Ana Mari Marin
Ana Mari Marin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana María Marín Gutiérrez |
Jaiotza | Elizondo, 1933ko abuztuaren 13a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Elizondo, 2020ko abuztuaren 24a (87 urte) |
Heriotza modua | : Alzheimerra |
Irakaslea(k) | Ismael Fidalgo |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Mugimendua | espresionismoa postinpresionismoa fauvismoa |
Ana Mari Marin Gutierrez (Elizondo, Baztan, 1933ko abuztuaren 13a - Iruñea, 2020ko abuztuaren 24a) nafar margolaria eta emakume aitzindaria izan zen, Baztango erreferente soziala eta kulturala.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ana Mari Elizondoko Paularena etxean jaio zen, 1933ko abuztuaren 13an. Gurasoak, Julia Gutiérrez donostiarra eta Blas Marin baztandarra izan zituen. Aita Baztango alkatea izan zen errepublika garaian. Hiru urte zituela Frantziara exiliatu behar izan zuen familiarekin batera. Lehen eskola Frantzian ezagutu zuen, Donostian bigarrena.[1]
Margolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi urterekin hasi zen margotzen, bolada bat ohean igaro behar izan zuenean, gaixo. 13 urte zituela, marrazketa ikasten hasi zen Mariló Lasheras Aguirre irakaslearekin. 1948. urtearen inguruan, familia berrelkartu zen Elizondon, eta ametsetako egonkortasuna lortu. Baztanekin elkartzea erabakigarria izan zen nerabezaroan, bizitzara zabaltzeko unean. Hantxe ezagutu zuen ustekabean Ismael Fidalgo Ana Mariren pinturarako bokazio piztu zuen bizkaitar margolaria.[1] [2]
Harreman estua izan zuen beste artista batzuekin ere, hala nola Mentxu Gal margolari irundarrarekin, zeinarengandik eragin handia jaso zuen, Agustín Ibarrolarekin, edo Jorge Oteizarekin, haren "aita espiritualtzat" jotzen zuena.[3]
Osasunak utzi zion bitartean margotu zuen; denbora asko ematen zuen estudioan, ia egunero aritzen zen hainbat orduz. Haren pintura espresionista eta bitalista da; haren hitzetan, bere izaera bezalakoa. Kolore biziak erabiltzen zituen, eta olioa eta akuarela, batik bat. Zenbait kritikariren arabera, haren obra "ordenatua, harmoniatsua, arina, freskoa eta intimoa" da.[4]
Aitzindaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baztanen prakak jantzi zituen lehen emakumea izan zen. Baztango lehen emakumezko zinegotzia eta Elizondoko lehen zinpeko alkatea ere izan zen.[5]
Ekintzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxekoengandik musikarekiko zaletasuna jaso zuen, eta Elizondoko Abesbatzen Elkarteko kide izan zen hainbat urtez. Baztandarren Biltzarraren sorrera ere sustatu zuen, 1963an. Bailararekiko loturak eta kezkak bultzatu zuen politikagintzan ere aritzera: 1967an udal hauteskundeetara aurkeztu zen lehen aldiz, eta Baztango Udaleko zinegotzi izan zen 1967 eta 1974 artean, eta, ondoren, zinpeko alkate, 1975etik 1977ra.[4]
Medicos Mundi eta Unicef erakundeak lagundu zituen eta alkolemiaren kontrako kanpainak bultzatu zituen. [6]
Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko ohorezko lehendakaria eta Kaliforniako Western Range Association elkarteko 'ohorezko kidea' ere izan zen, Estatu Batuetara artzain joan behar zuten gazteekin egindako lanagatik eta laguntzagatik.[7]
87 urterekin zendu zen, Iruñean, gaixotasun luze batengatik ospitaleratuta zegoela.
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1956an egin zuen lehen erakusketa, 21 urte zituela, Iruñeko Aurrezki Kutxaren García Castañón aretoan
- Ondoren, hainbat tokitan erakutsi zituen bere margolanak, beste beste, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Lizarran, [8]Biarritzen, Baionan, Mexikon, Londresen, Bordelen, Irunen eta Santanderren.[9] [5]
- 2013an 8.000 ikusle igaro ziren Iruñeko zitadelan antolatutako erakusketatik.[10][11][12]
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Carreño, Fco Javier Zubiaur. (2013-10-01). «La pintura de Ana Mari Marín. Síntesis y dirección de una trayectoria» Fco Javier Zubiaur Carreño (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- ↑ Berria. «Ana Mari Marin margolari baztandarra hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- ↑ «Ana Mari Marin margolari elizondoarra hil da, 87 urte zituela - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
- ↑ a b Berria. «Ana Mari Marin margolari baztandarra hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Navarra rinde homenaje a Ana Mari Marín, la precursora pintora baztanesa» El Diario Vasco 2019-10-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
- ↑ «Fallece la pintora baztandarra Ana Mari Marín a los 87 años» Fallece la pintora baztandarra Ana Mari Marín a los 87 años (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Ana Mari Marín. Marín, Ana Mari » Museo Gustavo de Maeztu» Museo Gustavo de Maeztu 1996-11-01 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- ↑ «HISTORICO PINTURA» josemariamuruzabal.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «Exposición "Ana Marín. Toda una vida 1955-2013" con obras de la pintora de Elizondo Ana Mari Marín. Pabellón de Mixtos. Ciudadela.… | Pinturas, Exposiciones, Pintor» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Carreño, Fco Javier Zubiaur. (2013-10-01). «La pintura de Ana Mari Marín. Síntesis y dirección de una trayectoria» Fco Javier Zubiaur Carreño (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- ↑ Despedimos la exposición de la pintora Ana Mari Marín. (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Blanca de Navarra reconoce la trayectoria artística de la pintora Ana Mari Marín» NAVARRA INFORMACIÓN 2019-10-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ana Mari Marin, eitb.eus