Tycho Brahe
Tycho Brahe (Knustrup, 1546 abenduaren 14 – Praga, 1601 urriaren 24) daniar astronomoa zen, mende guztietako behatzailerik handienetakoa.
Sistema astronomiko bat asmatu zuen, Ptolomeoren teoria geozentrikotik eta Kopernikoren teoria heliozentrikotik elementuak hartzen dituena. Braheren arabera Lurra unibertsoaren erdian geldirik dago eta Eguzkiak eta Ilargiak haren inguruan bira egiten dute, baina gainontzeko planeta guztiek eguzkiaren inguruan egiten dute bira. Errefrakzioei buruzko lehenengo taula egin zuen eta Kopernikoren Ilargiari buruzko teoria hobetu zuen. Baina Astrologiaren atzaparretan jauzi zen.
Kepler handiaren irakaslea izan zen. Danimarkako erregeak Hevengeko uhartea eman zion behatoki bat jar zezan (Uraniborg izenez). Keplerrek bere behaketak erabili zituen planeten mugimenduen legeak aurkitzearren.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |