Edukira joan

Aura Garrido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aura Garrido

(2017)
Bizitza
JaiotzaMadril1989ko maiatzaren 29a (35 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea eta antzerki aktorea

IMDB: nm3467663 Allmovie: p679730 TCM: 12758138
Facebook: 342430075841668 Twitter: garrido_aura Instagram: aura_garrido Edit the value on Wikidata

Aura Garrido Sánchez (Madril, 1989ko maiatzaren 29a) espainiar zinema, antzerki eta telebistako aktore eta aurkezle bat da. El Ministerio del Tiempo telesailean Amelia Folchen pertsonaia antzeztu izaganatik da ezaguna eta hainbat sari jaso izan ditu. Ángel o demonio eta El día de mañana telesailak ere aipatzekoak dira.

Planes para mañana eta Stockholm filmeekin Goya Sarietarako izendapenak eskuratu zituen. Antzerkian ere aritu izan da Aura Garrido.

Madrilen jaio zen artisten familia batean. Tomás Garrido aita konpositorea eta orkestra zuzendaria du eta María del Pilar Sánchez ama margolaria. Lau urte zituela hasi zen pianoa jotzen eta ondoren balleta ikasi zuen. Bigarren Hezkuntza amaitzerakoan Espainiako Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskolan matrikulatu zen eta hirugarren maila arte ikasi zuen interpretazioa, baina bertan behera utzi zuen gradua Planes para mañana filmearen errodaian parte hartzeko[1]. Mónicaren papera egin zuen[2]. Egindako lanak saria izan zuen, emakumezko aktore errebelazio onenaren Goya Sarietarako izendapena jaso zuen[3] eta Málagako Zinema Jaialdiko zilarrezko Biznaga saria jaso zuen[4]. Aurrez 2009an Física o química gazteen telesailean aritu zen. Erika pertsonaia egin zuen lau ataletan[5].

Hurrengo urteetan telebistan hainbat telesail egin zituen. La pecera de Eva-n bi denboraldi osatu zituen[6], Ángel o demonio-n 22 ataletan azaldu zen[7] eta Las aventuras del Capitán Alatriste-n ere 13 ataletan[8]. Aldi berean hainbat filme egin zituen, El cuerpo[9] eta Stockholm[10] besteak beste. Azken filme honengatik sariak eskuratu zituen 2013an Málagako Zinema Jaialdian eta Bilboko Fantasiazko Zinemaldian[11], eta 2014an Sant Jordi Saria[12] eta Círculo de Escritores Cinematográficos-en domina. Horiek gutxi balira, 2014ko Goya Sarietarako bigarren izendapena jaso zuen.

El Ministerio del Tiempo

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean El Ministerio del Tiempo telesail arrakastatsuko protagonista izan zen Rodolfo Sancho eta Nacho Fresnedarekin batera[13]. Beranduago Hugo Silva ere gehituko zitzaien[14]. Amelia Folchen rola bete zuen, Unibertsitatean ikasteko aukera izan zuen XIX. mendeko emakumezkoarena[15]. Denboran jauzi eginez Espainiako historiako hainbat pasarte jorratzen zituen telesailak.

Aura Garridok hainbat sari eta izendapen jaso zituen telesailean egindako lanarengatik; Zilarrezko Fotogramas Saria[16], Iris Saria[17], Feroz Saria[18]... 2015 eta 2017 artean aritu zen eta 2019an itzuli zen hutsarte baten ondoren[19].

El Ministerio del Tiempo telesaila amaitu ondoren lanean jarraitu du Aura Garridok. Daniel Calparsoro zuzendari duela bi filma egin ditu. Lehenengoa El aviso thrillerra izan zen[20] eta bigarrena El silencio de la ciudad blanca. Filme honetan Araban gertaturiko krimenak aztertzen dituen inspektorearen papera egin zuen[21]. 2021ean Malnazidos filmean "Matacuras" pertsonaia izan zen[22].

Telebistan ere egin ditu telesailak, esate baterako El inocente[23] eta Un asunto privado telesail laburrak. Azken honetan Jean Reno frantziarrarekin batera egin du lan[24].

