Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra Parlamento Vasco/Eusko Legebiltzarra | |
---|---|
XIII. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | Erkidegoko ganbera |
Zuzendaritza | |
Mahaiburua | Bakartxo Tejeria (EAJ) 2012. urtetik |
1. mahaiburu-ordea | Susana Corcuera (PSE-EE) 2024. urtetik |
2. mahaiburu-ordea | Eva Blanco (EH Bildu) 2020. urtetik |
1. idazkaria | Jon Aiartza (EAJ) 2024. urtetik |
2. idazkaria | Eraitz Saez de Egilaz (EH Bildu) 2024. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 75 |
Alderdi politikoak | Jarduneko jaurlaritza (39)
Oposizioa (37)
|
Hauteskundeak | |
Bozketa sistema | 25 eserlekuko 3 barruti, D'Hondt metodoa erabiliz |
Azken hauteskundeak | 2020ko uztailaren 12an |
Batzarlekua | |
Eusko Legebiltzarraren eraikina Becerro de Bengoa kalea, Florida parkea, Gasteiz (Araba) | |
Webgunea | |
www.legebiltzarra.eus |
Eusko Legebiltzarra Euskadiko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak ordezkatzen ditu, eta gaur egun 75 eserleku ditu: 25 eserleku, autonomia erkidegoa osatzen duen herrialde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Lau urtean behin, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek sufragio unibertsalaren bitartez hautatzen dituzte 75 legebiltzarkide horiek.
2016ko urriaren 21ean bere XI. legegintzaldiari ekin zion. 2020ko otsailaren 11n legebiltzarra desegin zen, 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrerapena zela eta. Hauteskundeak egin arte diputazio iraunkorra egongo da indarrean (22 kideː 8 EAJ, 5 EH Bildu, 4 Elkarrekin Podemos, 3 PSE-EE eta 2 PP).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Legebiltzarraren sorrera 1979ko Gernikako Estatutuaren ondorioa da. 1980ko martxoren 31 egin zen Legebiltzarraren lehen bilkura, Batzar Nagusien egoitzan.[1]
Behin-behineko lehen egoitza:
Hiru hilabete bitarteak, 1980ko martxoaren 30etik 1980ko ekainaren 30era, Eusko Legebiltzarrak Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoetan jardun zuen. 1980ko ekainaren 12an egin zen egoitza horretan azken osoko bilkura.
Behin-behineko bigarren egoitza:
1980ko uztailaren 1etik 1982ko urtarrilaren 31ra bitartean Arabako Foru Aldundian jardun zuen Eusko Legebiltzarrak bere jarduera administratiboa. 1982ko otsailaren 11n egin zen egoitza horretan azken osoko bilkura.
Behin betiko egoitza:
1982ko otsailaren 1etik Gasteizko Becerro de Bengoa kaleko eraikinean dago Eusko Legebiltzarraren behin betiko egoitza. 1982ko martxoaren 24an egin zen lehen osoko bilkura oraingo legebiltzar-etxean. Kalearen beste aldean administrazio-etxea ezarri zen 2000. urtean, legebiltzarraren instalazioak handituz.
Legebiltzar-etxea XIX. mendearen erdi aldera eraiki zen, Pantaleón Iradierrek irakaskuntza ertaineko institutu bat egiteko atondutako proiektu bati jarraituz. Institutuak 130 urtez jardun zuen eraikin honetan. Hirurogeiko urteetan institutua, Ramiro de Maeztu izena baitzuen ordurako, gaur egun kokatuta dagoen lekura ekarri zuten.
Ikastetxe honek berebiziko garrantzia izan zuen hiriaren historian. Institutuko lehen irakasleek jarduera zientifiko eta kultural oparoa eragin zuten, ikastetxearen irakas-lanaz harago joan eta hiritik kanpora hedatu zena. Euskaldun ospetsu askok ikasi zuten eta azterketak egin zituzten ikastetxe honetako ikasgeletan, hala nola Manuel Iradier, Ricardo Becerro de Bengoa, Federico Baraibar, Julián de Apraiz eta beste askok, zeinen deiturek Euskadiko erakunde komunen egoitza den hiriko beste hainbat kale bataiatu baitituzte. Geroago, ikasle haietako batzuk berriro itzuli ziren etxe honetara legebiltzarkide bihurtuta.
Funtzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau funtzio nagusia betetzen ditu erakunde honek: legeguntza-ahalmena, aurrekontuak onartzea, Jaurlaritzaren jarduera bultzatzea eta Jaurlaritzaren gaineko kontrola bideratzea.
