Edukira joan

Stora Alvaret

Koordenatuak: 56°28′1.2″N 16°33′00″E / 56.467000°N 16.55000°E / 56.467000; 16.55000
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegoaldeko Ölandeko nekazal paisaia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak iv, v
Erreferentzia 968
Kokalekua  Suedia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 56°28′1.2″N 16°33′00″E / 56.467000°N 16.55000°E / 56.467000; 16.55000
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Stora Alvaret edo Hegoaldeko Ölandeko nekazal paisaia, Suedia hego-ekialdean dagoen Öland uharteko lurraldea hartzen duen eremua da. 2000an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

40 kilometrotako luzera eta 10 kilometrotako zabalera duen lurraldea da eta Mörbylånga udalerrian dago.

Aintzinako glaziarren aurreratzeak duela 500 milioi urte sortu zuen kareharrizko eremua. Itsas fosil ugari aurkitzen dira ondorioz. Duela 11.000 urte Öland uhartea altxatu eta Itsaso Baltikotik atera zen.

Alby herrian (uhartearen ekialdeko kostaldean) aurkitzen dira aurrehistoriako lehen aztarnak. Brontze eta Burdin Aroan eraztun itxurako gotorlekuak eraiki ziren. Garai horretan basoak soildu eta nekazal eremu bihurtu zen lurraldea.

pH altuko lurzorua dauka eta hainbat espezie bitxi aurkitzen dira. 1741ean Carolus Linnaeus izan zen bertan eta espezie ugari dokumentatu zituen.

Honako espezie hauek aurkitzen dira Stora Alvareten:

  • Loreak: Sedum sp., Filipendula vulgaris, Artemisia sp., Dasiphora fruticosa, Dactylorhiza fuchsii, Vicia sp....
  • Belarkarak: Arrhenatherum sp. (olo mota), Festuca ovina...
  • Onddoak: Hygrocybe persistens, Lepiota alba...


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]