Aura Garrido 2012an.
Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria Oharra(k)
2010 Inocentes Adriana Daniel Calparsoro
Planes para mañana Mónica Juana Macías
2011 5ºB Escalera Dcha Sara María Adánez Film laburra
Abkara Sofía Film laburra
2012 Promoción fantasma Elsa Javier Ruiz Caldera
El cuerpo Carla Miller Oriol Paulo
2013 Los ilusos Sofía Jonás Trueba
Stockholm Ella Rodrigo Sorogoyen
Viral Lucía Lucas Figueroa
2014 Asesinos inocentes Nuria Abreu Gonzalo Bendala
Vulcania Martha José Skaf
2016 La reconquista Jonás Trueba
2017 La niebla y la doncella Virginia Chamorro Andrés M. Koppel
La piel fría Aneris Xavier Gens
2018 El aviso Lucía Daniel Calparsoro
2018 Solo Ona Hugo Stuven
2019 El silencio de la ciudad blanca Estibaliz inspektorea Daniel Calparsoro
2019 El asesino de los caprichos Eva Gerardo Herrero
2021 Malnazidos Matacuras Javier Ruiz Caldera
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
2009 Física o química Erica 4 atal
De repente, los Gómez Silvia 10 atal
2010 La pecera de Eva Esther Espinosa 30 atal
2011 Ángel o demonio Valeria 22 atal
Crematorio Miriam Mullor 8 atal
2012 Imperium Cora 6 atal
2014 Hermanos Pilar Yagüe 6 atal
2015 Las aventuras del Capitán Alatriste Inés de Castro 13 atal
La dama velada Cecile
Víctor Ros Lucía Alonso Atal 1
2015-2017,
2019-2020
El Ministerio del Tiempo Amelia Folch
2016 El padre de Caín Begoña Minisaila
2018 El día de mañana Carme Román Minisaila
2019 Paquita Salas Bera Atal 1
Hernán Juana 2 atal
2021 El inocente Olivia Costa 8 atal
Un asunto privado Marina Quiroga 8 atal
Urtea Antzezlana Pertsonaia Zuzendaria
2012 Cuando cuente hasta tres Aura Sonia Sebastián
2013 Invierno en el Barrio Rojo[25] Cristina Marta Etura
2018 Muros[26] Sarah Lorena García de las Bayonas
El tratamiento[27] hainbat pertsonaia Pablo Remón
Aura Garrido 2018ko Goya Sarietan.
Urtea Kategoria Filmea/Telesaila Emaitza
Goya Sariak
2011 Emakumezkoen errebelazio aktore onena Planes para mañana izendapena
2014 Emakumezko aktore onena Stockholm izendapena
Sant Jordi Sariak
2014 Emakumezko aktore espainiar onena Stockholm Irabazlea
Feroz Sariak
2014 Emakumezko aktore protagonista onena Stockholm izendapena
2016 TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena El Ministerio del Tiempo Irabazlea
2017 TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena El Ministerio del Tiempo izendapena
2018 TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena El Ministerio del Tiempo izendapena
Círculo de Escritores Cinematográficos-en dominak
2011 Emakumezkoen errebelazio aktore onena Planes para mañana izendapena
2014 Emakumezko aktore protagonista onena Stockholm Irabazlea
Unión de Actores Sariak
2011 Emakumezkoen errebelazio aktore onena Planes para mañana izendapena
2016 TV Emakumezko aktore protagonista onena El Ministerio del Tiempo izendapena
2017 TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena El Ministerio del Tiempo Irabazlea
Iris Sariak
2015 TV-ko Emakumezko aktore onena El Ministerio del Tiempo Irabazlea
2018 TV-ko Emakumezko aktore onena El día de mañana izendapena
Zilarrezko Fotogramas
2010 Emakumezkoen 2. mailako aktore onena Planes para mañana Irabazlea
2013 Emakumezko aktore protagonista onena Stockholm Irabazlea
Huescako Nazioarteko Zinema Jaialdia
2018 Emakumezko aktore onena El día de mañana Irabazlea
Platino Sariak
2015 TV-ko Emakumezko aktore onena El Ministerio del Tiempo izendapena
Forqué Sariak
2014 Emakumezko aktore protagonista onena Stockholm izendapena

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Aura Garrido» Zeleb (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  2. [https://web.archive.org/web/20170211082028/http://ocio.diariodemallorca.es/agenda/noticias/nws-266231-planes-manana-drama-sobre-tres-mujeres.html «'Planes para ma�ana', un drama sobre tres mujeres - Diario de Mallorca»] web.archive.org 2017-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Aura Garrido, nominada por ‘Planes para mañana’, se prepara para su gran noche» HOLA 2011-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  4. «Mucho amor y alguna pelea para cerrar el Festival de Málaga | Andalucía-Málaga | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  5. «Yahoo forma parte de la familia de marcas de Yahoo» consent.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  6. (Gaztelaniaz) La pecera de Eva Archivos - MAKMA. (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  7. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Telecinco programa 'Ángel o demonio' en la noche del martes» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  8. (Gaztelaniaz) Vanitatis. (2013-06-14). «Aura Garrido y Patricia Vico se suman al reparto del ‘Alatriste’ de Telecinco» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  9. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2012-03-18). «José Coronado y Belén Rueda, juntos de nuevo en 'El cuerpo' de Oriol Paulo» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  10. (Gaztelaniaz) victor. (2014-02-07). «'Stockholm' y las relaciones tóxicas» hoyesarte.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  11. «Los Amadores del Cine: Aura Garrido, mejor actriz por “Stockholm” en el Festival Tomacine-Tomatina Film Festival» Los Amadores del Cine 2013-08-27 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  12. (Gaztelaniaz) «Betriu desea que el Sant Jordi de Cine no sea un premio de jubilación» La Vanguardia 2014-04-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  13. (Gaztelaniaz) «QMD - Noticias Qué me dices» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  14. (Gaztelaniaz) «Rodolfo Sancho, Aura Garrido y Hugo Silva, en la cuarta temporada de «El Ministerio del Tiempo»» La Voz de Galicia 2019-11-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  15. (Gaztelaniaz) «Amelia Folch» Wiki El Ministerio del Tiempo (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  16. (Gaztelaniaz) «'El Ministerio', Aura Garrido y Yon González ganan los Fotogramas de Plata» Vertele 2016-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  17. (Gaztelaniaz) «'El Ministerio del Tiempo' triunfa en los XVIII Premios Iris de la Televisión» ELMUNDO 2016-11-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  18. «Los Feroz hacen aullar a 'El ministerio del tiempo' y 'Paquita Salas' | Bluper» web.archive.org 2017-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  19. (Gaztelaniaz) «El Ministerio del Tiempo | Aura Garrido regresa como Amelia» RTVE.es 2020-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  20. (Gaztelaniaz) Luján, Raquel Hernández. (2018-03-23). «Crítica de El aviso, thriller con Aura Garrido y Raúl Arévalo» Hobbyconsolas (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  21. (Gaztelaniaz) El silencio de la ciudad blanca (2019). (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  22. (Gaztelaniaz) «¿Qué tal se le daría al reparto de 'Malnazidos' sobrevivir en un auténtico Apocalipsis zombie?» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  23. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2021-04-28). «Aura Garrido: "En 'El inocente' hay cosas que nunca pensé que me atrevería a hacer"» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  24. (Gaztelaniaz) Dios, Marisa de. (2022-09-15). «'Un asunto privado': una empoderada Aura Garrido y Jean Reno, en la España criminal de los 40» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  25. (Ingelesez) Teatro: Invierno en el Barrio Rojo. (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  26. Gallardo, Julia Saez Angulo Y. Dolores. (2018-02-26). «LA MIRADA ACTUAL: MUROS en el Teatro Centro del Actor» LA MIRADA ACTUAL (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  27. (Gaztelaniaz) «El tratamiento» Teatro Kamikaze (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]