Egeria (bidaiaria)
Egeria (bidaiaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Villapene, ? |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latin klasikoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja kristaua, poeta, bidaiaria, Erromesa eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Egeria, Eteria, Ætheria edo Etheria batzuetan deitua, eta baita Arteria edo Geria ere, IV. mendeko bidaiari eta idazle hispanoerromatar bat izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta datu biografiko gutxi dauden, jaiotzez Hispaniako Gallaecia erromatar probintzikoa dela uste da,[1][2] eta, egileren batek El Bierzo eskualdekoa, Gallaecia barnealdean, izan daitekeela ere esan du.[3] Lan espezializatu batek Aelia Flacillaren, Teodosio I.a Handiaren lehen emaztearen, sendikoa dela adierazi du[4] A. Lambertek, Egeria, Jeronimo Estridongoaren esanetan Priszilianoren bikotekide zen Galaren ahizpa dela dio.[5] Eztabaidarik gabekoa da noble jatorria zuela, egoera ekonomiko erosoa eta kultura nabarmena. Bere idatzietan, erlijiozkotasun sakoneko emakume gisa azaltzen da (nahiz adituek uste duten ez zela moja, hasieran uste zen moduan)[6], eta baita ere (Egeriaren hitzetan) jakin-min mugagabekoa.
Ezaguna da Lur Santua (Egipto, Palestina, Siria, Mesopotamia, Anatolia eta Konstantinopla) ikusi zuela, 381 eta 384 urteen arteko bidaia luze batean.[6] Bidean gertatutakoak eta bere iritziak Itinerarium ad Loca Sancta liburuan jaso zituen, halako zabalkunde bat izan zuenak bidaia modu sakon eta bizian kontatzeagatik.[6]
Gallaeciako punturen batetik irtenda, Galia hegoaldea (gaur egun Frantzia, Akitania eta Rodano ibaia gurutzatu zituen)[6] eta Italia iparraldea zeharkatu zituen. Adriatiko itsasoa itsasontziz igaro zuen eta, jakina da Konstantinoplara 381 urtean iritsi zela. Hortik Jerusalemera joan zen, Bitinia, Galazia eta Kapadozia gurutzatzen zituen bide militarretik (gaur egungo Turkian),[6] eta Zilizia, Tarso, Jeriko, Nazaret eta Kfar Nahum bisitatu zituen. Jerusalemdik Egiptora 382an abiatu zen, eta Alexandria, Tebas, itsaso Gorria, eta Sinai ikusi zituen. Ondoren, Antioquia, Edesa, Mesopotamia, Eufrates Ibaia, eta Siria ezagutu zituen, eta handik, itzulia hasi zuen Konstantinoplako bidetik. Bere heriotzaren data, leku eta egoerari buruzko erregistrorik ez da.[6]
Eskuizkribua Latin arruntean (garaian hitz egiten zen bezala) dago idatzia, erabilgarritasun handikoa izanik latin klasikoa eta berandukoaren arteko transizioa nola eman zen ikasteko. 1884 arte, emakume honi buruzko erreferentzia bakarra [7] Bierzoko monjeei Balerio Doneak idatzitako gutun batean agertzen zen.[8] Urte horretan, Gian Francesco Gamurrinik Laikoseko Andra Mariaren Kofradiako Liburutegian (Biblioteca Della Confraternità dei Laici), Etruriako Arezzon, 37 orrialdeko pergaminozko kodex bat, XI. mendeko beneventana letraz idatzia eta bi zatitan banatuta, aurkitu zuen. Lehengo zatia Poitierseko Hilario Doneak idatzitako Misterio eta Ereserki tratatu ezaguna zen. Bigarren zatia osatu gabe zegoen, hasierako eta bukaerako orrialde batzuk gabe eta, beraz, egiletza argirik gabe. Lur Santuan zeharreko bidai bat deskribatzen zuen kodizearen zati hau, 1599tik 1602ra Montecassinoko abadiako abade izan zen Ambrose Restellinik idatzi zuen eta Arezzora eraman. 1602a eta gero Arezzoko Andra Maria monasterioko abade izendatu zuten. 1801ean Napoleonek monasterio hau itxi zuen, bertako artxiboa aipatutako Laikoseko Kofradiara mugituz. Gaur egun, eskuizkribua Arezzo hiriko museoan gordetzen da. Gamurrinik istorioa Akitaniako Silviari, Akitaniako Rufinoren arrebari egozten zion, Paladiok bere Historia Lausíacan aipatzen zuena, eta antzeko erromeria bat egin zuenak Konstantinopla, Egipto, eta Jerusalem herrialdeetatik.[9]
Ia hogei urtez Silvia, edo Silvina testuaren egiletzat hartua izan zen, 1903. urtea arte Marius Férotinek ikerketa bat argitaratu zuenean Gai Historikoko Aldizkarian[10], testua Egeria birjin espainiarrarena zela esanez. Moja honi buruz hitz egiten zuen Balerio Doneak bere gutunean, Arezzoko eskuizkribuarekin hainbat puntutan bat datorren bidaiari buruzko laburpen bat eginez: Data, abiapuntua ("Ozeano Itsasoko mendebaldeko kostaldetik"), etapak, iraupena eta, kasu batzuetan, Balerio Doneak bidaia deskribatzen estilo eta hiztegi berdina erabiltzen du. Ferotinen artikuluaren argitalpena eta gero, inork ez du zalantzan jartzen Egeriaren egiletza.
