Edukira joan

Gatzalbide

Koordenatuak: 42°51′25″N 2°41′00″W / 42.8569°N 2.6833°W / 42.8569; -2.6833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazalbide» orritik birbideratua)
Gatzalbide
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea01009
Geografia
Koordenatuak42°51′25″N 2°41′00″W / 42.8569°N 2.6833°W / 42.8569; -2.6833
Demografia
Biztanleria2.147 (2023)

Gatzalbide[1] Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren ipar-mendebaldean dago; iparraldean Arriaga-Lakuako auzoarekin egiten du muga, ekialdean Pilar auzoarekin eta hegoaldean Txagorritxuko auzoarekin.

Gatzalbide hiriko auzo txikienetakoa da, 1970eko hamarkadan zehar eraiki zen. Udalaren eta Gasteizko eta Arabako aurrezki kutxen laguntzaz eraiki ziren etxebizitzak. Gasteizko hiriaren iparraldeko irteeraren ondoan zegoen, baina 1980ko hamarkadatik aurrera Arriaga-Lakuako auzo berria garatu zen Gazalbideren iparraldean.

Gatzalbideko auzoan Jesus Guridi Kontserbatorioa eta Luis Dorao Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe publikoa daude. Auzoaren erdian kokatuta, Gatzalbide merkataritza gunea dago: saltokiak, tabernak, lonjak eta elkarteak batzen dituen espazioa. Gasteizko tranbiaren Txagorritxu, Euskal Herria eta Honduras geltokiak Gazalbide auzoan daude. Auzoaren iparraldean Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia eta Gasteizko autobus geltokia daude, eta mendebaldean Txagorritxu Ospitalea.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz