Belinda Washington
Belinda Washington | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altrincham, 1963ko abuztuaren 29a (61 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aurkezlea, telebista aurkezlea eta aktorea |
Belinda Maria Washington Baca (Altrincham, Cheshire, Ingalaterra, 1963ko abuztuaren 29a) jatorri britainiarreko aktorea, telebista aurkezle eta abeslari espainiarra da.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkezle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide, Publizitate eta Arte Dramatikoko ikasketak egin ostean, 1991n egin zuen debuta kameraren aurrean, Jesús Hermidaren eskutik, El programa de Hermida saioan, kazetari horrek Antena 3 katean gidatzen zuen magazinean.[5]
Ikus-entzunezko komunikabideekin lehen harremana izan ostean, benetako ospea Telecincoren bidez iritsi zitzaion, eta hiru denboralditan (1995 eta 1998 artean) José Antonio Botella "Chapis"-ekin batera "¡Qué me dices!" aurkeztu zuen, Espainiako telebistan prentsa arrosari eskainitako lehen saioetako bat.
Lortutako ospeari esker, De domingo a domingo (1997-1998) asteroko magazina aurkezten hasi zen. Gero, Carmen Sevilla ordezkatu zuen Telecupón saioan (1999); eta La trituradora (1999), Grandiosas (2000), Rosa Villacastín eta Lolita Floresekin; eta Televisión españolan El planeta de los niños (2002-2003) eta Padres en apuros (2003-2004) saio pedagogikoak aurkeztu zituen. Era berean, hipnosi eta médium bidezko erregresio hipnotikoen saio bat aurkeztu zuen Canal Sur, Telemadrid, Canal 9 eta beste kate autonomikoetan eta abar. Flashback. Regreso al pasado (2002-2003), Ines Ballesterren ordezkatu zuen.
2004an Telemadrid kateak fitxatu zuen, Abierto por la mañana magazinaren buru jartzeko. 2006an Plaza Mayor saioa aurkezten hasiz en Gaztela-Mantxa TVn.
2010ean, Más de 1000 canciones musika-saioa aurkeztu zuen Castilla-La Mancha TV katean.
Aktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antena 3 kateko Hermanos de leche (1994) telesaileko atal batzuetan egin zuen debuta aktore gisa, Jose Coronadorekin. Gero, La casa de los líos (2000) eta Con dos tacones (2006), Hermanos y detectives (2008) telesailetan ere parte hartu zuen, Telecincon. 2009ko urrian, Telecincoko La pecera de Eva telesailean hasi zen lanean, eta 2010ean, Zebra Produccionesek Cuatro kanalerako ekoitzitako Valientes pelikulan aritu zen, eta Telecinco Homicidios telesailean ere lan egin zuen, Eduardo Noriegarekin. Aktore gisa egin duen beste agerraldi bat Cuatroko Ciega a citas telesailean izan da.
Antzerkian 1994an egin zuen debuta, Santiago Moncadaren Mejor en octubre lanarekin, Arturo Fernandezekin batera. 2008an, Madrilgo Teatro La Latina antzokian Como te mueras te mato antzezlanaren protagonista izan zen.
Zineman, Miguel Albaladejoren Manolito Gafotas, 1999 filmean agerraldi labur bat eta kameo bat Juan Muñozen ¡Ja me maaten...!
Telebistan, Tu cara me suena saioaren lehen ediziora gonbidatu zuten, non Rita Hayworth imitatu zuen Gilda filmeko Put the Blame on Mame abestia interpretatuz. Saio horren zazpigarren edizioan, gonbidatu gisa itzuli zen Louis Armstrong imitatuz Wonderful World abestiarekin, eta, azkenean, lehiakidea izan zen Tu cara me suena 8 saioan.
2016az geroztik, Netflixen Paquita Salas telesailean parte hartu zuen, eta bere burua interpretatu zuen, ordura arte egindako hiru denboraldietan behin eta berriz agertzen zen pertsonaia.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
1999 | Manolito Gafotas | Ama Orejones | Bigarren mailako papera |
2000 | Ja me maaten...! | Susan | Bigarren mailako papera |
2013 | Caminante | Mara | Film laburra |
Telebistako serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Seriea | Kanala | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1994 | Vecinos | Antena 3 | Ágata | 19 atal |
Farmacia de guardia | bezeroa | Atal 1 | ||
Hermanos de leche | Emi | 7 atal | ||
1996 | Médico de familia | Telecinco | Belinda | Ata 1 |
2000 | La casa de los líos | Antena 3 | Teresa | 3 atal |
2003; 2009 | El comisario | Telecinco | Elena Barrios/Victoria | |
2004 | Mis adorables vecinos | Antena 3 | Elena | Atal 1 |
2006 | Con dos tacones | La 1 | Mari Mar | 5 atal |
2007 | Hospital Central | Telecinco | Periodista | 2 atal |
2008 | Lex | Antena 3 | Mujer | Atal 1 |
2008-2009 | Hermanos y detectives | Telecinco | Inés Altolaguirre | 12 atal |
2009 | Somos cómplices | Antena 3 | Susana González-Avilés | 2 atal |
2010 | Valientes | Cuatro | Alicia Varela | 45 atal |
2011 | Homicidios | Telecinco | Paulina | Atal 1 |
2012 | Carmina | Pilar Lezcano | ||
2013 | Niños robados | Dolores del Prat | 2 atal | |
2014 | Ciega a citas | Cuatro | Piluca Aranda | 137 atal |
2015 | Algo que celebrar | Antena 3 | Felicidad | 2 atal |
2015-2016; 2018 | Yo quisiera | Divinity | Asunta | 86 atal |
2016 | Lo que escondían sus ojos | Telecinco | Pura Huétor | 4 atal |
2016-2019 | Paquita Salas | Netflix | Bere burua | 5 atal |
2018-2019 | Pasionaria Millennial | Lola Cascón | 10 atal | |
2020 | Rubí | W Studios y Televisa | Espainiako erregina | 2 atal |
2022 | Señor, dame paciencia | Antena 3 | Candela | 8 atal |
2022-2023 | La que se avecina | Prime Video | Elisabeth "Elisa" Nevado | 3 atal |
2024 | 4 estrellas | La 1 | Blanca Vázquez | ? atal |
2024 | Eva & Nicole | Renata | 8 atal |
Telebista-saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista saioak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Saioa | Katea | |
1991-1992 | El programa de Hermida | Antena 3 | Laguntzailea |
1995-1998 | ¡Qué me dices! | Telecinco | Aurkezlea |
1997 | Moros y cristianos | Laguntzailea | |
1997-1998 | De domingo a domingo | Aurkezlea | |
1997-2001 | Telecupón | ||
1999 | La trituradora | ||
2002 | Grandiosas | ||
La corriente alterna | Laguntzailea | ||
2002-2003 | El planeta de los niños | TVE | Aurkezlea |
Flashback: regreso al pasado | Canal sur | ||
2003-2004 | Padres en apuros | TVE | |
2004 | Abierto por la mañana | Telemadrid | |
2006 | Plaza mayor | CMM TV | |
¡Mira quién baila! | TVE | Lehiakidea 3. finalista | |
2011 | ¡Qué tiempo tan feliz! | Telecinco | Laguntzailea |
Tu cara me suena 1 | Antena 3 | Gonbidatua | |
2016 | Amigas y conocidas | TVE | Laguntzailea |
2017 | Me lo dices o me lo cantas | Telecinco | Lehiakidea Irabazlea |
2018 | Tu cara me suena 7 | Antena 3 | Gonbidatua |
2019 | Adivina qué hago esta noche | Cuatro | VIP gonbidatua |
Ven a cenar conmigo: Gourmet edition | Telecinco | Lehiakidea 3. postua | |
2020 | 1, 2, 3... hipnotízame | Antena 3 | Lehiakidea |
2020-2021 | Tu cara me suena 8 | ||
2022 | Esta noche gano yo | Telecinco | |
2023 | Tu cara me suena 10 | Antena 3 | Agustín Jiménezen laguntzailea |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerki lanak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lana | Pertsonaia | Oharrak |
1994-1995 | Mejor en octubre | Beatriz | Rol nagusia |
2008 | Como te mueras te mato | bere burua | |
2010 | Cómplices | Magüi | Bigarren mailako rola |
2013 | Ni para ti, ni para mí | Marta | Rol nagusia |
2015 | Insatisfechas[6] | La Mari |
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El placer de lo pequeño liburuaren egilea da.
- Lehiakide gisa parte hartu zuen ¡Mira quién baila! saioan (2005-2006)
- Miriam Diaz Aroca aktorearen koinata izan zen.
- 2013. urtean egin zuen debuta akuarela margolari gisa, «Uneak» izeneko 17 akuarelako erakusketarekin.[7]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urrezko TFrako izendatua (1996) Aurkezle Onenaren atalean ¡Qué me dices! saioarekin.
- Aurkezle Onenaren Urrezko TFa irabazi zuen (1997) ¡Qué me dices! saioarekin.
- Me lo dices o me lo cantas telebista saioaren irabazlea (2017).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sobre la nacionalidad brítanica y la doble nacionalidad. ICRtranslations 26 de julio de 2016.
- ↑ (Gaztelaniaz) López, Juan Ramón. (2021-07-12). «Confesiones con Belinda Washington: la pintura, su vida en pareja y sus hijas» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Zárate, Pedro. (2024-05-24). «Belinda Washington: "Yo siempre quise ser actriz, no presentadora, pero Hermida me cogió y yo encantada"» Vertele (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Belinda Washington: “Yo le echo huevos a la vida”» La Vanguardia 2024-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez, Alejandra González. (2023-07-11). «Así era Belinda Washington hace 37 años, antes de sus comienzos en la televisión» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ Miriam Díaz-Aroca y Belinda Washington, las Telma y Louise de barrio. .
- ↑ La Opinión de Murcia. Belinda Washington muestra su faceta como pintora en Bisel. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Belinda Washington Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)