Edukira joan

Bahá'u'lláh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bahá'u'lláh
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakحسین‌علی نوری
JaiotzaMirza Bozorg Nuri House (en) Itzuli1817ko azaroaren 12a
HerrialdeaQajar dinastia  (1817 -  1853)
BizilekuaTeheran
HeriotzaAkre1892ko maiatzaren 29a (74 urte)
Hobiratze lekuaBahá'u'lláh-ren santutegia
Heriotza moduaberezko heriotza: sukarra
Familia
AitaMírzá ʻAbbás Núrí
Ezkontidea(k)Ásíyih Khánum
Fatimih Khánum (en) Itzuli
Gawhar Khanum (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakprofeta eta Jainkoaren Agerpena
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBahá'í fedea

Musicbrainz: 560a050a-c1ae-46a2-8e93-ce336acb4e7b Discogs: 3612542 Find a Grave: 8472 Edit the value on Wikidata

Bahá'u'lláh (bəˈhɑːʊˌlɑː ; persieraz : بهاءالله ; euskaraz, "Jainkoaren Aintza"), jaiotizenez Mírzá Husayn Alí-i-Nurí, (persieraz میرزا حسینعلی نوری) erlijio buru irandar ospetsua eta bahá'í fedearen sortzailea, bake unibertsala eta arraza, nazio zein erlijioen arteko batasuna bultzatu zituen. Teheranen jaio zen 1817ko azaroaren 12an/ 1233ko Muharramen 2 AH eta Palestinan hil zen 1892ko maiatzaren 29an/ 1309ko Dhū al-Qaʿdaren 2 AH.[1]

Mazandarango goi-mailako familia baten baitan jaioa, 1844an, 26 urte zituela, Báb-enganako fedea aitortu zuen. Bábí-ek jasandako jazarpen-kanpaina batean, espetxean sartu zuten eta jabetza guztiak kendu zizkioten. Geroago, Otomandar inperiora erbesteratu zuten bere familia eta lagun batzuekin, eta horrela bizi izan zen 1892an Palestinako ´Akká hirian hil zen arte.

Bagdaden bizi zelarik, idazki mistikoak sortzen hasi zen eta jarraitzaile asko bereganatu zituen. Geroago, Báb-ek iragarritako Jainkoak agerraraziko zuena (man yoẓheroh Allāh) bera zela aldarrikatu zuen. Haren ondorioz, bábí komunitatea banatu zen eta Bahá'u'lláh-ren jarraitzaileek bahá'í izendapena hartu zuten.[2]

Urteak pasa ahala, jarraitzaileen komunitatea handituz joan zen. Aldi berean, Bahá'u'lláh-k komunitatea antolatzeko arauak, eta fededunei zein agintariei zuzenduriko gutun asko idatzi zituen, ordura arte mistiko hutsa zena praktikan nola ezar zitekeen adieraziz. 1994an Haifako Idazteunen Ikasketarako Zentroaren artxibategian Bahá'u'lláh-ren 21.000 idazki zituzten, haietatik 7.169 jatorrizko testuak ziren. [3]

Bahá'u'lláh izenaz gain, Mirza Husain Alí honako askotariko izen sinbolikoekin aipatzen da bahá'í literaturan eta bahá'í-en artean. Honako hauek dira ohikoenak: Jaunen Jauna, Izenik Handiena, Edertasun Bedeinkatua, Antzinako Edertasuna, Lumarik Gorena, Izen Ezkutua, Altxor Gordea, Jainkoak agerraraziko duena, Ozeanorik Handiena, Zerurik Gorena, Aurreneko Sustraia, Berez Dirauena, Sinaiko Hizlaria, Itunaren Jauna, Bihotzetako Maitea, Jainkozko Loto-zuhaitza, Bidearen amaieran dagoen zuhaitza. [4]



Lehen urteak 1817 - 1848

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mírzá Buzurg, Bahá'u'lláh-ren aita

Bahá'u'lláh, jaiotzean Mírzá Ḥusayn-`Alí Núrí (persieraz: میرزا حسین‌علی نوری‎), 1817ko azaroaren 12an (1233ko Muharram hilabetearen 2an, AH) Teheranen jaio zen, Persiako hiriburuan, gaurko Iranen, hango familia noble batean.

