Currie Cup
Currie Cup | |
---|---|
Antolatzailea | South African Rugby Union |
Sorrera | 1892 |
Eremua | Hegoafrika |
Taldeak | Premier Division: 8 First Division: 6 |
Garaipen gehien | Western Province (34) |
Txapelduna | Premier Division: Sharks (2024) First Division: Boland Cavaliers (2024) |
Currie Cupa Hegoafrikako gizonezkoen errugbi taldeen arteko txapelketa nagusia da. Herrialdeko probintzien ordezkariak diren 14 taldek parte hartzen dute, bi mailatan banatuak: Premier Division (8 talde) eta First Division.[oh 1] 1892an jokatu zen lehenbiziko edizioa,[1] eta bi talde nabarmendu dira historian zehar: Western Province (34 garaipen) eta Blue Bulls[oh 2] (25 garaipen).
Txapelketak kirola eta tradizioa uztartzen ditu, 1892an hasi baitzen jokatzen. Hegoafrikako errugbi ondarearen giltzarritzat hartzen da, eta herrialdeko errugbi lehiaketa nagusia.[2] Beti ere, Hegoafrikako lau frankizia United Rugby Championshipen aritzen dira, Europako taldeekin batera.[3]
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Currie Cupeko taldeak | |||
Taldea | Egoitza | Eskualdea | Azken denboraldia Premier Divisionen |
---|---|---|---|
Blue Bulls | Pretoria | Pretoriako metropoli eremua eta Limpopo probintzia | 2024 |
Boland Cavaliers | Wellington | Lurmutur Mendebaldea probintziako iparraldeko eta erdialdeko barrutiak | 2016 |
Border Bulldogs | East London | Lurmutur Ekialdea probintziako ekialdeko barrutiak | 1999 |
Eastern Province Elephants | Gqeberha | Lurmutur Ekialdea probintziako mendebaldeko barrutiak | 2016 |
Falcons | Kempton Park | East Rand eta Johannesburgetik ekialdera eta hegoaldera dauden udalerriak | 2008 |
Free State Cheetahs | Bloemfontein | Estatu Askea probintziako erdialdeko eta mendebaldeko barrutiak | 2024 |
Golden Lions | Johannesburg | Johannesburg eta West Rand | 2024 |
Griffons | Welkom | Estatu Askea probintziako iparraldeko eta ekialdeko barrutiak | 2024 |
Griquas | Kimberley | Lurmutur Iparraldea probintzia | 2024 |
Leopards | Potchefstroom | Ipar-mendebaldea probintzia | 2011 |
Pumas | Mbombela | Mpumalanga probintzia | 2024 |
Sharks | Durban | KwaZulu-Natal probintzia | 2024 |
SWD Eagles | George | Lurmutur Mendebaldea probintziako ekialdeko barrutiak | 2004 |
Western Province | Lurmutur Hiria | Lurmutur Hiriaren metropoli eremua | 2024 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1892tik 1920ra itzuli bakarreko liga moduan jokatu zen. 1922-1936 bitartean (eta baita 1957 eta 1966 arteko hiru txapelketatan ere), bi itzuliko liga izan zen. Beste denboraldi guztietan, final bat jokatu zen ligaren ondoren txapelduna erabakitzeko.
Currie Cup Premier Division
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko irabazleez gain, Western Provincek Hegoafrikako Rugby Board Trophy irabazi zuen 1889an. Txapelketa hori izan zen Currie Cupen aitzindaria.
Currie Cup First Division
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Currie Cup First Divisioneko irabazleak eta finalak | ||||
Denboraldia | Txapelduna | Finalista | Emaitza | Finalaren egoitza |
---|---|---|---|---|
2000 | Blue Bulls | Mighty Elephants | 41–20 | Telkom Park, Port Elizabeth |
2001 | Boland Cavaliers | Leopards | 41–27 | Boland Stadium, Wellington |
2002 | SWD Eagles | Border Bulldogs | 29–20 | Outeniqua Park, George |
2003 | Boland Cavaliers | Leopards | 27–25 | Olën Park, Potchefstroom |
2004 | Boland Cavaliers | Border Bulldogs | 23–22 | Boland Stadium, Wellington |
2005 | Pumas | Falcons | 25–16 | Barnard Stadium, Kempton Park |
2006 | Boland Cavaliers | Leopards | 37–13 | Olën Park, Potchefstroom |
2007 | SWD Eagles | Mighty Elephants | 38–3 | Outeniqua Park, George |
2008 | Griffons | Leopards | 31–26 | Olën Park, Potchefstroom |
2009 | Pumas | SWD Eagles | 47–19 | Puma Stadium, Witbank |
2010 | Eastern Province Kings | SWD Eagles | 16–12 | Outeniqua Park, George |
2011 | Boland Cavaliers | Eastern Province Kings | 43–12 | Boland Stadium, Wellington |
