. Honetaz gain, gorpu hauek normalean ez dira mugitzen ez baditu kanpoko objektu batek bultzatzen, edo beste elementu desberdin batean bihurtzen hezetasuna edo beroak eraginda.

Azalpen atmosferiko asko eman ziren fenomeno askorentzat, eredu eudoxo-aristotelikoak ez zuelako asmorik distantzia aldaketak eragiten duen planeten dirdira aldaketa azaltzeko.[3]

Sistema ptolemaikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eudoxoren sistemaren akats nagusietako bat zen ezin zuela azaldu distantzia aldakorraren ondorioz ematen den planeten argitasun aldaketa. Honi irtenbidea topatzen lehena izan zen sistema ptolemaikoa; sistema honen sortzailea Claudio Ptolomeo Alexandriakoa (astronomilari helenistikoa) izan zelarik. Bere “El Almagesto” liburua astronomilari grekoen mendeetako lanaren gailurra zen eta milurte batean zehar europar eta musulmanen artean kosmologia eredu zuzen moduan hartua izan zen. Bere eraginaren ondorioz, batzuetan eredu geozentrikoaren baliokide gisa kontsideratua izan da.

Honakoa ematen da sistema ptolemaikoan: planeta bakoitza bi esferek edota gehiagok mugitzen dute: esfera bat Lurrean zentratzen den deferentea da eta beste esfera deferentean sartzen den epizikloa. Planeta epizikloaren esferan txertatua dago. Deferenteak Lurraren inguruan biratzen du, eta epizikloak berriz deferentearen barruan; hots, planeta bere orbitaren eremu desberdinetan, Lurrera gerturatu eta urruntzea eragiten duena, bere abiadura motelduz eta kontrako zentzuan mugituz. Espera ptolemaikoen ordena Lurretik hasita honakoa litzateke: Ilargia, Merkurio, Venus, Eguzkia, Marte, Jupiter, Saturno eta izar finkoak.

Eredu deferente-epizikloa mendeetan astronomo grekoek erabili zuten. Ilustrazioaren garaian, deferentearen erdigunea ez zen Lurra baizik eta, “X”a , beraz eredu exzentrikoa zen.

Astronomia islamikoa eta geozentrismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astronomo musulmanek sistema ptolemaikoa eta geozentrikoa onartu zuten[4], baina X. mendean sistema ptolemaikoa zalantzan jartzen zuten idatziak atera ziren.[5] Zenbait musulmanek zalantzan jarri zuten Lurraren gelditasuna[6][7] eta bere zentralitatea unibertsoan[8]. Astronomo musulman batzuek uste zuten Lurrak bere “eje”aren inguruan biratzen zuela; batik bat, Abu Sa`id al-Sijzi astronomoak[9][10]. Ikuspegi honen lehentasuna XIII.mendeko erreferentzia batek baieztatzen du:

Geometren arabera, Lurra etengabeko mugimendu zirkularrean dago, eta zeruaren mugimendua dirudiena, benetan Lurraren mugimenduaren eragina da[11], eta ez izarrena.

XI. mende hasieran, Alhacén-ek eredu Ptolomeoari kritika zorrotz bat egin zion[12], Dudas sobre Ptolomeo (K.o. 1028) idatzian. Batzuek ulertu zuten Ptolomeoren geozentrismoa eztabaidan jartzen ari zela, baina benetan gehienak bat datoz eredu horretako xehetasunak bakarrik jartzen ari zela kolokan.[13]

XII. mendean Az-Zarqalik atzean utzi zuen mugimendu zirkularren teoria grekoa, hipotesi bat planteatuz: Merkurio orbita eliptiko batean mugitzen zela[14][15]. Bitartean, Alpetragiok beste eredu planetario bat proposatu zuen, epizikloak, ekuanteak eta deferenteak[16] atzean uzten zituena, matematikoki hain zehatza ez zen arren[17]. Bere sistema gehienbat Europan zehar zabaldu zen XIII. mendean zehar[18].

Fakhr al-Din al-Razi-k (1149-1209), bere Matalib-ean fisika eta mundu fisikoaren kontzepzioa lantzerakoan, unibertsoaren barruan Lurraren zentralitateren ideia aristotelikoa baztertu zuen, mundu hau baino haratago, milaka mundu daudela eta mundu bakoitza bestea baino handiagoa eta ikaragarriagoa izan daitekeela argudiatuz, edota mundu honek duen guztia eduki dezakeela. Bere argudio teologikoa bermatzeko, koraneko zati bat aipatzen du: “Gorespen oro Jainkoarena da, munduen jauna”, “munduak” hitzaren plural forma nabarmenduz.[8]

Astronomia ptolemaikoaren aurka “Maraghe” eskola sortu zen, «Maraghe iraultza»ren eragile izan zena. Eskola hau Maraghe-ko Behatokian sortu zen eta Damascoko Mezkitan eta Samarcandako Behatokian jarraitu zuen. Maragheko astronomoak “ecuante”aren arazoa konpontzen saiatu ziren (zirkulua, zeinaren inguruko zirkunferentzian planeta bat edo epiziklo baten erdigunea sortu zen berdintasunez mugitzeko) eta beraz, eredu ptolemaikoaren alternatibak sortu zituzten betiere geozentrismoa alde batera utzi gabe. Haietako batzuk izan ziren Mo'ayyeduddin (d. 1266), Nasir al-Din al-Tusi (1201-1274), Qutb al-Din al-Shirazi (1236-1311) eta Ibn al-Shatir (1304–1375), planeten kokapenaren aurreikuspenean eta behaketa enpirikoekin zehatzagoak zirelarik. Batzuek azken horrengan Kopernikoren teoriaren germena ikusi zuten berak aipatu ez zituen arren (eta beraz espekulazioa besterik ez da), baina hala ere, ez zuten heliozentrismorantzko paradigma aldaketa suposatu.[19]

Sistema Tycho Brache

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI.mendean, Danimarkako astronomo Tycho Brahek geozentrismo Ptolomeotarra bertsionatu zuen. Kopernikoren eredu heliozentrikoa ezagutu ondoren, ezin izan zuen onartu, arrazoi erlijiosoengatik, zientifikoengatik baino. Bere behaketek eredu geozentrikoaren heliozentrikoaren arteko hibrido batera eraman zuten: Ilargia eta Eguzkia Lurraren inguruan dabiltza biraka (Unibertsoaren erdigunea da oraindik), bitartean gainontzeko planetak eguzkiaren inguruan biratzen dute. Eredu hau, aurreko eredu geozentrikoan zegoen Venusen faseen arazoa konpontzeko sortu zen.

Aristotelesen arabera, kometak mundu azpi-lunarraren parte ziren bere ibilbide eszentrikoa zela eta, fenomeno meteorologikoei ere lotu zitzaizkielarik. Ezin ziren mundu sobrenatural baten parte izan, non dena ordenatua zegoen, esfera kristalinoak kolpatzeko arriskua zutelako. Alabaina, Tycho Brahek erakutsi zuen 1577ko kometa ilargiak lurrarekiko duen distantzia baino lau aldiz handiagoan zegoela. Eta beraz, esferak, adimenaren ikuspegia besterik ez ziren.

Naturaz gaindiko munduaren inmutabilitate hau zalantzan jarri zen bost urte lehenago behaketen bidez. Hau 18 egun beranduago desagertu zen, non suposatzen zen objektuak inoiz ez zirela hilko.

