Henry Carton de Wiart
Henry Carton de Wiart kondea (Brusela, 1869ko urtarrilaren 31 – Uccle, 1951ko maiatzaren 6a) belgikar politikari eta idazlea izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1920tik 1921era.
Bruselan jaioa familia noble batean, zuzenbidea ikasi eta abokatu gisa lan egin zuen. Mugimendu sozial kristauko militantea, L'avenir social eta La Justice sociale argitaratu zituen eta Durendal aldizkari kulturalaren sortzaileetako bat izan zen.
Alderdi Katolikoko kidea eta diputatua izan zen 1896tik hil zen arte. 1920tik 1921era, batasun nazionaleko gobernu bateko lehen ministroa izan zen. Gainera, Justizia ministroa (1911-1918), Belgikako ordezkaria Nazioen Ligan (1928-1935), Gizarte Ongizateko ministroa (1932-1934) eta Justizia ministroa (1950) izan zen. Alemaniak 1940an Beligica inbaditu ondoren, erbesteko gobernu belgikarrarekin batera joan zen Londresera.