Epsilon Euskadi
Epsilon Euskadi | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Automobil-taldea eta enpresa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2003 |
Desagerpena | 2011 |
Epsilon Euskadi Gasteizen egoitza izan zuen motor-kiroletako talde bat izan zen, eta aldi berean ibilgailuak ekoitziz funtzionatzeko asmoa izan zuen enpresa proiektu bat. Ekimenak porrot egin zuen, eta tartean ustelkeriazko jokabideak egon zirela ebatzi zuten epaitegiek[1] eta Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzorde batek[2].
Epsilon Euskadik zenbait txapelketa irabazi zituen kategoria desberdinetan. 1 Formulan parte hartzeko saiakera egin zuen taldeak, baina ez zuten onartu.
Taldearen egoitza Miñaoko Parke Teknologikoan egon zen, eta lantegi baterako 4.000 m² inguru ere eduki zituen Azkoitian[3].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadaren amaieran, Michel Lecomtek Epsilon izeneko motor-kirol taldea sortu zuen. Renault Sport Series lehiaketan parte hartu zuen eta Franck Montagnyrekin txapeleta irabazi zuen 2001ean. Ondoren, Lecomte Ander Vilariño piloto euskaldunarekin harremanetan jarri zen, eta bien artean babesleak eta EAEko agintarien babesa lortu zuten Euskal Herrian. Lecomtek 2003. urte amaieran sortu zuen Epsilon Euskadi enpresa berria eta 2004an egoitza Miñaon hartu zuen. Kirol proiektuaz gain, lasterketa taldeak garatutako "berrikuntza teknologikorako zentroa" laguntzeko izan zen lortutako laguntza publikoen baldintza.[4] Akordioaren ondorioz, bestalde, ingeniari gazteak ere trebatzen dira unibertsitateekin elkarlanean.
Konpainiako presidentea Joan Villadelprat izan zen, 1 Formulan talde ezagun askotan lan egindakoa. Talde zuzendari lanetan aritu zen Epsilonen, eta azkenean bera izan zen iruzurragatik kondenaturiko bat.
2006an Lecomte fundatzaileak taldea utzi zuen eta beste kirol proiektu bat jasi zuen Juan Barazi daniarrarekin, Barazi-Epsilon izenekoa.
Lehiaketa talde gisa, Euskadi izena hartuta, Renault World Series berrizendatutako lehiaketan partu hartu zuten. 2005ean, Robert Kubicarekin gidarien titulua eta taldeen titulua irabazi zituzten.
2008. urtean Epsilon Euskadi ee1 izeneko prototipoa garatu zuen, eta Le Manseko 24 Orduetan eta Le Mans Series lehiaketetan bi auto inskribatu zituzten.
2009an 1 Formularako inskripzioa eskatu zuen taldeak, baina FIA federazio antolatzaileak ez zuen onartu[5]. 2010ean beste saiakera bat egin zuten, baina beste talderik ez onartzea 2011rako erabaki zuen FIAk[6].
Desagerpena eta iruzur ekonomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epslion Euskadi lehiaketa talde gisa 2011n desagertu zen, non bere eskubideak EPIC Racing taldeari saldu zizkion. EPIC siglak Euskadi Phil Imanol Claudio esan nahi zuen, beren talde-buru Phil Payne, Imanol Zubikarai eta Claudio Corradiniren izenengatik. Operazio hau iruzurrekoa izan zela ebatzi zuten epaitegiek 2013an[7], Epsilon Euskadiko Villadelprat eta EPIC-eko Payne zigorturik. Paynek aurretiaz kirol taldea zuzentzen zuen, eta Epsilonek kaudimenik ez zuela ikusirik, epaiaren arabera, Paynek bere kasa sortu zuen EPIC, eta salmenta fiktizio bat antolatu zuten, Epsilon Euskadiren porrot enpresarialetik lehiaketa autoak atera eta lehiaketan beste egitura batekin jarraitzeko.
Epsilonen porrota 2011ean gauzatu zenean auzietara iritsi ziren kontuak. Auzibideetan argitu zenez, automobilgintzako ekoizpenarekin ustez oinarritu behar zen negozio plana hutsala zen guztiz: kirol lehiaketako babesletza publizitarioa zen enpresaren sarreren %100 2010eko hamarkadaren amaieran. Diru-iturri bakarra, ordea, ez zen babesletza izan: 2014an Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordean baieztatu zenez, 48 milioi euroko laguntza publikoak jaso zituen Epsilon Euskadik, ustez berrikuntzara eta automobilgintzara joan behar zirenak[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Epsilon Euskadi» artikulutik itzulia izan da, 2021-02-15 data duen 208859593 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-02-15 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorospe, Pedro. (2013-11-12). «El juzgado condena a Villadelprat por concurso culpable» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
- ↑ a b «Epsilon auzia: Legebiltzarrak EAJk egindako kudeaketa txarretsi du» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
- ↑ «Autoak baino gehiago» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
- ↑ 2008 Le Mans Series Yearbook. 2008, S. 159.
- ↑ [https://www.marca.com/2009/09/15/motor/formula1/1253004841.html «La FIA no escoge a Epsilon Euskadi, recupera a la m�tica Lotus y no descarta a BMW - MARCA.com»] www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
- ↑ (Alemanez) «FIA entscheidet: Kein weiteres Team für 2011» Motorsport-Total.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
- ↑ «8 urteko kartzela eskatu dute Epsilonen kudeatzaile ohiarentzat» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).