Dallas
- Artikulu hau Texasko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dallas (argipena)».
Dallas Dallas | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Estatua | Texas | ||
Texaseko konderri | Dallas konderria | ||
Alkatea | Eric Johnson (en) | ||
Izen ofiziala | Dallas | ||
Jatorrizko izena | Dallas | ||
Posta kodea | 75201–75398, 75201, 75203, 75206, 75210, 75213, 75215, 75217, 75219, 75221, 75224, 75226, 75229, 75231, 75234, 75236, 75237, 75239, 75240, 75242, 75244, 75249, 75251, 75254, 75258, 75262, 75265, 75270, 75273, 75277, 75281, 75283, 75287, 75289, 75293, 75296, 75297, 75300, 75304, 75307, 75312, 75316, 75319, 75322, 75325, 75328, 75331, 75334, 75339, 75342, 75345, 75348, 75352, 75353, 75354, 75356, 75355, 75362, 75364, 75367, 75370, 75373, 75375, 75379, 75382, 75386, 75389, 75392, 75396, 75397 eta 75398 | ||
FIPS kodea | 48-19000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 32°46′45″N 96°48′32″W / 32.7792°N 96.8089°W | ||
Azalera | 996,577625 km² | ||
Altuera | 131 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.304.379 (2020ko apirilaren 1a) 106.563 (2010) | ||
Dentsitatea | 1.309 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 524.498 | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1841 | ||
Telefono aurrizkia | 214, 469, 972 | ||
Hiri senidetuak | Taipei, Dijon, Monterrey, Riga, Saratov, Sendai, Tianjin, Dalian, Nanjing, Trujillo, Tuzla, Valentzia eta Qingdao | ||
dallascityhall.com |
Dallas AEBetako hiria da, Texasko estatuaren bigarren populatuena Houston ondoren.
2008an 1.279.910 biztanle zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolonizazioaren aurretik, Caddo indiarren lurretan zegoen Dallaseko ingurunea. Texasko lur hauek Espainiaren edo Mexikoren mendeko izan ziren bitartean, ez zen garapenik inguruan. Texasko Errepublika 1836an osatu zen, eta handik gutxira, 1841ean, John Neely Bryan-ek fundatu zuen hiria. Caddo indiarrek Trinidad ibaia gurutzatzeko erabiltzen zuten ibi batzuen presentzia izan zen kokapenerako motiboa. 1846an Dallas Estatu Batuen parte bilakatu zen, eta konderri bati ere eman zion izena.
1911. urtean AEBetako Erreserba Federaleko Bankuaren adar bat finkatu zen Dallasen, eta ordudanik finantzekin lotutako zentroa izan da. 1915ean Hegoaldeko Unibertsitate Metodista inauguratu zen, Dallasko lehen unibertsitatea.
1930ko hamarkadan Depresio Handiak jo zuen hiria, baina AEBetako beste eskualde batzuk baino gutxiago petrolioa aurkitu zelako inguruetan.
Dallasko historian egun seinalatua da 1963ko azaroaren 22a, John Fitzgerald Kennedy orduko presidente estatubatuarra bertan erail baitzuten, Dealey plazan.
1970eko eta 1980ko hamarkadetan hazkunde handia izan zuen hiriak, eta 80koan ospea ere bai, mundu mailako fama lortu baitzuen Dallas telesailak, hirian kokatuak.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Dallas, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 34 | 36 | 38 | 38 | 42 | 45 | 43 | 44 | 44 | 41 | 32 | 32 | 45 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14 | 16 | 20 | 25 | 29 | 33 | 36 | 36 | 32 | 26 | 20 | 14 | 25.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3 | 5 | 9 | 13 | 19 | 23 | 25 | 25 | 21 | 15 | 9 | 4 | 14.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -19 | -22 | -12 | -2 | 1 | 9 | 13 | 13 | 4 | -4 | -7 | -18 | -22 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 53 | 66 | 89 | 78 | 124 | 104 | 56 | 47 | 70 | 121 | 74 | 71 | 953.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 6.7 | 6.5 | 7.8 | 6.6 | 9.5 | 7.9 | 4.8 | 4.5 | 5.4 | 7.6 | 6.7 | 6.8 | 80.8 |
Elur egunak (≥ 0.1 in) | .5 | .4 | .2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | .1 | .3 | 1.5 |
Eguzki orduak | 182.9 | 180.8 | 226.3 | 237.0 | 257.3 | 297.0 | 331.7 | 303.8 | 246.0 | 229.4 | 183.0 | 173.6 | 2848.8 |
Iturria: http://www.nws.noaa.gov/climate/xmacis.php?wfo=fwd NOAA |
Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aaron Spelling (1923-2006), telebista ekoizlea.
- Dusty Hill (1949-2021), baxu-jotzaile eta abeslaria (ZZ Top).
- Morgan Fairchild (1950-), aktorea.
- Spud Webb (1963-), saskibaloi jokalaria.
- Melinda Gates (1964-), enpresaburua (Microsoft Windows).
- Robin Wright (1966-), aktorea.
- Erykah Badu (1971-), abeslaria.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dallas ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Brno. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Dalian. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Dijon. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Monterrey. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Nanjing. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Qingdao. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Municipal Portal of Riga. (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Riga. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Saratov. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Sendai. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Taipei. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-28).
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Tianjin. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dallas Mavericks
- Dallas Municipal Building
- Dallas konderria
- Dallas-Fort Worth nazioarteko aireportua
- Texas
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Dallas hiriko webgune ofiziala