2012 | Eastern Province Kings | Pumas | 26–25 | Nelson Mandela Bay estadioa, Port Elizabeth |
2013 | Pumas | Eastern Province Kings | 53–30 | Mbombela estadioa, Mbombela |
2014 | Griffons | Falcons | 23–21 | North West Stadium, Welkom |
2015 | Leopards | SWD Eagles | 44–20 | Olën Park, Potchefstroom |
2016 | Griffons | Leopards | 44–25 | Olën Park, Potchefstroom |
2017 | Griffons | Leopards | 60–36 | North West Stadium, Welkom |
2018 | SWD Eagles | Falcons | 36–27 | Outeniqua Park, George |
2019 | Jaguares XV | Griffons | 49–5 | Mbombela estadioa, Mbombela |
2020[oh 10] | ||||
2021 | Leopards | Griffons | 19–18 | Olën Park, Potchefstroom |
2022 | Griffons | Eastern Province Elephants | 45–16 | North West Stadium, Welkom |
2023 | Boland Cavaliers | Falcons | 43–21 | Boland Stadium, Wellington |
2024 | Boland Cavaliers | Eastern Province | 27–27[oh 11] | Boland Stadium, Wellington |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Currie Cup Premier Division
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Currie Cup Premier Divisioneko palmaresaren laburpena | |||||
Taldea | Irabazlea | Finalista | Finalaurrekoa | Oharrak | Azken txapela |
---|---|---|---|---|---|
Western Province | 34 | 13 | 11 | Lau txapel partekaturik | 2017 |
Northern Transvaal/Blue Bulls | 25 | 9 | 11 | Lau txapel partekaturik | 2021 |
Transvaal/Gauteng Lions/Golden Lions | 11 | 13 | 11 | Txapel bat partekaturik | 2015 |
Natal/Sharks | 9 | 12 | 14 | 2024 | |
Orange Free State/Free State Cheetahs | 7 | 9 | 14 | Txapel bat partekaturik | 2023 |
Griqualand West/Griquas | 3 | 1 | 4 | 1970 | |
Border/Border Bulldogs | 2 | 0 | 0 | Bi txapel partekaturik | 1934 |
South Eastern Transvaal/Pumas | 1 | 1 | 1 | 2022 | |
Eastern Transvaal/Falcons | 0 | 1 | 2 | ||
Boland | 0 | 1 | 1 | ||
Northern Free State/Griffons | 0 | 0 | 4 | ||
Eastern Province | 0 | 0 | 3 | ||
South West Africa | 0 | 0 | 1 | ||
SWD Eagles | 0 | 0 | 1 | ||
Zimbabwe | 0 | 0 | 1 | ||
Western Transvaal/Leopards | 0 | 0 | 1 |
- 2024ko irailaren 15ean eguneratua
Currie Cup First Division
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Currie Cup First Divisioneko palmaresaren laburpena | |||||
Taldea | Irabazlea | Finalista | Azken txapela | ||
---|---|---|---|---|---|
Boland Cavaliers | 7 | 0 | 2024 | ||
Griffons | 5 | 2 | 2022 | ||
SWD Eagles | 3 | 3 | 2018 | ||
Pumas | 3 | 1 | 2013 | ||
Leopards | 2 | 6 | 2021 | ||
Eastern Province Kings/Eastern Province Elephants | 2 | 6 | 2012 | ||
Blue Bulls | 1 | 0 | 2000 | ||
Jaguares XV | 1 | 0 | 2019 | ||
Falcons | 0 | 4 | |||
Border | 0 | 2 | |||
Griquas | 0 | 0 |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Edizio batzuetan Hegoafrikatik kanpoko taldeak aritu dira First Divisionen, hala nola, Namibia, Zimbabwe, Kenya, AEB edota Georgiakoak.
- ↑ 1997 arte Northern Transvaal deitua
- ↑ Western Provincek eta Transvaalek ez zuten parte hartu.
- ↑ Bi denboraldiz jokatu zen.
- ↑ Natalek Sharks izena hartu zuen.
- ↑ Transvaalek Gauteng Lions izena hartu zuen; egun, Golden Lions deitzen zaio.
- ↑ Orange Free Statek Free State Cheetahs izena hartu zuen.
- ↑ Northern Transvaalek Blue Bulls izena hartu zuen.
- ↑ Azarotik urtarrilera jokatu zen, COVID-19 pandemia zela eta.
- ↑ Bertan behera geratu zen, COVID-19 pandemia zela eta.
- ↑ Partida berdindurik amaitu zen; Boland Cavaliers izendatu zuten txapeldun finalean entsegu gehiago lortu zuelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Currie Cup Info and FAQs. rugbypass.com (Noiz kontsultatua: 2024-9-19).
- ↑ Burnard, Lloyd. The Currie Cup is dead? Far from it!. news24.com (Noiz kontsultatua: 2024-9-22).
- ↑ About United Rugby Championship. unitedrugby.com (Noiz kontsultatua: 2024-9-22).
- ↑ Cheetahs beat Lions to bag sixth Currie Cup title. iol.co.za (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ Sharks break Lions hearts to win Currie Cup final after last-gasp Hendrikse penalty. news24.com (Noiz kontsultatua: 2024-9-21).