Lasa
- Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lasa (argipena)».
Lasa | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Herriko pilota plaza eta pilotalekua | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Lasse | ||
Auzapeza (2008-2026) | Michel Idiart (independente) | ||
Posta kodea | 64220 | ||
INSEE kodea | 64322 | ||
Herritarra | lasar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°09′26″N 1°15′36″W / 43.1572°N 1.26°W | ||
Azalera | 14,79 km2 | ||
Garaiera | 176-1247 metro | ||
Distantzia | 2,5 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 335 (2018: −3) | ||
Dentsitatea | 21,57 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,93 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 58,41 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 81,12 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 11,14 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,74 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 68,97 (2010) | ||
Erabilera | % 38,95 (2011) |
Lasa[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 2,5 kilometrora. Altuera 176 eta 1 247 metro artekoa da, eta 14,79 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 335 biztanle zituen.
Bertako biztanleak lasarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Lasse ("lás" ahoskatua)[3]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean-Baptiste Orpustanen hitzetan, Lasa toponimo gardena da. Bere esanahia latsa ("ur ibilgua") litzateke.[4]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasa Beherobiko ibarran dago.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkarate | ||||
Anhauze | Uharte Garazi | |||
| ||||
Banka | Luzaide | Arnegi |
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arnegi erreka udalerritik igarotzen da, bere ibaiadar diren Pagolako erreka, Landarreta erreka eta Ontzoroneko errekarekin batera. Adartza (1 250 m) eta Munhoa (1 021 m) mendiak igotzeko ohiko abiapuntua da herria.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.8 | 27.0 | 30.0 | 32.6 | 35.0 | 40.0 | 41.0 | 42.0 | 39.2 | 34.0 | 27.0 | 26.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.9 | 12.9 | 15.6 | 17.1 | 20.8 | 23.7 | 25.9 | 26.2 | 24.4 | 20.5 | 15.2 | 12.5 | 18.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.5 | 8.0 | 10.3 | 11.7 | 15.2 | 18.2 | 20.3 | 20.5 | 18.3 | 15.3 | 10.6 | 8.3 | 13.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.0 | 3.2 | 5.0 | 6.4 | 9.7 | 12.7 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 10.1 | 6.0 | 4.0 | 8.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -15.4 | -10.5 | -9.5 | -3.2 | -0.2 | 2.8 | 5.8 | 4.0 | 2.0 | -2.5 | -8.5 | -9.8 | -15.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 146.0 | 129.8 | 124.7 | 139.3 | 106.9 | 77.0 | 65.6 | 76.1 | 92.5 | 112.1 | 164.8 | 153.4 | 1398.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 96.7 | 115.5 | 128.9 | 78.8 | 70.1 | 66.2 | 103.2 | 80.3 | 69.3 | 88.1 | 124.1 | 110.2 | 128.9 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[5] |
Etxeak eta auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herri Barnea
- Hiribehere
- Ithola
- Mezpira
- Azkila
- Hardoia
- Zuharreta
- Lepozaditz
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasako parrokia 1266. urtean da aipatua. 1333. urtean ere Mokosail leku-izenaren (frantsesezko "bon-conseil" hitzen euskarazko adaptazioa) aipamena agertzen da Orreagako enkomienda modura, zeinetan Donejakue Bidea egiten zuten erromesei ematen zitzaien ostatua.[6]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
510 | 574 | 596 | 635 | 765 | 767 | 766 | 757 | 814 | 678 | 718 | 690 | 689 | 672 | 677 | 623 | 607 | 600 | 560 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2012 | 2018 | |
570 | 559 | 521 | 480 | 510 | 455 | 442 | 398 | 377 | 361 | 317 | 296 | 286 | 261 | 287 | 291 | 310 | 335 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerrian Irulegiko Arnoa ekoizten da, laborantza delarik udalerriko ekonomiaren oinarria.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzapezak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1980 | 1995 | Arnaud Etchart | |
1995 | 2007 | Ferrand Etchart | |
2007 | 2008 | Jean Aldacourrou | |
2008 | karguan | Michel Idiart | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko urtarrilaren 1era arte, Lasa Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[7]
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Baigorriko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, Lasak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[9]
Lasatar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leire Iribarne (1991-2022), abeslaria.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Etxartea baserria (XVII. mendea)
- Harginaenea baserria (XVII. mendea)
- Laskorria baserria (XVIII. mendea)
- Done Martin eliza (XIX. mendea)
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ a b c Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Lasa - udalerria» www2.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
- ↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.