1. Legegintza-ahalmena: Hiru jardunbide daude:
Jardunbide arrunta: Jaurlaritzak lege-proiektu bat aurkezten badu, Legebiltzarreko Mahaiak hura argitaratzeko agindu, zuzenketak prestatzeko epea zabaldu, eta gaiaren arabera eskuduna den batzordeari igorriko dio testua. Legeproposamenak direnean, lehenbizi, legebiltzarreko Osoko Bilkurak aintzat hartu beharko ditu ondorengo izapideei ekin dakien.
Presazko jardunbidea: Jaurlaritzaren, bi legebiltzar-talderen edo legebiltzarkideen 1/5en proposamenez abia daiteke presazko jardunbidea. Legebiltzarreko Mahaiari dagokio presazko jardunbidea erabil dadila erabakitzea. Presazko jardunbideaz baliatuz gero, jardunbide arruntaren faseak bete beharko dira, baina epe guztiak erdira laburturik.
Jardunbide deszentralizatua: Jardunbide deszentralizatua erabiltzen denean legeak, Osoko Bilkuran barik, batzordeetan onartzen dira. Beraz, Osoko Bilkurak ez ditu lege horiek eztabaidatzen. Garrantzi bereziko arloei buruzko legeak ezin dira jardunbide horren bitartez onartu (Ikus Eusko Legebiltzarreko Erregelamenduko 116. art.).
2. Aurrekontua onartu: Legebiltzarrak EAEko Aurrekontu Orokorrak onartu baino ez du egiten, proiektua lantzea Jaurlaritzari baitagokio (estatutuko 44. art.). EAEko Aurrekontu Orokorrak jarduera publiko orokorraren diru-sarrerak eta diru-irteerak jaso behar ditu. Aurrekontu Orokorrak lege bitartez onartzen dira, Legebiltzarreko Erregelamenduko 123.-126. artikuluetan ezarritako jardunbideari jarraiki. Aurrekontuei buruzko proiektuak lehentasuna du legebiltzarreko gainerako eginbeharren aldean.
Zuzenketek kredituaren igoerarik badakarte, zuzenketa horiek beste kontzepturen batean kredituaren jaitsiera jaso beharko dute, onartuak izan daitezen. Gastuak gutxitzea dakarten zuzenketak izapidetu daitezen, Jaurlaritzak horien alde agertu beharko du.
3. Jaurlaritzaren jarduera bultzatu: Legebiltzarrak honako baliabide hauek ditu Jaurlaritzaren eginkizuna bideratzeko:
- Politika orokorrari buruzko eztabaidak:
- Ohikoak: lehendakariak bideratzen dituenak urteko batzarraldien lehenbiziko Osoko Bilkuran.
- Ezohikoak: gainerakoak.
- Legez besteko proposamenak: horien bitartez legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio jarduera edo adierazpen bat egin dezala.
D) Jaurlaritzaren gaineko kontrola bideratu: Jaurlaritzaren gaineko kontrola bideratzeko Legebiltzarrak honako baliabide hauek erabili ohi ditu:
- Zentsura-mozioa (edo gaitzespen-mozioa): legebiltzarkideen 1/6aren eskabidez izapidetu behar da, eta gehiengo osoz edo absolutuz onartu.
- Konfiantza-mozioa: Lehendakariaren proposamenez izapidetzen da, eta gehiengo soila aski da legebiltzarraren konfiantza eskuratzeko.
- Lehendakariorde lehenaren kontrako gaitzespen-mozioa.
- Sailburu baten kontrako gaitzespen-mozioa.
- Legegintzako dekretuen gaineko kontrola.
- Galderak eta interpelazioak: Jaurlaritzari edo Jaurlaritzako kideren bati zuzenduak.
Organo parlamentarioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legebiltzarreko Lehendakaria: Legebiltzarraren ordezkotza du beste organoekiko harremanetan, eztabaidak eratzen eta zuzentzen ditu, araudia betearaziz. Zigortzeko eta Erakundearen barne-jaurbideko ahalmenak ere baditu.
Mahaia: Legebiltzarraren organo nagusia da. Legealdiaren hasieran Osoko Bilkurak hautatzen du eta lehendakariak, bi lehendakariordek eta bi idazkarik osatzen dute. Organo honek erakunde-izaerako egitekoak burutzen ditu, hona nola, tramitatzen diren dokumentuak kalifikatu eta onartu, eta Legebiltzarreko barne-administrazioaren zuzendaritza egin.
Bozeramaileen Batzordea Legebiltzar-talde ezberdinetako Bozeramaileek osatzen dute, eta organo hau izaeraz, Mahaiaren alderantziz, era zuzenagoan alderdi-aldekoa da, bertan indar politikoen jarrerak adierazten baitira legebiltzarreko lan eta eztabaidak prestatzeari buruzkoan.