Bada beste erreferentzia bat eskuizkribuaren lehen orrialdeen hutsuneak betetzeko: Pedro Diakonoaren Liber de locis sanctis, galiziako erromesa aipatzen duenak.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balerio Donearen gutuna mantendu duten hainbat kodizetan izena modu ezberdinetan jaso da: "Aetheria", "Echeria", "Etheria", "Heteria", "Eiheriai" edo "Egeria".[6]
Ferotinek Eteria, edo Etheria aldeko apustua egin du, beste egile batzuek bezala, hala nola, Heraeus, Mesiter edo Garcia y Villada. Lambert,[11] Pétré, W. Lindsay edo J. F. Montfortek, ordea, Egeria grafia proposatu zuten, 750 urteko Liber Glossarum, anonimoan eta Limogesko San Martzialgo Liburutegiko katalogoetan hala azaltzen delako (Itinerarium Egerie abbatisse), eta baita, Balerio Donearen gutunaren zenbait aldaeretan.
Azken forma hau (Egeria) bere erreferentzietan hedatuen dagoena da, pertsonaia honi eskainitako Espainiako zigilu sorta batean ere honela azaltzen delarik.[12]
Bidaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioak erromatar cursus publicus zehar, legioek bere lekualdatzetan erabilitako bide sarea (80.000 km-ko sarea), nola bidaiatu eta leku babesgabeetan gainditu behar diren zailtasunak deskribatzen ditu. Ostatu gisa mansio, edo posta etxeak erabiltzen zituen, edo batzuetan, mendebaldean oraindik ia ezezagunak ziren baina ekialdean aspalditik ezarritako monasterioen ostalaritza. Eskuizkribuan zehar hainbat aipamenek ibiltzeko baimen ofizialen bat izango zuela iradokitzen dute, lurralde bereziki arriskutsuetan babes militarra lortzen ziona.[13] Itinerarium bi zatitan banatzen da: lehenak bidaia kontatzen du eta Egeria, Jerusalem, Belen, Galilea eta Hebron bisitatu ondoren, Sinai mendira igotzear dagoenean hasten da. Hortik Horeb mendira doa, eta, gero Jerusalemera itzultzen da, Gesén herrialdea zeharkatuz. Hurrenak Nebo Mendia eta Samaria dira eta irten zenetik hiru urte betetzen direnean Jerusalemera itzuli eta Gallaeciarantz hartzea erabakitzen du. Itzuleran, Tarso bisitatzen du, Edesan geratzen da, Siria eta Mesopotamia bisitatu eta Tarsora atzera egiten du. Hortik Bitinia eta Konstantinoplara abiatzen da. Bidaia egunerokoa puntu honetan amaitzen da, baina amaitu aurretik, Efeso ikusteko nahia adierazten du. [6]Egunerokoaren bigarren zatiak Lur Santuan egiten den liturgia deskribatzen du, egunerokoa, igandekoa eta Pazko eta Aste Santuko jaietakoa. [14]
Egeriaren Ibilbidea euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbidea, Egeria, Aurkezpena eta itzulpena: Maite López Las Heras, Hitzaurrea: Uxue Alberdi, Testu Zaharrak, 2022. ISBN 978-84-09-45647-5
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Egeriaz arduratu diren hainbat egilek bere sorterria zein den jakin nahi izan dute. Ibilbideaidazlanean falta diren orriak aurkitzen diren arte, batez ere, datu zehatzen bat izango duten hasierako orriak, Baleriok Bierzoko monjeei bidalitako gutunean jartzen duena onartu beharko dugu; aurretiko egileek esan zutena oinarririk gabeko usteak dira, ez bai zuten gutun hau kontutan hartu. Ibilbidea lanaren egilearen jatorria aztertzen saiatu zen lehena Gian Francesco Gamurrini izan zan. Akitaniako Silbiatzat zuenez, bere aberria Galia Narbonense zela zioen (...). Baina Balerioren gutuna izan da Ibilbidea idatziaren egile eta jaioterria eman digunak; beste datu baliotsuen artean hau, ezinbestekoa: Egeria, extremo occidui maris Oceani litore exorta, Oriente facta est cognita, «Ozeano itsasoko mendebaldeko kostan jaioa, ekialdean ezaguna egin zen». Balerioren hitz hau, exorta, oso garrantzitsua dena, gaizki itzuli du Hélène Petrék: Partie des bords extrêmes de l'océan à l'Occident, elle s'est fait connaître à l'orient. Enrique Flórezek adierazten du Balerioren esaldi honen esanahia Egeria mendebaldeko Ozeanoak bustitzen duen erromatar probintz honetakoa zela, eta hortaz hitz egiten duela, eta Balerio berak mendebaldeko lur honen mutur deitzen duela, bera bertan zegoela Egeriaren Ekialderako bidaiaz hitz egitean. Eta honela, Marius Férotinen Egeria Gallaecian jaio zela ondorioztatzen du. Egeriaren sorterriari buruz Balerio esaten dituenak ez dira alferrekoak edo zehaztugabeak, baizik eta, doiak eta teknikoak, espainiar historiatzaile eta geografo garaikideek erabiltzen zituztenak: Idacio, bere Chronicon eta Isidoro Deuna bere Historia Gothorum, Vandalorum, Suevorum lanetan. (...) Honen guztiaren ondorioa Egeria erromatar Hispaniakoa zela da, «Provincia Gallaecia» lrraldeko lekuren batekoa. Gure ikerketen arabera ezin da gehiago zehatzu bere sorlekua" Arce, A. (1996): Itinerario de la Virgen Egeria (381-384). Biblioteca Autores Cristianos argitaletxea. 2. argitalpena. [1]ISBN 84-7914-219-7, 23 - 27 orrialdeak.
