Diokles Sirakusakoa
Diokles Sirakusakoa (grezieraz: Διοκλῆς) legegile, hizlari, politikari eta militarra izan zen K.a. V. mendearen amaieran Sirakusako hiri-estatuan[1]. Hala ere, iturri historikoek bakarrik azaltzen dizkigute haren bizitzaren zenbait urte, hau da, K.a. 413tik 408 arte.
Hizlaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diodoro Sikuloren arabera, Diokles hizlaria ospetsu eta errespetagarria zen. Horren adibidea da atenastarren gaineko garaipenean, K.a. 413an, menperatukoei zigorrik gogorrena eskatu zuenean: Demostenes eta Niziasen kontra heriotz-zigorra; atenastar soldaduentzat esklabotasuna Sirakusako harrobietan[2], eta Atenasko aliatuentzat esklabu salduko ziren. Giliporen ustez, sirakusarren patua berbera izango zen atenastarrek garaituz gero. Azkenean, nahiz eta Hermokratesek eta beste batzuek errukia eskatu[3], Dioklesen eta Giliporen iritzia gailendu zen. Plutarko eta Tuzididesen arabera, Gilipok nahi zuen bi jeneralak Espartara eramatea, garaipenaren froga moduan.
Legegile demokratikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 413ko garaipenaren ostean, hiriko defentsan parte hartu zuten sirakusarrek erreforma demokratikoak eskatu zituzten[4]. Gauza bera lortu zuten Atenasko itsas-gizonek Salaminako guduaren ostean [5]. Dioklesen neurriak honako hauek izan ziren:
- Agintaldi-iraupena denbora jakin batean magistratuentzat. Sistema hau erabili zen Atenasen. Aristotelesen arabera demokrazien ezaugarri bat zen[6].
- Aditu-talde bat aukeratzea legeak egiteko. Honen ostean, Dioklesek hain ospe handia lortu zuen ezen sortutako legeek haren izena izan zuten. Justizia eta zigor-saria sistemaren egokierak garaikeek mirestu zuten. Siziliako zenbait greziar hirik lege hauek onartu zituzten eta erromatar garaian oraindik ere erabiltzen ziren.
Aldaketa legalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 412an, aditu talde batek, Dioklesek zuzenduta, lege bat egin zuen agoran gizon armaturik ez sartzeko heriotz-zigorraren pean. Lege hau popularra izan zen eta Siziliako beste hiritakoek onartu zuten ere[7].
Buruzagi militarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 410ean, Hermokratesen atzerriratzeak Dioklesi aukera eman zion Sirakusa kontrolatzeko. Urte bat beranduago, Diokles joan zen 4.000 soldaduekin Himera laguntzera, zeina kartagotarrek (Hanibal Magonek zuzendurik) setiatzen baitzuten. Jeneral honek, Sizilian lehorreratu ondoren iberiar tropekin, Selinonteko gudua irabazi zuen. Sirakusako espedizioak porrot egin zuen Himerako guduaren ostean, Sirakusara itzuli behar zelako, kartagotarrek Sirakusa erasoko ote bazuten beldur. Ondorioz, Himerak amore eman zuen eta arpilatuta izan zen. Bakarrik libratu ziren emakume eta ume batzuk sirakusako armadarekin joan zirelako[8]. K.a. 408an, Himerako guduaren ostean, Hermokrates Siziliara itzuli zen eta kartagotarren kontra zenbait garaipen lortu eta gero, Sirakusako iritzi publikoa Dioklesen kontra bilakatu zen. Horren ostean, erbestera joan zen eta betirako iturri historikoetatik desagertu. Dirudienez, gutxira hil zen kondaira bat dagoelako haren heriotzari buruz, Zaleuko eta Karondas heriotzen antzekoa.
Greziar legegileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egimio
- Androdamas Reggiokoa
- Zerzidas
- Karondas
- Klistenes Atenaskoa
- Demonax
- Diagoras Meloskoa
- Diokles
- Drakon
- Likurgo Espartakoa
- Nikodoro Mantineakoa
- Filolaus Korintokoa
- Solon
- Zaleuko
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ SMITH, Sir William (arg.) DIOCLES, a Syracusan, celebrated for his code of laws. Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology. I. liburukia, London: MURRAY, John: 1010. orr.).
- ↑ Horrek heriotza suposatzen zuen epe laburrean. Diodororen ustez, zenbait bihozberatasunez aparte, gainontzekoak txarto elikatuak ziren, burdinez kateaturik eta tratu txarrak jasotzen zituzten lanean, non errukirik gabe hiltzen ziren. (Diodoro Sikulo: XIII. liburua, X. kapitulua.
- ↑ Diodoro Sikulo: XIII. liburua, VIII. kapitulua.
- ↑ Aristoteles: Politika, VIII, liburua (maiz V.a), 3. kapitulua, §6.
- ↑ Aristoteles: Politika, VIII, liburua (maiz V.a), 3. kapitulua, §5.
- ↑ Nola irte neurri demokratikoa zen, baina aukeraketa-printzipioa oligarkikoa. Aristoteles: Politika. VI. liburua, (maiz IV.a kokaturik), VII., §3.
- ↑ PLOUG JØRGENSEN, Jon: The taming of the aristoi - an ancient Greek civilizing process? History of the Human Sciences, 2014ko uztaila, 27. liburukia, 3. zenbakia, 41 orria.
- ↑ Diodoro Sikulo: XIII. liburua, LIX.-LXI. kapituluak.