Batzordeak laneko taldeak dira, eta horiei banatzen zaizkie Osoko Bilkuran zuzenean aztertzen ez diren eta -Legebiltzarrak aztertzen dituen gaien ezberdintasunaren handia dela eta-, heltzen zaizkien gaien arabera, beraiez aztertzea komenigarri egiten duten gaien tramitazioa. Batzordeak talde guztietako ordezkariez osatuak daude, bakoitzaren kopuru-aldetikako garrantziaren heinean. Aldi berean, Batzordeek ponentziak -gai jakin bat aztertzeko talde txikiagoak- sor ditzakete.
Diputazio Iraunkorrean Legebiltzarra ohizko bilkuraldietatik (irailetik abendura eta otsailetik ekainera) kanpo aurkitzen eta presazko gaiei heldu behar zaienean aritzen da, Legebiltzarraren jarraitasuna honela segurtatuz. Kasu hauetan, Erregelamendua eta Gobernurako Batzordea da Diputazio Iraunkor gisa aritzen dena
Osoko Bilkura da Legebiltzarraren organo garrantzitsuena. Legebiltzarreko kide guztiek osatzen dute, eta garrantzirik handieneko gaiei buruzko eztabaidak egin eta erabakiak hartzen ditu. Horko bilkuretara (berak lehendakariaren esanetara egiten dira) Jaurlaritza eta Legebiltzarrak berak hautatutako Senadoreak joan daitezke
Egoitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Autonomia Erkidegoko eta Arabako hiriburu Gasteizen du egoitza, hain zuzen ere Lovaina auzoko Florida parkean dagoen Eusko Legebiltzarraren eraikinean (antzinako Ramiro Maeztu institutua).
-
Eusko Legebiltzarraren eraikina, Gasteiz. Pantaleon Iradier arkitekto gasteiztarrak diseinatu zuen XIX. mendearen erdialdera.
XI. legealdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Legebiltzarreko mahaia[2]
- Mahaiburua: Bakartxo Tejeria (EAJ)
- Mahaiburuordea: Eva Blanco (EH Bildu)
- Bigarren mahaiburuordea: Txarli Prieto (PSE-EE)
- Lehen idazkaria: Iñigo Iturrate (EAJ)
- Bigarren idazkaria: Cristina Makazaga (Elkarrekin Podemos)
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak geroztik | ||||
---|---|---|---|---|
Alderdia | Eserlekuak | |||
EAJ | 28 | |||
EH Bildu | 18 | |||
Elkarrekin Podemos | 11 | |||
PSE-EE | 9 | |||
PP | 9 | |||
Guztira 75 eserleku. |
- Bozeramaileak
Izena | Alderdiak | Bozeramailea |
---|---|---|
Euzko Abertzaleak (NV LT) | EAJ | Joseba Egibar |
Euskal Herria Bildu (EHBILDU LT) | EH Bildu | Maddalen Iriarte |
Elkarrekin Podemos (EP LT) | Elkarrekin Podemos | Lander Martínez |
Euskal Sozialistak (SV LT) | PSE-EE | Txarli Prieto |
Euskal Popularrak (PV LT) | PP | Borja Sémper |
Batzordeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legebiltzarrean orain dauden batzordeak:
- Erakundeak
- Justizia eta Segurtasuna
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
- Ingurumena eta Lurralde Politika
- Hezkuntza
- Bateraezintasunak
- Enplegua, Gizarte Politikak eta Etxebizitza
- Giza Eskubideak, Berdintasuna eta Herritarren Partehartzea
- EiTBren Kontrola
- Europar Arloak eta Kanpo Ekintza
- Osasuna eta Kontsumoa
- Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirola
- Ogasuna eta Aurrekontuak
- Araudia eta Gobernua
- Legebiltzarkidearen Estatutua
Legebiltzarkideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak |
|
1980 | 1984 | 1986 | 1990 1994 | 1998 | 2001 | 2005 2009 | 2012 | 2016 | 2020 | 2024 |
Eusko Legebiltzarrak 75 legebiltzarkide ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzak 25 aukeratzen ditu.
Mahaiburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Legebiltzarra mahaiburu edo lehendakari batek ordezkatzen eta zuzentzen du. Gaur egun Bakartxo Tejeria jeltzalea da mahaiburua.
Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia |
---|---|---|
I. (1980-1984) | Juan Jose Pujana Arza | EAJ |
II. (1984-1986) | Juan Jose Pujana Arza | EAJ |
III. (1986-1990) | Jesus Egiguren Imaz | PSE |
IV. (1990-1994) | Joseba Andoni Leizaola Azpiazu | EAJ |
V. (1994-1998) | Joseba Andoni Leizaola Azpiazu | EAJ |
VI. (1998-2001) | Juan Maria Atutxa Mandiola | EAJ |
VII. (2001-2005) | Juan Maria Atutxa Mandiola | EAJ |
VIII. (2005-2009) | Izaskun Bilbao Barandika | EAJ |
IX. (2009-2012) | Arantza Quiroga Cia | PP |
X. (2012-2016) | Bakartxo Tejeria Otermin | EAJ |
XI. (2016-2020) | Bakartxo Tejeria Otermin | EAJ |
XII. (2020-2024) | Bakartxo Tejeria Otermin | EAJ |
XIII. (2024-) | Bakartxo Tejeria Otermin | EAJ |
Aurreko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XI. legegintzaldia (2016-2020)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAJ: 28 legebiltzarkide
- EH Bildu: 18 legebiltzarkide
- Elkarrekin Podemos: 11 legebiltzarkide
- PSE-EE: 9 legebiltzarkide
- PP: 9 legebiltzarkide
X. legegintzaldia (2012-2016)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAJ: 27 legebiltzarkide
- EH Bildu: 21 legebiltzarkide
- PSE-EE: 16 legebiltzarkide
- PP: 10 legebiltzarkide
- UPyD: 1 legebiltzarkide
IX. legegintzaldia (2009-2012)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAJ: 30 legebiltzarkide
- PSE-EE: 25 legebiltzarkide
- PP: 13 legebiltzarkide
- Aralar: 4 legebiltzarkide
- EA: 1 legebiltzarkide
- Ezker Anitza: 1 legebiltzarkide
- UPyD: 1 legebiltzarkide
VIII. legegintzaldia (2005-2009)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAJ-EA: 29 legebiltzarkide (berez 22 EAJrentzat eta 7 EArentzat)
- PSE-EE: 18 legebiltzarkide
- PP: 15 legebiltzarkide
- EHAK: 9 legebiltzarkide
- EB: 3 legebiltzarkide
- Aralar: 1 legebiltzarkide
VII. legegintzaldia (2001-2005)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAJ-EA: 33 legebiltzarkide (berez 26 EAJrentzat eta 7 EArentzat)
- PP: 19 legebiltzarkide
- PSE-EE: 13 legebiltzarkide
- EH: 7 legebiltzarkide
- EB: 3 legebiltzarkide
VI. legegintzaldia (1998-2001)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAJ: 21 legebiltzarkide
- PP: 16 legebiltzarkide
- EH: 14 legebiltzarkide
- PSE-EE: 14 legebiltzarkide
- EA: 6 legebiltzarkide
- EB: 2 legebiltzarkide
- UA: 2 legebiltzarkide
V. legegintzaldia (1994-1998)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAJ: 22 legebiltzarkide
- PSE-EE: 12 legebiltzarkide
- HB: 11 legebiltzarkide
- PP: 11 legebiltzarkide
- EA: 8 legebiltzarkide
- EB: 6 legebiltzarkide
- UA: 5 legebiltzarkide
IV. legegintzaldia (1990-1994)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAJ: 22 legebiltzarkide
- PSE: 16 legebiltzarkide
- HB: 13 legebiltzarkide
- EA: 9 legebiltzarkide
- PP: 6 legebiltzarkide
- EE: 6 legebiltzarkide
- UA: 3 legebiltzarkide
III. legegintzaldia (1986-1990)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- PSE: 19 legebiltzarkide
- EAJ: 17 legebiltzarkide
- HB: 13 legebiltzarkide
- EA: 13 legebiltzarkide
- EE: 9 legebiltzarkide
- PP: 2 legebiltzarkide
- CDS: 2 legebiltzarkide
II. legegintzaldia (1984-1986)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAJ: 32 legebiltzarkide
- PSE: 19 legebiltzarkide
- HB: 11 legebiltzarkide
- AP: 7 legebiltzarkide
- EE: 6 legebiltzarkide
I. legegintzaldia (1980-1984)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAJ: 25 legebiltzarkide
- HB: 11 legebiltzarkide
- PSE: 9 legebiltzarkide
- EE: 6 legebiltzarkide
- UCD: 6 legebiltzarkide
- AP: 2 legebiltzarkide
- EPK: 1 legebiltzarkide
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Inicio - Eusko Legebiltzarra» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
- ↑ «Eusko Legebiltzarra - Legebiltzarkideak eta organoak - Organo parlamentarioak - Mahaia» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eusko Legebiltzarraren webgune ofiziala (Gaztelaniaz)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |