Hunan
Hunan (湖南) Húnán Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 湖南省 |
ISO 3166-2 | CN-HN |
Hiriburua | Changsha |
Gobernuburua | Mao Weiming (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°24′N 111°48′E / 27.4°N 111.8°E |
Azalera | 211,800 km² |
Mugakideak | Chongqing, Hubei, Jiangxi, Guangdong, Guangxi eta Guizhou |
Punturik altuena | Ling Peak (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 65.683.722 (2010) 11.434.000 (2023) 39.642.000 (2023) 66.444.864 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2023) |
Dentsitatea | 316 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Zhou Qiang |
Etniak | Han %90 Tujia %4 Miao %3 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
www.hunan.gov.cn |
Hunan (湖南 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 211.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 66.980.000 biztanle bizi ziren bertan.
Probintziako hiriburua Changsha da.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hunan probintziak Hubei probintziarekin egiten du muga iparraldean, Jiangxi probintziarekin ekialdean, Guangdong hegoaldean, Guangxirekin hego-mendebaldean, Guizhou probintziarekin mendebaldean, eta Chongqing udaltasunarekin ipar-mendebaldean.
Probintzia Yangtze ibaiaren hegoaldeko aldean (Changjiang, 长江) dago, ibaiaren ibilbidearen erdira aldera. Shanghai 1000 kilometrora, Beijing 1200 kilometrora eta Guangzhou 500 kilometrora daude. Probintziaren ekialde, hegoalde eta mendebaldea, mendi eta haranez inguratuta daude, honen adibide Wuling Mendiak ipar-mendebaldean, Xuefeng Mendiak mednebaldean, Nanling Mendiak hegoaldean, eta Luoxiao Mendiak ekialdean. Probintziaren erliebe malkartsuaren adierazgarri, haranak probintziaren azaleraren %20 baino ez dira.
Xiangjiang, Zijiang eta Lishui ibaiek Yangtze ibaiarekin bat egiten dute probintziaren iparraldean, Dongting aintziran. Dongting probintziako aintzirarik handiena da, eta Txinako handienetan bigarrena. Mendeetan nekazaritzaren hedapenak aintzira zatitu eta azalera gutxitu duen arren, azken urteetan aintziraren jatorrizko itxura berreskuratzeko ekimenak izan dira.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hunan probintziak klima azpitropikala dauka, neguak euritsuak eta epelak dira eta udak sargoriak eta are euritsuagoak. Urtarrileko batez besteko tenperatura 3 eta 8 gradu artekoa eta uztailekoa 27 eta 30 gradu bitartekoa da.
Urteko batez besteko prezipitazioak 1.200 eta 1.700mm bitartekoak dira, eta batez ere maiatzetik urrira bitartean ematen dira.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Changsha | 长沙市 | Chángshā Shì | Prefektura mailako hiria | |
2 | Changde | 常德市 | Chángdé Shì | Prefektura mailako hiria | |
3 | Chenzhou | 郴州市 | Chénzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
4 | Hengyang | 衡阳市 | Héngyáng Shì | Prefektura mailako hiria | |
5 | Huaihua | 怀化市 | Huáihuà Shì | Prefektura mailako hiria | |
6 | Loudi | 娄底市 | Lóudǐ Shì | Prefektura mailako hiria | |
7 | Shaoyang | 邵阳市 | Shàoyáng Shì | Prefektura mailako hiria | |
8 | Xiangtan | 湘潭市 | Xiāngtán Shì | Prefektura mailako hiria | |
9 | Yiyang | 益阳市 | Yìyáng Shì | Prefektura mailako hiria | |
10 | Yongzhou | 永州市 | Yǒngzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
11 | Yueyang | 岳阳市 | Yuèyáng Shì | Prefektura mailako hiria | |
12 | Zhangjiajie | 张家界市 | Zhāngjiājiè Shì | Prefektura mailako hiria | |
13 | Zhuzhou | 株州市 | Zhūzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
14 | Xiangxi (Tujia eta Miao) | 湘西土家族苗族自治州 | Xiāngxī Tǔjiāzú Miáozú Zìzhìzhōu | Prefektura autonomoa |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hunan probintziako gobernadorea Zhou Qiang da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Chunxian da.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aireportuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
HUNAN | |||
Changde | ZGCD | CGD | Changde Aireportua |
Changsha | ZGHA | CSX | Changsha Huanghua Nazioarteko Aireportua |
Zhangjiajie | DYG | Zhangjiajie Aireportua | |
Hengyang | ZGHY | HNY | Hengyang Aireportua |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |