Edukira joan

Bakhmut

Koordenatuak: 48°35′41″N 38°00′03″E / 48.5947°N 38.0008°E / 48.5947; 38.0008
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakhmut
Бахмут
Bachmut
Ukrainako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Donetskeko oblasta
Raion of UkraineBakhmuteko raiona
HromadaBakhmut Hromada
Izen ofizialaБахмут
Артёмовск
Арцёмаўск
Артемівськ
Jatorrizko izenaБахмут
Bachmut
Posta kodea84500–84510
Geografia
Koordenatuak48°35′41″N 38°00′03″E / 48.5947°N 38.0008°E / 48.5947; 38.0008
Map
Azalera41,6 km²
Altuera200 m
Demografia
Biztanleria71.094 (2022ko urtarrilaren 1a)
−4.704 (2017)
Dentsitatea1.709 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1571
Ordu eremuaUTC+02:00, UTC+03:00 eta Ekialdeko Europako Ordua
artemrada.gov.ua

Bakhmut (ukraineraz zein errusieraz: Бахму́т) –1924 eta 2016 artean Artemivsk (ukraineraz: Артемівськ) edo Artiomovsk (errusieraz: Артёмовск) bezala ezaguna– Ukrainako Donetsk Oblasteko Bakhmut Raioneko hiri bat da, bai eta raionaren administrazio-zentroa da. 2016ko otsailaren 4an, Ukrainako Verkhovna Rada-k hiriaren izen-aldaketa berretsi zuen, hiriaren jatorrizkora itzuliz.[1][2] 2020a baino lehen, Bakhmut eskualde-mailako garrantzia duen hiria zen. Bakhmutka ibaiaren ibaiertzean dago kokaturik, Donetsk Oblasteko administrazio-gunetik 89 kilometrora; Donetsk. 2021eko biztanleria-estimazioen arabera, 72,310 biztanle ditu hiriak.

Bere garaian, Bakhmut Errusiako Inperioko Eslavo-Serbiako hiriburua izan zen, Austriako migratzaile serbiarrek ezarri zutena. 19201924 urteen artean, hiria Ukrainako SSRko Donets Gobernazioaren zentro administratiboa izan zen ere. 2022ko Ukrainaren inbasioan, talka puntu nagusi bat bihurtu zen Errusiako eta Ukrainako armaden artean, 2023ko otsailetik maiatzera. Bi aldeen galera ikaragarriak eta gero, errusiarren Wagner delako gudarosteak mendean hartu zuen.

Askatasunaren Plaza, Bakhmuten.
Hiriko gimnasio-ohia.
Trenbide Institutuaren eraikina.
Banku zaharraren eraikina.
Bakhmuteko erdigunea.
Bakhmuteko Udala.
Sobietarrek eraikitako mikrobarrutia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]