Claude Criquielion
Claude Criquielion | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lessines, 1957ko urtarrilaren 11 |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Aalst, 2015eko otsailaren 18a (58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Kas | 1979-1979 |
Splendor | 1980-1989 |
Omega Pharma-Lotto | 1990-1991 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Claude Criquielion (Lessines, Hainaut, 1957ko urtarrilaren 11a - Aalst, 2015eko otsailaren 18a),[1] "Claudy" edo "Crique" goitizenekin ezaguna, belgiar txirrindularia izan zen, profesionala 1979tik 1991ra, denbora honetan 57 garaipen eskuratu zituelarik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txirrindulari balioaniztuna zen, edozein motatako probetan bere burua defendatzeko gai, bai egun bateko Klasikoetan, bai etapakako Itzuli handietan.
1980ko hamarkadan nabarmendu zen Ardenetako klasikoetan. Birritan irabazi zuen La Flèche Wallonne, 1985ean eta 1989an eta zenbait aldiz podiumean amaitu zen. Horretaz gain 1982ko Flèche Brabançonne, 1983ko Donostia Klasikoa eta 1987ko Flandriako Tourra ere poltsikoratu zuen.
Palmareseko garaipenik nabarmenena 1984ko Munduko txapelketa izan zen. Lau urte geroago, 1988an, garaipen hau errepikatzeko aukera paregabea izan zuen, baina sprintean Steve Bauerrek bidea itxi zion eta honen ondorioz Criquielion erori zen. Geroago Bauer deskalifikatua izan zen eta urrezko domina Maurizio Fondriest italiar gaztearen eskuetan amaitu zen.
Itzuli handietako emaitzarik onenak, 1980ko Vueltako 3. postua, 1986ko Tourreko 5.a eta 1989ko Giroko 7.a izan ziren.
Kirol ibilbideko amaieran, txirrindularitza lasterketa bati izena eman zion, Criquielion Sari Nagusiari hain zuzen, UCI Europe Tourreko 1.2. mailako proba dena. Lasterketa hau maiatzean jokatzen da eta Claude zuzendaria izan zen.
2000tik 2004ra Lotto–Soudal tadeko kirol zuzendari lanetan aritu zen.
2015eko otsailaren 15eko gauean, Criquielionek Istripu zerebrobaskularra izan zuen eta ospitaleratua izan zen, oso egoera larrian. Hiru egun beranduago hil zen, Aalsteko erietxean.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978
1979
- Setmana Catalana
- Montjuïceko Igoera eta etapa 1
- Tour de l'Audeko etapa 1
- 2. Milan-Turinen
- 8. Paris-Toursen
- 8. Nazioen Sari Nagusian
- 9. Amstel Gold Racen
- 9. Romandiako Tourrean
- 9. Frantziako Tourrean
1980
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- Leeuwse Pijl
- 10. Dauphiné Libérén eta etapa 1
- 3. Espainiako Vueltan
- 3. Valoniako Sari Nagusian
1981
- Setmana Catalanako etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
- 3. Nokere Koersen
- 3. Leeuwse Pijlean
- 9. Frantziako Tourrean
- 10. La Flèche Wallonnen
- 10. Lombardiako Giroan
1982
1983
1984
- Munduko errepideko txapelketa
- Montjuïceko Igoera eta sektore 1
- Eddy Merckx Sari Nagusia
- Luxenburgoko Tourreko etapa 1
- Innsbruckeko Igoera
- 2. Valoniako Sari Nagusian
- 2. Denaingo Sari Nagusian
- 3. Polynormanden
- 3. Suitzako ipar-mendebaldeko Itzulian
- 4. Euskal Herriko Itzulian
- 7. Lieja-Bastogne-Liejan
- 7. Lombardiako Giroan
- 9. Frantziako Tourrean
- 9. Super Prestige Pernodean
1985
- La Flèche Wallonne
- Polynormande
- 2. Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketan
- Montjuïceko Igoerako sektore 1
- 2. Lieja-Bastogne-Liejan
- 2. Flandriako txapelketan
- 3. Valoniako Sari Nagusian
- 3. Critérium des Asen
- 6. Flandriako Tourrean
- 8. Amstel Gold Racen
- 9. Euskal Herriko Itzulian
1986
- Romandiako Tourra
- Midi Libre eta 2 etapa
- 3. Route d'Occitanien
- 3. La Flèche Wallonnen
- 4. Lieja-Bastogne-Liejan
- 4. Super Prestige Pernodean
- 5. Frantziako Tourrean
- 8. Flandriako Tourrean
- 9. Amstel Gold Racen
- 10. Nazioen Sari Nagusian
1987
- Le Samyn
- Flandriako Tourra
- Luxenburgoko Tourreko etapa 1
- Vaucluseko Tourreko etapa 1
- 2. La Flèche Wallonnen
- 3. Lieja-Bastogne-Liejan
- 3. Super Prestige Pernodean
- 5. Midi Libren
- 6. Nazioen Sari Nagusian
- 7. Lombardiako Giroan
- 10. Paris-Nizan
- 10. Munduko errepideko txapelketan
1988
- Midi Libre eta etapa 1
- Valoniako Sari Nagusia
- Critérium de As
- 2. Vaucluseko Tourrean
- 3. Amstel Gold Racen
- 5. Gante-Wevelgemen
- 8. Züricheko txapelketan
1989
1990
- Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 2. Haut-Varko Tourrean
- 6. Lombardiako Giroan
- 8. Flandriako Tourrean
- 9. Frantziako Tourrean
- 10. Munduko errepideko txapelketan
1991
Emaitzak lasterketa nagusietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulia | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 7. | — | — | |
Frantziako Tourra | — | — | 9. | 13. | 9. | UT | 18. | 9. | 18. | 5. | 11. | 14. | 36. | 9. | — | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | 3. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Omloop Het Nieuwsblad | — | — | — | 34. | — | — | — | — | — | — | — | — | 38. | 12. | 29. | |
Kuurne-Brusela-Kuurne | — | — | — | — | — | 28. | — | — | — | — | 33. | — | — | — | — | |
Milan-San Remo | — | — | — | 114. | 60. | — | — | — | 74. | 49. | 20. | — | 34. | — | 123. | |
E3 Harelbeke | — | — | 11. | 28. | — | — | — | — | — | — | — | — | 5. | — | 21. | |
Gante-Wevelgem | — | — | 68. | — | 49. | — | — | — | 30. | — | — | 5. | 59. | — | — | |
Flandriako Tourra | — | — | — | — | — | 37. | — | — | 6. | 8. | 1. | 26. | 20. | 8. | 25. | |
Flèche Brabançonne | — | — | — | 18. | 23. | 1. | — | — | 10. | 9. | — | — | — | — | 10. | |
Amstel Gold Race | — | — | 9. | — | 35. | — | 38. | — | 8. | 9. | — | 3. | 2. | 16. | 35. | |
La Flèche Wallonne | — | — | 21. | — | 10. | 14. | 54. | 14. | 1. | 3. | 2. | 18. | 1. | 19. | 2. | |
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | 11. | — | 17. | 4. | — | 7. | 2. | 4. | 3. | 26. | 32. | 14. | 2. | |
Donostia Klasikoa | — | — | — | — | — | — | 1. | 29. | 10. | 12. | 32. | 16. | 61. | 41. | 43. | |
Wincanton Classic | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 60. | |
Züricheko txapelketa | — | — | 24. | — | — | — | — | — | 67. | — | — | 8. | 14. | 47. | 56. | |
Paris-Tours | — | — | 8. | 32. | 53. | 48. | — | 32. | 42. | 62. | 36. | — | — | 84. | — | |
Lombardiako Giroa | — | — | 20. | — | 10. | 9. | 14. | 7. | 12. | 12. | 7. | 14. | — | 6. | — | |
Munduko txapelketa | — | — | 22. | UT | 25. | 42. | 5. | 1. | 12. | 15. | 10. | 11. | 10. | 10. | 49. | |
Belgikako txapelketa | — | — | — | — | — | — | 8. | — | 2. | — | — | UT | 5. | 1. | 19. |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Claude Criquielion munduko txapeldun izandakoa hil da, 58 urterekin» Berria 2015-02-19.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Claude Criquielion - ProCyclingStats
- Claude Criquielionen fitxa (sitiodeciclismo.net)