Zenbait bahá'í-egileren arabera, bere jatorrian atzera eginez, Abraham eta Ketura [5] (Abraham-en 2. emaztea) , Zoroastro, Jazdgard III.a ( sasandar inperioko azken erregea), [6] eta Jese [7][8] arbaso izan zituen. John Able bahá'í egileak dioenez, Bahá'u'lláh bazetorren bai Abraham eta Sararengandik, bai Abraham eta Keturarengandik.[9]

Bere ama Khadíjih Khánum zen eta aita, Mírzá Buzurg. Bahá'u'lláh-ren aita Fat′h Ali Shah Qajar-aren hamabigarren semearen bisir gisa aritu zen. Aurrerago, Burujird eta Lorestango[10] gobernari izendatu zuten, nahiz eta urte batzuren buruan, Muhammad Shah boterea eskuratu zuenean, kargutik kendu egin zuten. Aitaren heriotzaren ostean, Bahá'u'lláhri lanpostu bat eskaini zioten gobernuan, Hajj Mirza Aqasi bisir berriaren ondoan, baina uko egin zion.[8]

Bahá'u'lláh-k hiru emazte izan zituen. Ásíyih Khánum bere lehen emaztearekin 1835ean ezkondu zen. Teherango goi-mailako familia baten alaba zen, eta 15 urte zituen ezkondu zenean, senarrak 18[11]. Bi goitizenez ezagutzen da: Hosto Goraipatuena eta Navvab. [12] Bigarren emaztea Fátimih Khánum bere lehengusua zen eta 1849an ezkondu ziren. Fatimak, Mahd-i-'Ulyá goitizenez ezaguna, 21 urte zituen eta Bahá'u'lláh-k 32. [11] . Hirugarren emaztea Gawhar Khánum izan zen, Bagdaden ezkondu ziren 1863 baino lehen.[9]

Bábí garaia 1848 - 1853

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burupeak laster amaitu ziren Báb-en mezuaren alde azaldu zenean. Báb-en hilketa eta gero bábí-en aurka sortu zen bortxakeripean Bahá'u'lláh-k bere jabego guztiak galdu, eta atxilotuta, torturatuta eta Otomandar inperiora erbesteratuta izan zen.

Erbesteraldia 1853-1892

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bahá'u'lláh-ren erbesteraldiak.

Hasieran, Bagdad-era bidali zuten eta han 1863. urtean Báb-ek agindutakoa Bera zela aldarrikatu zuen. Bagdad-etik Konstantinoplara, Hadrianopolis-a eta azkenean 1868. urtean gaur egun Israelen dagoen Akre hiri presondegira eraman zuten.

Hadrianopolis-etik eta geroago Akre-tik bere garaiko agintariei zenbait gutun bidali zizkien. Eskutitz horietan gizateriaren baterapen hurbila eta munduko zibilizazio berriaren sorrera aldarrikatzen zuen. XIX. mendeko lehendakari, enperadore eta erregeen arteko tirabirak konpondu, armamentuak murriztu, eta indarrak munduko bakea ezartzeko erabil zitzaten deialdia egin zien.

Bahá'u'lláh Bahjí-n hil zen, Akre-ko iparraldean eta han lurperatu zuten. Bere ikasbideak ekialde ertainetik haraindi zabaltzen hasi ziren laster eta mundu mailako erkidegoa sortu dute.

Bahá'u'lláh-k milaka gutun eta liburu idatzi zituen, gehienak arabieraz eta batzuk persieraz, 1994an 7.160 artxibatuta zeuden Haifako Idazteunen Ikasketarako Zentroaren artxibategian. lauzatxoen mikrofitxen kopiak ere gorde dira munduan zehar hainbat lekutan. Bere testu asko ebatsiak edo txikituak izan dira, beste hainbeste partikularren esku daude oraindik orain, idazki gehienak gutun pertsonalak baitziren, zenbaitetan pertsona hark egindako galerei erantzuteko, besteetan adorea emateko. Gutunak jaso zituzten bahá'í haien oinordekoentzat altxor handiak dira, halere 1994tik aurrera artxibatutako idazkien kopurua bikoiztu egin da.[13]

Hona hemen Bahá'u'lláh-ren idazlan ezagunenak [14]

(1857-58) Chahár Vádí (Lau haranak)

(1857-58) Kalimát-i-Maknúnih (Hitz Ezkutuak) [15] persieraz eta arabieraz idatzita dago, esaera moralen bilduma gisa. Bahá'í fedearen muin etikoa azaltzen du.

(1857-63) Haft-Vádí (Zazpi Haranak), Bahá'u'lláh-k persieraz idatzitako liburu mistiko ezagunena. Qadiri ordenako Xekh Muhiyu'd-dín-entzat idatzia.

(1862) Kitab-i-Iqan (Ziurtasunaren liburua) [16] Bahá'í fedearen oinarri doktrinala. Koranetik nahiz Itun zahar eta Berritik ateratako aipuen bitartez erlijioaren jarraitasuna azaltzen du.

(1863) Lawh-i-Ayyúb (Job-en lauzatxoa)

(1863) Lawh-i-Malláhu'l-Quds (Marinel Santuaren lauzatxoa)

(1864-68) Mathnavíy-i-Mubárak: "Bedeinkatuaren Olerkia"

(1864-68) Súrihs of Hajj "Erromesaldiko lauzatxoa"

(1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en lauzatxoa" Arabieraz

(1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en lauzatxoa" Persieraz

(1865-66) Lawh-i-Bahá "Aintzaren lauzatxoa"

(1865-66) Súriy-i-Damm "Odolaren lauzatxoa"

(1866) Lawh-i-Rúh "Espirituaren lauzatxoa"

(1866-68) Lawh-i-Ashraf "Zintzoaren lauzatxoa"

(1867-68) Asl-i-Kullu'l-Khayr: "Jakituriazko Hitzak"

(1867-68) Súriy-i-Mulúk "Erregearen lauzatxoa"

(1867-68) Súriy-i-Ghusn: "Adarraren lauzatxoa"

(1867-69) Lawh-i-Sultán: "(Nasiri'd-Din Shah) Subiranoaren lauzatxoa"

(1867) `Lawh-i-Napulyún: "Napoleon III-ari zuzendutako I. lauzatxoa"

(1868) Lawh-i-Ra'ís: "Ali Pasha, Lehen ministroari zuzendutako lauzatxoa"

(1868-70) Lawh-i-Malik-i-Rus: "Tsar Alexander II-ari zuzendutako lauzatxoa"

(1868-70) Lawh-i-Malikih "Victoria erreginari zuzendutako lauzatxoa

(1869) Lawh-i-Ridván: "(Ridván) Paradisuko lauzatxoa"

(1869) Lawh-i-Fu'ád "Fu'ád Páshá-ri zuzendutako lauzatxoa"

(1869) Lawh-i-Napulyún "Napoleon III-ari zuzendutako II. lauzatxoa"

(1869) Lawh-i-Páp: "Pius IX aita santuari zuzendutako lauzatxoa"

(1869) Súriy-i-Haykal: "Gorputza/Tenpluaren lauzatxoa"

(1870-75) Lawh-i-Tibb: "Medikuari zuzendutako lauzatxoa"

(1870-77) Lawh-i-Mánikchí Sáhib: "Mánikchí-ri zuzendutako lauzatxoa"

(1870-77) Lawh-i-Haft Purshish "Zazpi Galderen lauzatxoa"

(1871) Lawh-i-Qad Ihtaraqa'l-Mukhlisún "Suzko lauzatxoa"

(1873) Kitáb-i-Aqdas: "Libururik sakratuena"

(1873-74) Lawh-i-Hikmat:, "Jakituriaren lauzatxoa"

(1877-79) Lawh-i-Burhán: "Adierazpenaren lauzatxoa"

(1879-91) Tajallíyát: "Distirak"

(1879-91) Bishárát "Berri pozgarriak"

(1879-91) Lawh-i-Ittihád: "Batasunaren lauzatxoa"

(1879-91) Súriy-i-Vafá: "Vafa-ri, Muhammad Husayn-i zuzendutako lauzatxoa, 'Vafá'" ["fideltasuna"]

(1879-91) Kalimát-i-Firdawsíyyih: Paradisuko Hitzak

(1879-91) Lawh-i-Aqdas "Lauzarik sakratuena" edo "Kristauei zuzendutako lauzatxoa"

(1879-91) Kitáb-i-`Ahdí "Itunaren liburua"

(1879-91) Lawh-i-Dunyá: "Munduko lauzatxoa"

(1882) Lawh-i-Maqsúd: "Desiratuaren lauzatxoa"

(1885-88) Ishráqát: "Ospeak"

(1888) Tarázát: "Edergarriak"

(1891) Lawh-i-Karmil "Karmel mendiko lauzatxoa"

(1891) Lawh-i-Ibn-i-Dhib: "Otsoaren semeari idatzitako gutuna"


Azalpen-oharrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Cole, J. R.. «BAHĀʾ-ALLĀH – Encyclopaedia Iranica» www.iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  2. (Gaztelaniaz) Balyuzi, H.M.; itz. Perdú Honeyman. (1993). Bahá'u'lláh : el rey de la gloria (Bahá'u'lláh : Aintzaren erregea). (gaztelaniazko 1. argitaraldia) Editorial Bahá'i de España, 390 or. ISBN 8485238778. PMC 40951743. (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  3. (Ingelesez) Ruhe, David S.. (1994). Robe of light : the Persian years of the Supreme Prophet Baháʼuʼlláh, 1817-1853. George Ronald ISBN 0853983550. PMC 30158287. (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  4. (Gaztelaniaz) Effendi, Shoghi; itz. Reid, Alejandro. (1974 [1944]). Dios pasa (Jainkoa igarotzen da). Buenos Aires: EBILA, 89-95 or..
  5. Hatcher & Martin 1998, 130-131. orrialdeak
  6. Balyuzi, 27. orrialdeak
  7. Balyuzi 2000, 25-30. orrialdeak
  8. Effendi 1944, 94. orrialdea
  9. Able 2011, 219. orrialdea
  10. Balyuzi 2000,
  11. a b Taherzadeh 2000, 20-22. orrialdeak
  12. Taherzadeh 2001, 40. orrialdea
  13. Velasco, Ismael. (2007). Los Escritos Sagrados Bahá'ís: Una Visión Panorámica (Bahá'í idazteunak: ikuspegi orokorra). Epistolario bahá'í (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  14. (Ingelesez) Smith, Peter. (2002). A Concise Encyclopedia of the Bahá'í Faith (Bahá'í fedearen entziklopedia laburra). Oxford: Oneworld, 80-86 or. ISBN 1-85168-124-8..
  15. http://www.ibaizabal.com/nuestros-productos/literatura/literatura-para-adultos/la-sabiduria-de-las-religiones/hitz-ezkutuak-ziurtasunaren-liburua-kitab-i-qan[Betiko hautsitako esteka]
  16. «Hitz Ezkutuak. Ziurtasunaren Liburua (Kitáb-i-Íqán) | Ibaizabal» www.ibaizabal.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).[Betiko hautsitako esteka]
  • Able, John (2011). Apocalypse Secrets: Baha'i Interpretation of the Book of Revelation. McLean, Virginia: John Able Books Ltd. p. 219. ISBN 978-0-9702847-5-4.
  • (Gaztelaniaz) Balyuzi, Hasan M. (itz. Perdu, Nabil). (2000). Bahá'u'lláh, el Rey de la Gloria (Bahá'u'lláh, Aintzaren Erregea). Terrassa: Editorial Bahá'í de España ISBN 84-85238-77-8..
  • (Gaztelaniaz) Esslemont, J.E.. (1980). Bahá'u'lláh y la Nueva Era. (5. argitaraldia) Bahá'í Publishing Trust ISBN 0-87743-160-4..
  • (Ingelesez) Fozdar, Jamshed K.. (1976). Buddha Maitrya-Amitabha Has Appeared. New Delhi, India: Bahá'í Publishing Trust ISBN 81-85091-83-8..
  • (Ingelesez) Momen, Moojan. (2000). Islam and the Bahá'í Faith. Oxford, EB: George Ronald ISBN 0-85398-446-8..
  • (Ingelesez) Saiedi, Nader. (2008). Gate of the Heart. Waterloo, ON: Wilfrid Laurier University Press ISBN 978-1-55458-035-4..
  • (Gaztelaniaz) Sears, William. (2002). Ladrón en la noche (Lapurra Gauean). Oxford, EB: George Ronald ISBN 0-85398-008-X..
  • (Ingelesez) Smith, Peter. (1987). The Bábí & Bahá'í Religions: From Messianic Shí'ism to a World Religion (Bábí eta bahá'í erlijioak: Mesianismo xiitik Munduko erlijio izatera). The University Press, 60 or. ISBN 0-521-30128-9..
  • (Ingelesez) Taherzadeh, Adib. (2000). The Child of the Covenant (Itunaren Haurra). George Ronald ISBN 0-85398-439-5..
  • (Gaztelaniaz) Taherzadeh, Adib. La Revelación de Bahá'u'lláh, Volumen 1, Bagdad 1853–63 (Bahá'u'lláh-ren Agerkundea, 1. liburukia, Bagdad 1853–63. Terrassa: Arca editorial ISBN 84-89677-62-X..

Ikusi, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]