Kontrako zenbait teoria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait teoria daude geozentrismoaren aurka atera direnak; hala nola, heliozentrismoa (eguzkia erlatiboki geldirik dago eta unibertsoaren erdian kokatuta dago, lurra eta beste planeta guztiak bere inguruan biraka dabiltzan bitartean.), sistema kopernikanoa (Lurrak bere buruaren inguruan biratzen zuen egunean behin, eta urtean behien eguzkiaren inguruan bira oso bat ematen zuen), grabitazioa: Newton eta Kepler (Hannes Keplerrek Tycho Braheren behaketak aztertu ondoren, bere hiru legeak eraiki zituen 1609-1619an, eredu heliozentriko batean oinarrituz, non planetak ibilbide eliptikoa egiten zuten. Lege hauek erabiliz, lehen astronomoa izan zen Venusen mugimendua aurresaten (1631 inguru). 1687.urtean, Isaac Newtonek grabitetate unibertsalaren legea atera zuen, honekin ondorioztatu zen grabitatea zela platenak orbitan mantentzen zituen indarra. Honi esker, zientzilariek eguzki sistemarentzat eredu heliozentriko laudagarri bat eratzeko aukera izan zuten. Grabitazioaren legearen bitartez planeta guztien orbitak kalkula daitezke, Merkuriorena izan ezik; izan ere, bere perihelioa ezin da azaldu grabitatearen legearen bitartez).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Carlos., Solís Santos,. (2005). Historia de la ciencia. Espasa ISBN 8467017414. PMC 63696226..
  2. Fraser, Craig G. p. 14. (2006). The Cosmos: A Historical Perspective.. , p. 14 or..
  3. Hetherington,, Norriss S.. (2006). Planetary Motions: A Historical Perspective. , p. 28 or..
  4. A. I., Sabra, (1998):. (1998). "Configuring the Universe: Aporetic, Problem Solving, and Kinematic Modeling as Themes of Arabic Astronomy,". , 288–330 or..
  5. The Cambridge concise history of astronomy. Cambridge University Press 1999 ISBN 9780521576000. PMC 40882102..
  6. (Ingelesez) Ragep, F. Jamil. (2001/06). «[Tdotuūsī and Copernicus: The Earth's Motion in Context»] Science in Context 14 (1-2): 145–163.  doi:10.1017/s0269889701000060. ISSN 1474-0664. (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
  7. Ragep, F. Jamil; al-Qūshjī, Alī. (2001-01-01). «Freeing Astronomy from Philosophy: An Aspect of Islamic Influence on Science» Osiris 16 (1): 49–71.  doi:10.1086/649338. ISSN 0369-7827. (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
  8. a b Setia, Adi. (2004). Fakhr Al-Din Al-Razi on physics and the nature of the physical world: A preliminary survey. .
  9. Bausani, Alessandro. (1973). Cosmology and Religion in Islam. Scientia/Rivista di Scienza, 108 (67): 762 or..
  10. Religion, learning, and science in the ʻAbbasid period. ISBN 9780521028875. PMC 890794079..
  11. Nasr, Seyyed Hossein. (1 de enero de 1993). An Introduction to Islamic Cosmological Doctrines.. SUNY Press, p. 135. or..
  12. Qadir. (1989)., p. 5–10 or..
  13. Copernicus, Nicolaus. (2004). Stanford Encyclopedia of Philosophy. .
  14. Rufus, W. C.. (May 1939). The influence of Islamic astronomy in Europe and the far east. Popular Astronomy, 47 (5): 233-8 or..
  15. Hartner, Willy. «The mercury horoscope of marcantonio Michel of Venice» Vistas in Astronomy 1: 84–138.  doi:10.1016/0083-6656(55)90016-7. (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
  16. Goldstein, Bernard R.. (1972-03-01). «Theory and Observation in Medieval Astronomy» Isis 63 (1): 39–47.  doi:10.1086/350839. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
  17. Gale, Thomson. (2006). Ptolemaic Astronomy, Islamic Planetary Theory, and Copernicus's Debt to the Maragha School».. Science and Its Times..
  18. Dictionary of scientific biography. ISBN 0684101149. PMC 89822..
  19. Dallal, Ahmad. (1999). The Oxford History of Islam.. New York: Oxford University Press., p. 171. or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]