Edukira joan

Erkidegoko ganbera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erkidegoko ganbera edo parlamentu autonomikoa Espainiako autonomia erkidego bakoitzak beren botere legegileari ematen dion izena da. Autonomia estatutu bakoitzak bere izen ofiziala arautzen du. 1978ko Espainiako Konstituzioak Biltzar (Asamblea) edo Biltzar Legegile (Asamblea Legislativa) izenak ematen ditu, 152. artikuluan.

Espainiako Konstituzioko VIII. Tituluak autonomia erkidego bakoitzek botere legegile eta betearazleak antolatzen ditu, botere judiziala aldiz, bakarra da estatu osorako.

Autonomia hiria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autonomia erkidegoko guztiek dute beraien ganbera. Ceuta eta Melillako autonomia hiriek, ez. 1995 urtean Gorte Nagusiek estatutu ezpezifiko bat ezarri zuten autonomia hirientzako, baina ez die botere legegilerik ematen (autonomia hiri eta erkidegoren arteko ezberdintasun nagusia).

Parlamentuak autonomia erkidegoaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako erkidegoko ganberak
Bandera Autonomia erkidegoa Izena Egoitza Osaketa
Andaluzia Andaluzia Andaluziako Parlamentua Sevilla 109 diputatu
Aragoi Aragoi Aragoiko Gorteak Zaragoza 67 diputatu
Asturiasko Printzerria Asturiasko Printzerria Asturiasko Printzerriko Junta Nagusia Oviedo 45 diputatu
Balearrak Balear Uharteak Balear Uharteetako Parlamentua Palma 59 diputatu
Kanariak Kanariak Kanarietako Parlamentua Santa Cruz Tenerifekoa 60 diputatu
Kantabria Kantabria Kantabriako Parlamentua Santander 39 diputatu
Gaztela-Mantxa Gaztela-Mantxa Gaztela-Mantxako Gorteak Toledo 33 diputatu
Gaztela eta Leon Gaztela eta Leon Gaztela eta Leongo Gorteak Valladolid 83 diputatu
Katalunia Katalunia Kataluniako Parlamentua Bartzelona 135 diputatu
Valentziako Erkidegoa Valentziako Erkidegoa Valentziar Gorteak Valentzia 99 diputatu
Extremadura Extremadura Extremadurako Biltzarra Mérida 65 diputatu
Galizia Galizia Galiziako Parlamentua Santiago de Compostela 75 diputatu
Errioxako Autonomia Erkidegoa Errioxa Errioxako Parlamentua Logroño 33 diputatu
Madrilgo Erkidegoa Madrilgo Erkidegoa Madrilgo Biltzarra Madril 120 diputatu
Murtziako Eskualdea Murtziako Eskualdea Murtziako Eskualdeko Biltzarra Cartagena 45 diputatu
Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroa Nafarroako Parlamentua Iruñea 50 diputatu
Euskal Herria Euskadi Eusko Legebiltzarra Gasteiz 75 diputatu
Espainiako hiri automonoetako ganberak
Bandera Autonomia hiria Izena Egoitza Osaketa
Ceuta Ceuta Ceutako Biltzarra Ceuta 25 zinegotzi-diputatu
Melilla Melilla Melillako Biltzarra Melilla 25 zinegotzi-diputatu

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]