1980ko Udako Olinpiar Jokoak
1980ko Udako Olinpiar Jokoak | |
---|---|
Mota | Udako Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 1980ko uztailaren 19a - 1980ko abuztuaren 3a |
Data | 1980 |
Edizio zenbakia | 22 |
← 1976
1984 → | |
Kokaleku | Mosku |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Partehartzaile kopuru | 80 5.179 |
Parte-hartzaileak | Vladimir Milić (en)
|
Maskota | Misha |
Beste batzuk | |
Kirol proba olinpiko | 203 |
Osatuta | |
| |
Webgune | olympics.com… |
1980ko Udako Olinpiar Jokoak Moskun ospatu ziren. Hau, Udako Olinpiar Jokoen XXII. edizioa izan zen. Hautagaitza, azken orduan aurkeztua izan zen, eta hautaketa irabazi zuen, aldeko 39 boto jasoz, Los Angelesenak, hurrengo Olinpiar Jokoak antolatuko zituenak, 20 bakarrik jaso zituen bitartean.
Moskuko Olinpiar Jokoak, olinpiar munduaren zatiketa negargarriagatik gogoratzen dira. 5217 kirolarik parte hartu zuten, 81 herrialde, 21 kirol eta 204 probatan ordezkatuz.
Jokoen finantzaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko Batzorde Olinpikoak aurkeztutako gastu eta sarreren txostenaren arabera, Olinpiar Jokoen antolakuntza eta prestaketa gastuak, 862,7 milioi errublokoak izan ziren. Sarrerak, berriz, 744,8 milioikoak, honela, 117,9 milioi errubloko gabezia utziz. Baina, aditu batzuen arabera, historiako olinpiar jokorik errentagarrienetako batzuk izan ziren.
AEBen boikota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joko hauetan, eragin handia izan zuen une hartako egoera politikoak. Mosku, SESBeko hiriburua zen, munduko herrialderik handienarena, eta munduko potentzia handienetako bat, bai ekonomikoki, baita politiko eta militarki ere. Sozialismoa, kapitalismoaren aurkakoa zen, eta estatu sozialista eta kapitalistak, zenbait hamarkadaz elkarren lehian zebiltzan, Gerra Hotza zeritzonean.
AEBek, sobietarren Afganistango parte hartzea (1979-1989) inbasio bat zela eta nazioarteko zuzenbidearen aurka zihoala argudiatuz, jokoetara ez joatea erabaki zuten, ospatu baino sei hilabete lehenago. Garai hartan AEBetako presidente zen Jimmy Carterrek, estatubatuar pasaportea kentzeaz mehatxatu zuen, jokoetara joaten saiatzen zen kirolari oro.
Erabaki honekin bat etorri ziren beste herrialde batzuk, bere aliatuetako batzuk ziren, Mendebaldeko Alemania, Kanada, Argentina, Japonia, Turkia edo Norvegia kasu. Estatu batuen aliatuak ziren estatu batzuk, Erresuma Batua eta Australia kasu, euren kirolariei utzi zien, jokoetan parte hartu ala ez parte hartzeko erabakia, nortzuk bandera olinpikopean parte hartu zuten. Txina ere, Sobietar Batasunaren etsaia zen, ez zen jokoetara joan. Ez joatea erabaki zuten 65 estatuetatik, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, 45 edo 50, estatubatuarren ekimenarekin zuten adostasunagatik izan zela uste du.
Orotara, 80 herrialdek parte hartu zuten Jokoetan, herrialde parte-hartzaile kopururik txikiena, Melbourneko 1956ko Olinpiar Jokoetatik, baina honek ez zuen errekor ugari haustea eragotzi, are, aurreko Montrealeko Jokoetan baino errekor gehiago hautsi ziren.
Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Sobietar Batasuna | 80 | 69 | 46 | 195 |
2 | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | 47 | 37 | 42 | 126 |
3 | Bulgaria | 8 | 16 | 17 | 41 |
4 | Kuba | 8 | 7 | 5 | 20 |
5 | Italia | 8 | 3 | 4 | 15 |
6 | Hungaria | 7 | 10 | 15 | 32 |
7 | Errumania | 6 | 6 | 13 | 25 |
8 | Frantzia | 6 | 5 | 3 | 14 |
9 | Erresuma Batua | 5 | 7 | 9 | 21 |
10 | Polonia | 3 | 14 | 15 | 32 |
Guztira | 204 | 204 | 223 | 631 |
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Misha hartza izan zen joko hauetako maskota
- Jokoen logotipoak, Moskuko Estatu Unibertsitatea gogorarazten du.
Kirolari nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tomi Poikolainen
- Miruts Yifter
- Steve Ovett
- Sebastian Coe
- Allan Wells
- Silvio Leonard
- Gerd Wessig
- Tatiana Kolpakova
- Władysław Kozakiewicz
- Waldemar Cierpinski
- Bärbel Wöckel
- Tatiana Kazankina
- Maurizio Damilano
- Lutz Dombrowski
- Jaak Uudmäe
- Yuriy Sedykh
- Evelin Jahl
- Sara Simeoni
- Daley Thompson
- Dainis Kula
- Teofilo Stevenson
- Patrizio Oliva
- Birgit Fischer
- Uladzimir Parfianovich
- David Weller
- Sergei Sukhoruchenkov
- Elisabeth Teurer
Aurrekoa 1976ko Montrealeko Udako Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Udako XXII. Olinpiar Jokoak 1980 |
Ondorengoa 1984ko Los Angeleseko Udako Olinpiar Jokoak |