Edukira joan

Burgue-Erreiti

Koordenatuak: 43°25′22″N 1°03′24″W / 43.4228°N 1.0567°W / 43.4228; -1.0567
Wikipedia, Entziklopedia askea
Burgue-Erreiti
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Burgueko baserria, herriko purguan kokatuta

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Bergouey-Viellenave
Auzapeza
(2020-2026)
Félix Noblia
(independente)
Posta kodea64270
INSEE kodea64113
Herritarraburguetar, erreitiar
Kokapena
Koordenatuak43°25′22″N 1°03′24″W / 43.4228°N 1.0567°W / 43.4228; -1.0567
Azalera11,37 km2
Garaiera14-166 metro
Distantzia46,1 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria116 (2018:  1)
Dentsitatea10,99 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 15,62
Ugalkortasuna[1]‰ 66,67
Ekonomia
Jarduera[1]% 84,62 (2011)
Desberdintasuna[1]% 14,76 (2011)
Langabezia[1]% 9,02 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 13,68 (2010)
Erabilera% 1,08 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1977ko azaroaren 15a


Burgue-Erreiti[a] Euskal Herriko udalerri konposatu bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 46,1 kilometrora. Altuera 14 eta 166 metro artekoa da, eta 11,37 km²-ko azalera hartzen du. 2021eko urtarrilaren 1a egunean 117 biztanle zituen.

Udalerria Burgue (herriko etxea dagoen tokian) eta Erreiti herrietako lurrek osatzen dute. Erango eta Burgue-Erreiti udalerrien banatu zen Burgue-Erango-Erreiti udalerriaren desintegrazioarekin sortu zen.

Bertako biztanleak burguetarrak eta erreitiarrak dira.

Burgue-Erreiti beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa modu bakarran agertu da historian zehar:[2]

  • Burgue-Erreiti (1978)
  • Burgue-Erreiti (2003)
  • Burgue-Erreiti (2008)

Udalerriaren izena osatzen duten herrien izenek osatzen dute, hau da, Burgue eta Erreiti, gidoi batez elkartuta. Hiriburua den herria, Burgue, da lehena. Frantsesezko Erreiti (Viellenave-sur-Bidouze) izenaren luzera dela eta, izen konposatua erabiltzen denean bakarrik murriztu da Viellenave partera, nahiz eta bakarrik dagoen herria izendatzeko forma osoa erabiltzen den frantsesez antzeko izenak dituzten beste herrietatik bereizteko. Prozesu hori gainerako hizkuntza erromantzeek errepikatu dute asimilazioz, okzitanieraz izan ezik, hizkuntza horretan e -ekin (koordinazioaren uztarketa) tradiziozko lotura mantentzen baita.

Biduze ibaiak udalerria gurutzatzen du.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bearnorekin ere mugakidea da ekialdean.

Etxeak eta Auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko urtarrilaren 1ean, Burgue, Erango eta Erreiti herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko. 1977ko azaroaren 15ean, Erango berriz bihurtu zen independente. Dena dela, Burgue eta Erreitik baturik jarraitzen dute gaur egun.

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
339 348 373 403 418 449 460 444 383
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
363 369 365 340 362 338 324 308 274
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
354 335 280 224 191 180 184 173 149
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
122 100 261 146 120 112 - - -

Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da. 1968 arteko datuak Burgueri dagozkio, 1975ekoa Burgue-Erango-Erreitiri eta soilik hortik aurrerakoak dira egungo Burgue-Erreiti udalerrikoak.

Udalerriaren ekonomiaren oinarria laborantza eta abeltzaintza dira.

Herriko jaiak abuztuaren 15ean. Jai patronalak uztailaren amaieran.

Burgue-Erreitiko Luis Choury[3]. Euskal Herriko Ahotsakerako[3][3] egindako elkarrizketa.

Burgue-Erreitiko euskara[3] Beskoitzeko hizkera[4] da, nafar-lapurteraren[5] barnean, sortaldekoa[6].

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Agramondarrek XII. mendean eraikitako gaztelu baten aztarnak daude
  • Etxe zahar batzuk badaude (Sallahart 1585, Apathe 1673, Barnetche)
  • Zubi erromatarra Ipar Euskal Herriko beste zubi askoren moduan (Baigorrikoa kasu), nahiz eta izenean erromatarra dela izan, askoz berandukoagoa da. Lehen aipamenak XII. mendekoak dira eta aztarnarik zaharrenak XVII. mendekoak. Lau arkuz osaturikoa da eta Biduze gurutzatzen du.
  • Erreitiko zubi gaineko errota, XII. mendekoa hau ere, nahiz eta XVII. mendean berreraikia izan.
  • Garbitokiak
  • Donejakue eliza, XIII. mendekoa eta XIX. mendean berriztatua izan zen. Donejakue Bidearen ondoan dago kokaturik (bideetariko bat udalerritik pasatzen da) eta monumentu historiko dago izendatua, portiko erromanikoa dela eta. XV. mendeko sakristia, bi beirate (bakoitzean Donejakue eta Jeanne d'Arc daude irudikaturik).
  • Asuntzioaren eliza XIX. mendekoa da. Bertan hiru beirate, konfesategi bat, Via Crucis bat eta bost estatua daude zenbaturik Frantziako Kultura ministeriotik.
  • Hilerrian, hainbat hilarri diskoidal ikus daitezke.
  1. /buʁ̞ɣ̞úe eʁe.íti/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Burgue-Erreiti - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. a b c d «Burgue-Erreiti sorterria - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  4. «Beskoitzekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  5. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  6. «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]