Edukira joan

Hovgården

Koordenatuak: 59°22′N 17°31′E / 59.36°N 17.52°E / 59.36; 17.52
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hovgården
Hovgården
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Birka and Hovgården
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaEkerö udalerria
Koordenatuak59°22′N 17°31′E / 59.36°N 17.52°E / 59.36; 17.52
Map
Arkitektura
Azalera23,071 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia555-002
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Hovgården Suediako Mälaren aintzirako Adelsö uhartean dagoen aztarnategi arkeologikoa da. Ekerö udalerrian dago, Stockholmgo konderriaren mendebaldean.

Gizateriaren Ondare

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikingoen Aroan, VIII. eta X. mendeen artean, Mälaren inguruko haranaren kokaleku nagusia Birka izan zen. Hovgården, berriz, buruzagien egoitza izan zen. UNESCOk 1993an biak Gizateriaren Ondare izendatu zituen.

Eskandinaviako lehenengotako asentamendua izan zen, VIII. mendearen erdialdera sortu baitzen. Europako merkatal ibilbide garrantzitsu batean kokaturik zegoen, Errusia iparraldea (Ladoga eta Novgorod) Bizantziar Inperioa eta Abbastar Kaliferriarekin lotzen zituena. Ideia berriak iritsi ziren eta 831ean San Oskarrek (Ansgar) Suediako lehen kongregazio kristaua sortu zuen Birkan.

Björkö uhartean Birka herria zegoen eta pareko Adelsö uhartean Hovgården eremuan agintarien eraikinak zeuden. Erregea bisitan zetorrenerako eraikin handi baten hondarrak ere aurkitu dira bertan.

X mendearen erdialdera Birka bertan behera utzia izan zen baina Hovgårdenek aurrera jarraitu zuen. 1270 hamarkadan adreiluzko jauregi bat eraiki zen, Alsnö hus, baina mendearen bukaera aldera su handi batek erree zuen. orduan iritsi zen Hovgårdenen gainbehera.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]