Edukira joan

Carlow konderria

Koordenatuak: 52°40′N 6°50′W / 52.667°N 6.833°W / 52.667; -6.833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlow konderria
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
ISO 3166-2IE-CW
HiriburuaCarlow
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak52°40′00″N 6°50′00″W / 52.666666666667°N 6.8333333333333°W / 52.666666666667; -6.8333333333333
Azalera897 km²
MugakideakKildareko konderria, Wicklowko konderria, Kilkennyko konderria, Laoiseko konderria eta Wexfordeko konderria
Demografia
Biztanleria56.875 (2016)
Dentsitatea63,41 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00
MatrikulaCW
carlow.ie

Carlow konderria (gaeleraz Contae Cheatharlach) Irlandako hego-ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 896 km2-ko azalera dauka eta 54.612 biztanle zituen 2011an. Carlow/Ceatharlach dauka hiriburu eta hiri nagusia.

Giza presentzia konderrian antzinakoa da, honen adierazgarri dira hainbat aurrehistoriako aztarna, besteak beste Brownshill trikuharria.

VII mendean iritsi zen kristautasuna lur hauetara. 630 urtean elizaren sinodo bat ere izan zen Carlowen. Batzar honetan Aste Santuaren datak zehaztu ziren.

Erdi Aroan Leinsterreko konderri palatinoaren parte izan zen, baina 1306an banatu eta konderri bereizia osatu zuen. Garai hartan bere lurrak ekialderantz kostalderaino iritsen ziren baina 1606 eta 1607an Wicklowko konderriarekin izandako borroken ondorioz kostaldeko lurrak galdu zituen. Gaur egun Leinster probintziako bigarren konderri txikiena da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlowko konderriko taldeek ez dute emaitza aipagarririk izan ez joko gaelikoetan ez eta futbolean ere, nahiz eta F.C. Carlow taldea Irlandako futbol ligako lehen mailan ari den.

Aipatzea merezi duena 1903an izan zen moto lasterketa bat da, izan ere Erresuma Batuan izan zen lehen nazioarteko moto lasterketa izan baitzen (kontuan izan garai hartan Irlanda Erresuma Batuaren parte zela). Gordon Bennett Cup izena izan zuen eta uztailaren 2an jokatu zen. Ibilbideak 528 kilometro zituen eta "8" itxura zeukan. Kildare, Laois eta Carlowko konderriak zeharkatu zituen eta irabazlea Camille Jenatzy belgikarra izan zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page