Göran Persson
Itxura
Hans Göran Persson (Vingåker, 1949ko urtarrilaren 20a) suediar politikaria da. Suediako lehen ministroa izan zen 1996tik 2006ra.
Suediako Alderdi Sozialdemokratako kidea da. 1979an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu. Eskoletako ministro izan zen 1989 eta 1991 artean, eta Finantza ministro 1994 eta 1996 artean, Ingvar Carlssonen gobernuetan.
1996an lehen ministro hautatu zuten. Bere gobernuan, Suedia Europar Batasunean sartzeko prozesuaren buru izan zen. 2006ko hauteskundeetako porrotaren ondoren, politikatik erretiratu zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |