Urruña
Urruña | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Urruña eta Jondoni Bixintxo elizaren ikuspegia. | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Hendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra | |
Izen ofiziala | Urrugne | |
Auzapeza | Philippe Aramendi (EHBai) | |
Posta kodea | 64122 | |
INSEE kodea | 64545 | |
Herritarra | urruñar | |
Geografia | ||
Azalera | 50,57 km² | |
Garaiera | 0-880 metro | |
Distantzia | 27 km (Baionatik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 10.432 (2018: 48) | |
Dentsitatea | 184,22 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 24,88 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 48,93 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 74,5 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 4,08 (2011) | |
Langabezia[1] | % 6,72 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 9,65 (2010) | |
Erabilera | % 0,53 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.urrugne.com |
Urruña Lapurdiko hego-mendebaldeko udalerri bat da, kostaldekoa, Lapurdi Itsasegian kokaturikoa. Irun-Biriatu eta Bordele arteko A-63 autobidearen alboan dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat erreka igarotzen dira udalerriko lurretatik: Untxin, kostaldeko errekastoa, Donibane Lohizuneko badian itsasoratzen dena (baita horren ibaiadarra den Arola erreka, azken hau udalerriko lurretan bertan Andureta errekak elikatzen duelarik); Bidasoa eta Urdazuriren ibaiadarra den Ibardin erreka, azken horren ibaiadarra den Intzola errekarekin batera. Halaber, Mentaberri erreka Haizabia esparru eta hotel aldamenean itsasoratzen da, Euskal erlaitza deritzon kostaldean.
Udalerriko lurren mugan dago kokaturik Ibardingo lepoa (317 m). Hortik, edo herritik bertatik, Larhun mendira (905 m) igotzeko bideak daude.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ziburu ipar-ekialdean
- Hendaia ipar-mendebaldean
- Azkaine hego-ekialdean
- Biriatu hego-mendebaldean
- Behobia, Irun (Gipuzkoa) hego-ekialdean
- Bera (Nafarroa Garaia) hegoaldean
Hendaia | Euskal erlaitza (Bizkaiko Golkoa) | Euskal erlaitza (Bizkaiko Golkoa) eta Ziburu |
||
Hendaia, Behobia (Irun), eta Biriatu | Ziburu eta Azkaine | |||
| ||||
Biriatu eta Bera | Bera | Bera eta Azkaine |
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urruña, Ziburu eta Hendaia arteko 10. bide nazionalak, Bordele muga arteko A-63 autopistak (Urruñak 2. irteera du) eta Irun eta Paris lotzen dituen trenbideak zeharkatzen dute.
Etxeak eta auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidasoa eta Urdazuri ibaien artean zegoen parrokia bakarra izan zen Urruña, eta Urtubiako jaunak denbora eta espiritu-jurisdikzioa zuen bertan. Ziburuk 1555. urtean lortu zuen autonomia erlijiosoa eta Hendaiak 1598an.
Urtubiako etxea bizkonderri bihurtu zen 1654an. Haren jabetzen artean, Urruña, Donibane Lohizune, Pausu, Zokoa eta Ziburuko hainbat mahasti, baso, lur, errota eta etxeak zeuden.
Independentzia erlijiosoa lortu ostean, zenbait herri Urruñatik banatzen joan ziren: 1574an, Ziburu; 1603an, Biriatu, eta 1654an, Hendaia.
1790ean, Frantziako Iraultzaren ondorioz ezarritako paisaia administratibo berrian, Urruña, bere burua, Hendaia eta Biriatu barneratzen zituen kantonamendu baten burua izan zen, Uztaritzeko barrutiaren menekoa.
Napoleondar Gerretako monumentu izendaturiko lau gotorleku daude (Emigranteena[2], Baioneta[3], Bortuste[4] eta Luis XIV.a[5]), horietariko bat (Luis XIV.a) udalerriak Biriaturekin duen mugan.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen hasieratik XX. mendearen azkenera 2.000 eta 4.000 biztanleren tartean egon zen Urruña, batzuetan gorago eta besteetan beherago. 1960ko harmarkadatik aurrera, ordea, gorokada esanguratsua izan zuen, eta XXI. mendearen bigarren hamarkadarako ia 10.000 biztanleren mailara iritsi zen.
Urruñako biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
Bernard de Coral | 1929-1940 | FR |
Bernard de Coral | 1940-1965 | |
Daniel Poulou | 1995-2001 | RPR |
Daniel Poulou | 2001-2002 | RPR |
Léon Marin | 2002-2008 | DVD |
Odile de Coral | 2008-2014 | DVD |
Odile de Coral | 2014-2020 | DVD |
Philippe Aramendi | 2020-2026 | Abertzale |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urruñan[9] kostatar hizkeran[10] mintzatzen da, sartaldeko nafar-lapurteran[11].
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen zaharra Urrunaga zen. Hurra ematen dituen zuhaitzaren izena hurritz edo hurrondo izaten da, baina toponimian '(h)urrun' gisa azaldu ohi da. Urrunaren lekua 'urrunaga' da toponimian. Geroago g letra, a letra bat galdu ziren eta n letra buzti egin zen. Horrela heltzen da Urruña oraingo izenera:
Urrun + aga → Urrunaga → Urruna(g)a → Urruna(a) → Urruña
Aldizkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urruña kultura aldizkaria 2021eko maiatzean sortu zuen Urrunaga Elkarteak. Bertan idazten dutenen artean hauek daude: Xerar Urrutia, Ixabel Etxeberria, Joseba Aurkenerena, Joritz Larraza, Odei Barroso, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Ttotte Etxebeste. Gehien-gehiena euskaraz. Seihilabetekaria izan da lehen urteetan, baina 2023tik urtekaria da.
Urruñan Bizi Urtero lau aldiz Herriko Etxeak plazaratzen duena. Hastapenetatik frantses hutsez plazaratzen zuten, baina 2020ko negutik, hau da, 67. zenbakitik goiti, den-dena euskaraz eta frantsesez plazaratzen dute.
Gure Herrian Herritarrak mugimendu abertzalearen aldizkaria, luzaz plazaratu zutena. Osora 53 zenbaki. Azkena 2017ko abenduan plazaratu zuten. Euskarazko eta frantsesezko artikuluak tartekatzen ziren.
Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xaia ostatua kultura-ekitaldiak eskaintzeko leku erreferentziazkoa da. Urte osoan aritzen da. Arrakastatsuenetako bat, euskal kantuen ikastaroa izaten da. Ehun lagun inguru elkartzen dira urritik ekainera, hamabost egunetik behin, euskal kantuak abesteko.
Neurri txikian baina antzeko ezaugarriak dituen Bilboko Kafe Antzokiarekin konparatu daiteke. Ondarroako Kafe Antzokia, Donostiako Doka ere antzekoak dira, eta gero antzeko beste ekimen batzuk abiatu dira Euskal Herrian zehar.
2000. urtean, orduko tabernako jabeak ostatua utzi zuenean, hutsunea betetzeko, abertzale batzuek dirua jarri zuten, ostatua haien gain hartzeko. 2002an, kooperatiba bat antolatu zuten ostatua kudeatzeko. Geroago, herriko Bakalau elkarteak bere gain hartu zuen Xaian kultur ekitaldiak antolatzeko ardura: kontzertuak, kantu-afariak, bertso-saioak...
Aipagarria da, 2022tik, urtero, abenduko lehen igandean, Urrunaga eta Berttoli elkarteek, herriko plazan, egiten duten Loraldiberri Liburu eta Disko Azoka, non lehentasuna euskarari eta euskal kulturari ematen dioten. Hamabost bat argitaletxe eta elkarte hurbiltzen dira azokara.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Bixintxo eliza: XI. mendean eraikia eta XVI.ean berreraikia Jondoni Bixintxo Xaintesekoari eskainia, ezkila dorrean eguzki-ordularia du atsotitz bat daramana: VULNERANT OMNES, ULTIMA NECAT (Guziek zauritzen, azkenekoak hiltzen, Sarako elizaren berdina baina latinez)
- Urtubiako gaztelua, XIV, XVI eta XVII. mendeetan eraikia
- Ama Sokorrikoaren Kapera: XVIII. mendekoa eta hilarri biribilez inguratua
- Urruñako itsasertzeko bidea
- Urruñako herriko etxea
- Urruñako pilotalekua
- Behobiako zubia: Urruña eta Irun udalerriak elkarlotzen ditu.
- Villa Mendichka: 1911n Henri Godbarge arkitektoak eraikia.
- Baionetako gotorlekua
- Bortusteko gotorlekua
- Luis XIV.aren gotorlekua
- Oihanbeltzeko gotorlekua
- Xaia ostatua, 100 urtez Bidasoa ibaiaren begiralea izan dena.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Urruñako Jondoni Bixintxo eliza
-
Jondoni Bixintxo eliza
-
Lehen Mundu Gerran hildakoen omenezko monumentua
Hiri birazkatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urruñar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joanes Urtubiakoa (1358?-1381?) Luis Beaumont-ekoaren agindupeko Nafar Konpainiakoa, Albaniaren konkistan eta Greziako hainbat gerlatan ibilia.
- Maria Urtubiakoa (1446-1505) Urtubia leinuaren Lapurdiko andre noblea izan zen.
- Martin Dagerre (1524-?) Historian eta literaturan Martin Guerre izenaz ezagunagoa. Hendaiako auzokoa. Gerlan desagertua zela, beste pertsona batek bere nortasuna ebatsi eta erabili zuen, egiazkoa azaldu zen arte.
- Maitea Montrealgoa, Urtubiako Anderea XVI. mendea. Espioia. Euskarazko gutunak igortzen zituen.
- Ander Urtubiakoa (1707-1767) Zazpi Urteko Gerran parte hartu zuen
- Martin Barrandegi (1721-1780?) Itsasgizona, baleazalea eta kortsarioa.
- Jean Lekueder (1724-1788?) Itsasgizona, ontzi kapitaina, baleazalea eta kortsarioa.
- Jean Albarado (1743-1819) Itsasgizon eta kortsario ospetsua, itsas ministroa izendatu zutena.
- Graxiana Zuhibar, Maritxu Ithurbide eta Agustina Irigoiti 1750ean, herriko plazan, elkarretaratze batean, soldaduek tiroz hilak.
- Miketto Argaiñarats (1764-1834) Itsasgizona, ontzi kapitaina, merkataria, baleazalea eta kortsarioa.
- Martin Goihetxe (1791-1859), alegiagile, idazle eta olerkaria
- Grazien Aramendi Goikoetxea "Dorrondegi" (1836-1908), errotaria eta bertsularia.
- Martin Gilbeau (1839-1912), mediku eta euskal idazlea.
- Jean P. Larre Xiki, pilotaria.
- Martin Haltzuet ''Ttipi Urruñarra'' (XIX. mendea), bertsolaria.[12]
- Leon Dongaitz (1886-1979), pilotaria.
- Paulin Bascou (1889-1944) errugbilaria.
- Jean Fourcade (1895–1973), idazlea eta kronista.
- Bixente Izkierdo (1895-1967), ditxolari handia.
- Hélène Elizaga (1896-1981) margolaria.
- Frantxa Usandizaga Bigarren Mundu Gerran, Kometa Sarean ibilia. Alemaniarrek hila. Bidegainberri etxekoa.
- Bernard de Coral (1900-1987), auzapeza.
- Paul Lafourcade (1909-1985), errugbilaria.
- Juan Joxe Eizmendi "Errexil Ia" (1918-1965), bertsolaria.
- Pierre Andiazabal (1923-2020), itzultzailea, apaiza, euskaltzain urgazlea eta ohorezkoa.
- Manuel Sein Xanpun (1928-2002), bertsolaria.
- Beñat Albizu (1930 - ), idazlea.
- Daniela Albizu (1936-2015), idazlea, irakaslea, zinegotzia eta euskal kulturaren bultzatzailea.
- Beñat Sarasola (1942), abeslaria.
- Daniel Poulou (1943 - ), Urruñako auzapeza.
- Jean-Louis Azarete (1945-), hamabosteko errugbilaria.
- Mari Koxe Basurko (1947-), ekintzailea eta idazlea.
- Jean-Louis Eizmendi ''Errexil IIa'' (1948-), bertsolaria.
- Joseba Aurkenerena (1956-), idazlea.
- Inma Gomila (1957-2011), euskaltzalea.
- Beñat Elizondo (1958-), musikaria eta soinujole herrikoia.
- Xerar Urrutia (1959-), idazlea eta kantu-egilea.
- Ixabel Etxeberria (1960-), ikerlaria eta idazlea.
- Ttotte Etxebeste (1962-), euskal militantea eta idazlea.
- Odile de Coral (1962), Urruñako alkatea eta politikaria.
- Xano Haltzuet (1970-), kantaria eta musikaria.
- Patrick Ezkurra (1970-2015) pilotaria, Ezkurra I.a deitua.
- Paskal Ezkurra (1981–), esku huskako pilotaria.
- Sustrai Colina (1982–), bertsolaria.
- Odei Barroso (1988–), bertsolaria.
- Irati Alcantarilla (2001), futbolari eta bertsolaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Emigranteena gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Baioneta gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Bortuste gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Luis XIV.a gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ «Telletxea, Leon - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Eskolara joateko ohiturak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Urruña - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Kostatarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Sartaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ Ttipi armiarman
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- Urruñako Udalaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
- "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB1).
- Joseba Aurkenerena: Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak.
Urruñako auzoak | ||
---|---|---|
Aizpuru • Antziola • Kexiloa • Herbarren • Herburu • Larrun • Legartza • Manddale • Mendi xoko |