- ↑ Epístola de Beatissimae Echeriae laude, Balerio Deuna: Quae extremo occiduis maris Oceani litore exorta oriente facta est cognita.(Ozeano itsasoko mendebaldeko kostan jaioa, ekialdean ezaguna egin zen.)
- ↑ Díez Fernández, Florentino, liburuaren aurkezpen-sarrera Egeria. Itinerario (Edilesa, 2007, Biblioteca Leonesa de Escritores bilduma), José Antonio Balboa de Paz, Historia de El Bierzo (Instituto de Estudios Bercianos, 1994)
- ↑ Karuzedoren eskuizkribuan “Echeriai” izendatzen da moja bidaiaria, zenbait egileen itzulpenetan Euqueria, honela Euqueriorekin lotuz, Teodosio I.a Handiaren osaba. (Heraeus, W: Silviae vel potius Aetheriae Peregrinatio ad loca sancta, Heidelberg, 1939).
- ↑ Jeronimo Donea, Klesifonteri gutuna (Epíst. 133,4.3)
- ↑ a b c d e f g h Pascual (ed.), Carlos. (2024). Viaje de Egeria. El primer realto de una viajera hispana. Madril: La Línea del Horizonte, 13-51 or. ISBN 9788412747508..
- ↑ Hainbat historialariren esanetan moja zen, baina monje-bizitza oraindik garatzen ari zen Mendebaldean garai hartan, eta "moja" deitu daiteken emakume elkarte kristaurik ez da ezagutzen denbora hartan.
- ↑ Epístola Ad fratres Bergidensis, cf. Flórez, XVI, 391-416; PL 87,439-456
- ↑ Gamurrini G. F.: Sancti Hilarii Tractatus de Mysteriis et Hymni et S. Silviae peregrinatio ad loca sancta, quae inedita ex codice Arretino deprompsit. Roma, 1887.
- ↑ Férotin, Marius: "Le Véritable auteur de la Peregrinatio Silviae la vierge espagnole Aetheria", Revue de Questions Historiques, LXXIV, 1903, 367-397 o.
- ↑ Lambert, A.: Egeria. Notes critiques sur l tradition de son nom et celle de lItinerarium. Revue Mabillon, XXVI, 1936, 71-94 o.
- ↑ 1984 "XVI Centenario del viaje de la monja Egeria al Oriente Bíblico"
- ↑ "Puntu honetatik aurrera leku arriskutsuetan ibili ginen bitartean Erromatar autoritatearen izenean zaindu gintuzten soldaduak egotzi genituen. Oraingoa Egiptoko bide publikoa zen, Arabiako hiria zeharkatzen zuena, eta Tebaidatik Pelusiora doana, beraz, dagoeneko, soldaduak gogaitzea ez zen beharrezkoa". Honek Egeriren Erromako famili garrantzitsu batekin senidetzaren teoria lagunduko luke
- ↑ Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cid López, R., (2010): Egeria, peregrina y aventura. Relato de un viaje a Tierra Santa en el siglo IV. Revista Arenal Vol 17 (1).
- López Pereira, X.E.: Exeria. Viaxe a Terra Santa. Edicións Xerais. {{ISBN|84-7507-544-4}} (galegoz)
- Torres Rodríguez, C. (1976): Egeria, monja gallega del siglo IV. Colección personajes gallegos. Ediciones Galicia.
- Arce, A.: Itinerario de la Virgen Egeria (381-384). Editorial Biblioteca Autores Cristianos. {{ISBN|84-7914-219-7}}
- Díez Fernández, F. (2007): "Presentación" en Egeria: Itinerario; Diario de León y Edilesa. León. {{ISBN|84-8012-603-5}}
- Egeria (Eteria): Itinerario; Sarrera, itzulpena eta oharrak Juan Monteverde, S.D.B., Valladolid: Editorial Maxtor, 2010. (Buenos Aires: Plantin, 1955, faksimil edizioa). [2]
- Viaje de Egeria; Edizioa, Itzulpena eta sarrera Carlos Pascual. La Línea del Horizonte Ediciones, 2017. {{ISBN|84-15958-63-5}}