Jules d'Anethan
Jules Joseph, d'Anethan baroia (Brusela, 1803ko apirilaren 23a - Schaerbeek, 1888ko urriaren 8a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1870etik 1871ra.
Alderdi Katolikoko kide izan zen, eta, Justizia eta Erlijio ministro izan ondoren, Leopoldo II.a erregeak lehen ministro izendatu zuen 1870ean, Atzerri eta Gerra ministro izateaz gain. Bere agintaldian, 1870eko Frantzia-Prusia gerrarekiko belgikarren erreakzioa zuzendu zuen. Belgikarren neutraltasuna gorabehera eta frantziar edo prusiar inbasio baten beldur, belgikarren defentsarako gaitasuna egiaztatu zen. Ondorioz, soldadutza eraberritu eta gotorlekuak eraiki ziren. Ministro batzuk bere neurrien aurka agertu ziren eta erregearekin gatazkak izan ziren.
Linburgoko gobernadorearen izendapenak eragindako krisi baten ondoren, 1871ko abenduan dimisioa aurkeztu zuen.
Senatuko presidente izan zen 1884 eta 1885 artean.