Intersexualitate
Intersexualitatea pertsona baten sexu eta genitalen arteko desadostasunari deritzogu, ezaugarri biologiko maskulino eta femeninoen konbinaketa da, jaioberriaren sexu esleipena zaildu egiten delarik.[2][3] Pertsona hauek aldakuntzak dituzte kromosometan, hormonetan eta genitaletan, bigarren mailako ezaugarriak izateaz gain, adibidez, masa muskularra edo koipearen banaketa antzematen delarik.[4] Intersexualitatea lotuta dago sexuaren ezaugarri biologikoekin eta ez identitate sexualarekin, hortaz, alde batetik, intersexualen genitalek ez dute determinatzen emakume edo gizonak direnik, eta bestetik, intersexuala izateak ez du eraginik heterosexualak, gay-ak, lesbianak edo asexualak (beste askoren artean) izaterako orduan. Munduko biztanleriaren % 0,05 eta % 1,7 arteko populazioa ezaugarri intersexualekin jaiotzen da. [5]
Intersexualak diren pertsonak maskulino eta femeninotzat jotzen diren ezaugarri biologikoekin jaiotzen dira, bi sexuek eduki ditzaketen kromosoma eta genitalen konbinaketa delarik; ondorioz, intersexuala den pertsona bat jaiotzean zaila da sexu batean egokitzea. Honek arazo eta zalantza asko sortu dizkie ume intersexualen gurasoei. Hala ere, 2003an Alemania izan zen lehenengo Europar herrialdea gurasoei formularioetako eta ziurtagirietako sexuaren laukia ez betetzeko baimena ematen ziena. Ondoren, 2018 urtean Alemanian hirugarren generoa onartu edota ofizializatu zuten, zeinetan zehaztugabea den sexua edukiz gero “ezberdin” moduan aukeratu ahalko zen inprimakietan edo erregistro zibilean, zera, tradizionalki zeuden bi aukerekin batera (emakumea eta gizona) gobernu alemandarraren lege berri horren bidez hirugarren aukera gehitu zuen.[6] Honen bidez sexu zehazgabea duten jaioberrien ebakuntza bidegabeekin bukatzea bilatzen da. [7] Aitzitik, Alemania ez da izan herrialde bakarra hirugarren generoaren alde egin duena, adibidez, Australia, Zelanda Berria, Nepal, Pakistan, Bangladesh, India, Kanada, Amerikako Estatu Batuak, Malta eta Kenya bezalako herrialdeek ere habian jarri dute intersexualitatearen onarpen prozesua, erregistratzerako orduan “neutrala” edo “zehaztugabea” bezalako terminoak erabiliz. [8]
Jatorria eta motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sexua eta generoa bi kontzeptu ezberdin dira non gizarteko eredu sozio-kulturalak genero rolak esleitzerako orduan hauen arabera oinarritu eta aplikatu egin dira. Generoa eraikuntza soziala eta kulturala da, gizartearen arauen barruan sortu den ideiari egokitua eta ondorioz gizarte bakoitzak naturaltzat hartzen dituen jarrerak emakume edo gizonei esleitutakoak dira. Sexua, berriz, ezaugarri biologikoei deritzogu, hau da, kasu honetan zakila eta baginaren araberakoa da.[9]
Generoa erabakitzerako orduan ezaugarri biologiko horiek erabiliko dira gizona edo emakumea den erabakitzeko. Alderdi biologikoaren ikuspuntutik 4 mota daude:
- Sexu kromosomiko edo genotipikoa (kromosoma sexualak):[10]
- Gizonezkoak XY.
- Emakumezkoak XX.
- Gizonezkoak testikuluak dituzte.
- Emakumezkoak obarioak dituzte.
- Sexu hormonala edo endokrinologikoa:[10]
- Hormona maskulinoak androgenoak dira.
- Hormona femeninoak estrogenoak dira.
- Fenotipoak (kanpoko genitalak):[10]
- Gizonak zakila eta eskrotoa dute.
- Emakumeak bagina eta ezpainak.
- Bigarren mailako ezaugarriak, adibidez gizonen bizarra edo emakumeen bularrak izan daitezke.
Hortaz ezaugarri horien adostasuna badago - hau da, alde batetik gizonezkoak (XY), testikuluak izatea, androgenoak sortzea eta zakila eta eskrotoa izatea; eta bestetik, emakumeak (XX), obarioak izatea, estrogenoak sortzea eta bagina eta ezpainak izatea- sexualitatea definitua izango dute.[10] Aldiz, horien arteko desadostasuna egonez gero intersexualitatearekin lotzen diren ezaugarriak sortzen dira, hauek umea jaio baino lehen garatzen direlarik.[11] Hau jakinda, lau intersexualitate mota bereizi daitezke.
Intersexualitatea 46, XX (sasihermafroditismo femeninoa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kromosomak emakumearenak dira, umetokia eta obulutegia dute, baina kanpoko genitalak maskulinoak dira, hau da, klitorisa eta aluko ezpainak zakil moduan garatzen dira. Hau fetu femeninoak hormona maskulino gehiegi jasotzearen ondorioz gertatzen da, adibidez, haurdunaldian amak hormona maskulinoak kontsumitzeagatik (testosterona) edo tumore obarikoengatik. Ohikoena sortzetiko hiperplasia renala da, hau androgeno gehiegi eta kortisola bezalako hormona gutxiegi produzitzearen ondorioz gertatzen da.[2][12]
Hortaz, sexu genetikoa XX da eta obulutegiaren presentzia dago baina genitalak anbiguoak dira edo nahiko maskulinoak, horregatik eremu sozialean esaten da gizon-itxura duten emakumeak direla.[10]
Intersexualitatea 46, XY (sasihermafroditismo maskulinoa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kromosomak maskulinoak dira baina genitalak femeninoak edo anbiguoak, izan ere, genitalak ez dira guztiz osatzen. Hau testikulu eta testosteronarekin arazoak egotearen ondorioz gertatzen da, hau da, testikuluak ez dira era egokian osatzen eta ondorioz ez dituzte hormona maskulinoak produzitzen, eta bestetik entzimetako arazoak edo urritasunak testosterona desegokia sor dezake (testikuluen egoera desegokiak ahalbidetzen duen egoera delarik).[2][12]
Beraz sexu genetikoa XY da eta testikuluen presentzia dago. Aitzitik, gizon-itxura txarra dela esaten da genital anbiguoen ondorioz non kasu batzuetan klitori normala edo pixkat hadiagoa edo zakila txikia izan ditzakete.[10]
Benetako intersexualitate gonadala (benetazko hermafroditismoa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obulutegia eta barrabilak aldi berean izaten direnean gertazten da, adibidez, obario bakarra eta testikulu bakarra izanik, genitalak maskulinoak edo femeninoak izan daitezke. Hortaz kasu honetan bien kromosomak izan ditzakete (XX, XY edo biak).[2][12]
Pertsona hauek duten kariotipoa XX da eta bi egitura gonadal mota dituzte, testikuluak eta obarioak dituztelako (aldi berean) edo ingeleses “ovotestis” deiturikoa, kasu honetan gonaden egoerari dagokionez, testikulu eta obarioaren itxura aldiberekoa izatea da.[10][13]
Hermafroditismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hermafrodita hitza modu mespretxagarrian erabili egin da historian zehar intersexualak diren pertsonei buruz hitz egiterako orduan.[14] Intersexualitatea ez da beti modu berdinean ematen, hainbat konbinazio egon daitezke, modu desberdinean agertuz. Hala ere, intersexualitateari buruz hitz egitean hermafroditismoarekin lotu izan da. Nahiz eta hermafrodita eta intersexual terminoak sinonimo moduan erabili, termino desberdinak dira. Izan ere, hermafroditismoaren terminoa biologian erabilitakoa izan da, bereziki bi sexuei (arra eta emea) dagokien ugal-organoak (zakila eta bagina) dituzten organismoei zuzendutako terminoa da, orokorrean landare eta animaliei egokitzen zaie, adibide esanguratsuena barraskiloen kasua delarik. Hortaz, organismo hauek femeninoak nahiz maskulinoak diren zelula sexualak (gametoak) sortzeko ahalmena dute. Beraz, hermafroditismoak ezaugarri maskulino eta femeninoak aurkezten ditu, hau da, hermafroditek ugal-organo arrak eta emeak dituzte.[15] Hauek izan daitezke sekuentzialak (sexu aldaketa egoeraren arabera), aldiberekoak (bi ugal-organoak aktiboak dituzte aldi berean) eta sasihermafroditak (bi sexuek zakila dute).[16]
Intersexualitate konplexu edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enbrioiak organo sexual maskulino eta femeninoak garatzeko ahalmena du. Emaitza faktore desberdinen araberakoa da: alde batetik ernalketa unean sexu genetiko eta kromosimikoaren formakuntzaren araberakoa; bestetik, sexu gonadalaren kokapenaren araberakoa; eta azkenik hormona maskulinoen araberakoa, izan ere azken honetan sexu-organo maskulinoak eratuko dira eta hormona maskulinoak ez badaude, ordea, sexu-organo femeninoak garatuko dira. Prozesu horietan arazoak egoten badira irregulartasuna gertatu daiteke sexua ezberdintzearen unean genital ambiguoak eratuz.[10] Intersexualitate konplexuaren kasuan ez dago desadostasunik organoen artean baina bai hormona, kromosoma eta garapen sexualarekin aldaketak ematen dira.[2][12] Sexu kromosomikoaren formakuntzak irregulartasunak izan ditzake Turner (emakumeei eragiten die) edo Klinefelter (gizoneei eragiten die) sindromeetan gertatzen den moduan, non, kariotipoa XO eta XXY izan daiteke, hurrenez hurren.[10]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar normaltasunetik ateratzen den hirugarren sexuaren inguruko kasuak ezagutu egin dira, ikuspuntu desberdinak zeudelarik kultura eta gizartearen araberakoak. Askotan ez zuten berez intersexualitateak aurkezten dituen ezaugarri berdinak betetzen, baina aipatzen ziren gizon eta emakumeen bateratzearen inguruko istorioak. Horrek beti sortu ditu eztabaidak, positiboak zein negatiboak. Esan daiteke intersexualitate hitza berria dela, aitzitik pertsona intersexualen kasuak antzinatik existitu dira hermafrodita ezizenarekin.[18][19]
K.a. III. mendean, Grezian, Cibeles jainkosaren tenpluko jarraitzaile maskulinoak hainbat erritualen artean zikiraketa praktikatzen zuten femeninoagoak izateko asmoz.[20] Grezia hiri permitsimoa izan zen, adibiderik esanguratsuena homosexualitatearen inguruan zuten ikuspuntua da, izan ere, normalizatua zegoen. Greziarrak bisexualak ziren baina ez zioten etiketa sexualik ipintzen. Ondoren kristautasunak ohitura horiekin bukatu zuen zentsura aplikatuz eta kondairetan aldaketak eginez.[18]
Bestetik, Ipar-Amerikako hainbat kultura natiboetan jaioberri intersexualen jaiotza bedeinkapen moduan ikusten zuten, zera, kultura horren barruan bi sexuen arteko nahasketa izateak botere espiritualak izaten zituztelako pentsakera zabaldu zen, bi espirituren jabe zirela esan nahi baitzuen. Hauek xamanak eta bake mezulariak bihurtzen ziren. Famatuena bi espirituko zuñi bat izan zen We´Wha izenekoa. Honek Washington D.C.-ra bidaiatu zuen enbaxadore kultural moduan non inor ez zen ohartu gizon jaio zela. Beste kasu batzuetan esaten da populazio horretan ez zirela intersexualak baizik eta emakume eta gizonengatik interesa erakusteak bi espirituko pertsona bihurtzen zituela. We´Wha-ren kasuan esaten da nahiz eta mutila jaio txikitatik genero femeninoaren portaera erakusten zuela. Horregatik hirugarren generoa aipatzen da, berez gorputz bakarrak emakume eta gizonaren ezaugarriak barnebiltzen zituelako.[18][21]
Indiako gizartean hirugarren sexuko pertsonak garrantzitsuak izan dira. Testu hinduek Harihara izeneko sexu anitzeko pertsonaia bat deskribatzen dute, jainko maskulinoa, Vishnu, eta jainko femeninoa, Shiva, elkartzen dituena. Ez ziren gizonak ezta emakumeak baizik eta genital desberdinak zituzten pertsonak. Gaur egun Hijrak, hau da, hirugarren generoko talde batek, ume intersexualak bilatzen dituzte, hain zuzen, maskulinoak ez izateagatik gurasoek errefusatu dituzten umeak. Ume hauek taldean hezten dituzte eta hirugarren sexura bihurtzen dituzte. Kasu honetan ere, ume hauek ez dituzte zertan ugal-organo anbiguoak izan, baizik eta kasu askotan jarrera femeninoegia izateagatik talde horretan sartzen dira.[18][22]
Erdi Aroan eta Errenazimenduan hermafroditismoa kode zibil zein kanonikoetan onartua zegoen.[14] Hala ere, Erdi Aroan aurkako sexuaren arroparekin janztea delitua zen, adibidez Bibliaren legeek horrela azaltzen dute, emakumeek eta gizonek haien generoari egokitutako janzkera eraman behar dutela dio, bestela, garai horretan horrelakorik egitea homosexualitatearen ikur zein ondorio moduan ikusten zen eta beraz horrek suposatzen zuten Jainkoaren kontrako ekintza burutzea.[23] Hala eta guztiz ere, urteetan zehar emakumeak gizonen janzkera erabili zuten, soldadu eta pirata ziren aitzakia erabiliz mundua ikusteko (bidaiatzeko) asmoz. Pertsona askok beste sexuaren arropa ipintzen zuten haien egoera edota gorputzarekin eroso ez baitzeuden, hala ere, hau ez da antzina gertatzen zen gertaera bat baizik eta gaur egun horrelako kasuak gertatu egiten dira. Aitzitik, Joana Arc-ekoa bezalako pertsonaia historikoak gizonezkoen janzkera erabiltzeagatik bere heriotzara eraman zuen. Adibidez, 40ko hamarkadan Billy Tipton izeneko jazz-eko pianista eta saxofonista famatua hil zenean konturatu egin ziren errealitatean gizonez jantzitako emakumea zela eta horrez gain, haren emazte ohiak ez ziren horretaz konturatu. Hau egun trabestismo moduan ezagutzen dugu.[18]
Gaur egun gertatzen den moduan, errenazimentuan sexu biologikoaren finkatzea berebiziko garrantzia zuen, izan ere horrek gizartean zenbait ondorio zituen, esate baterako, sexuearen arabera maila bat izango zuten gizarte-ordenean, hortaz, sexu anbiguoa izateak zaildu egiten zuen mailakatze horretan leku altu batean kokatzea eta horrek eramaten zuen pertsona intersexualak begi txarrez ikusiak egotea gizartearen baitan.[18][14]
50ko hamarkadatik aurrera hasiko ziren genital normatiboak ez zituzten jaioberri intersexualei interbentzio medikoak egiten, azterketak edota ebakuntzen bidez, haien sexua definitzeko asmoz.[24]
Intersexualitatearen eguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urriaren 26an intersexualitatearen ikusgarriatasunaren eguna da eta azaroaren 8an solidaritate intersexuala,[25] hau da, diskriminazio egoerei aurren egiteko solidaritate eta errespetua eskatzen da sexu-anbiguotasuna jasaten duten pertsonentzako, gizon eta emakumeek dituzten ezaugarri normalizatuen barruan sartzen ez diren pertsonentzako.[24]
Esan daiteke kolektibo inbisibilizatuenetarikoa izan dela, esate baterako, LGTB siglen prozesuari erreparatuz ez dute intersexualitatea barnebidu duela gutxira arte. Sigla hauek heterosexualak ez diren genero identitate eta norabide sexual desberdinak dituzten pertsonak barnebiltzen dituzte. Hasieran, 90ko hamarkadan bakarrik LGB zen, hau da, “lesbiana”, “gay” eta “bisexual”. Ondoren urteetan zehar diskriminatuak izan ziren beste genero identitateak sartu ziren sigla horien barruan, adibidez, esan dugun moduan intersexualitatea eta baita ere transexualak, queer-ak edota asexualak. Guztiak barnebiltzeko beste modu bat LGBT+ da.[26]
Estigma soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun, beste kolektibo askorekin gertatzen den moduan, intersexuala izateak errefusapena eragiten du, hau da, sexu-anbiguotasun horren barruan eta horren inguruko pentsakerak edota aurreiritziak errefusapen soziala sortzen dute oraindik, lehen kondaira moduan kontatzen zena fenomeno biologiko baten moduan ikusten da eta nahasmendua sortzen du. Hortaz sexu anbiguotasunarekiko estigma soziala erreala da.[14]
Erving Goffmanek[27] azaltzen zuen ezberdina izateak, ezaugarri desberdin bat izateak, gizartearen begietan pertsona hori gutxiestua bihurtzen zela. Estigmak berez ezaugarri ezkorrei egiten die erreferentzia. Goffmanek hiru mota bereizten ditu, bata deformidade fisikoei dagokiona, bestea, gizabanakoaren izaerari dagokiona, eta azkena arraza eta erlijioa bezalako ezaugarriekin lotutakoa. Intersexualak diren pertsonak dformidade fisikoen taldean sartuko lirateke. Hauek estigma baten barruan daude, hau da, estigmak gizabanakoak ez duen erabateko onarpen soziala da, pertsona intersexualak gizartean dauden arauetatik at daude, kasu honetan, sexu femeninoa edo maskulinoa izatea eta bakoitzari dagokion ezaugarriak barnebiltzea.
Gure gizartean bi sexu aldarrikatzen dira eta sexu bakoitzari genital bat egokitzen zaio, ondorioz, horrek suposatzen du bakoitzak bere izaera horren arabera sortzea, barruan identitatea eta sexualitatea erdigunean daudelarik.[14] Sexualitatea sexu desberdinei esleitutako eredu sozio-kulturalen araberakoa da.[10] Hortaz dikotomia horren barruan kokatzen ez diren pertsonentzako arazo bat suposatzen du, izan ere, arautua dagoenaren barruan sartzen ez baitira. Orduan haien gorputzak ezberdin moduan ikusten direnez estigmatizatuak izango dira mota askotariko diskriminazioak jasanez.[5]
Hortaz, printzipioz ugal-organoen anbiguotasuna ez da arriskutsua, hain zuzen, ikusi dugunez zenbait kulturetan "hermafroditismoak" balorazio positiboa jasotzen zuen, pertsona horiek bi sexuen ezaugarriak dituzten neurrian, jakintasuna bezalako gaitasunak egokituz. Hala eta guztiz ere, gure gaurkotasuneko gizartean, ugal-organo anbiguoak izateak arazo psikologikoak sor ditzake errefusapen sozialaren ondorioz. Horregatik 50eko hamarkadan gaitz mediko moduan determinatu zen, horrek ebakuntzara eramanez. Ukapen soziala baita ere ume intersexualen gurasoen (edo familiaren) aldetik eman daiteke.[10]
Ume intersexualen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona intersexualen arazo handietarikoa txikitan egiten zaien sexua berresleitzeko ebakuntza da. Intersexualak diren pertsonak aldarrikatzen dituzten eskubideen artean haien gorputzaren gaineko erabakiak haiek hartzea da, hortaz, umeei egiten zaien interbentzioekin bukatu nahi dute. Izan ere, ohitura honekin lortzen dena da gizartean dagoen estigmarekin ez bukatzea. Erruduna gizartean inposatuta dagoen sistema binario dela esas daiteke, honek gizartearen pentsamendua eramaten du bakarrik maskulinoa edo femeninoa izatearen ideiara, bakoitza normalizatuak dituen ezaugarriekin. Orduan, bi eskema horietan sartzen ez dena diskriminazioa jasaten du.[25] Jaioberrien gorputza aldatzen hastea gizarteko arauen barruan sartzen diren sexu ezaugarrien (binarioak) barruan kokatzeko ohikoa bihurtu da. Espainiako legeak gurasoak behartu egiten ditu jaioberriaren sexua idaztea 3 egun baino lehen. Horrek aldi berean eragiten du gurasoek erabaki prezipitatuak hartzea. Txikitatik umeei sexua berresleitzeko ebakuntzak egiten zaizkie, ebakuntza horiek traumak eragiten dizkietelarik.[28] Gainera ume txikiak direnez haien baimenik gabe egindako prozesua da gehienetan. Ebakuntza horietan klitorisaren txikitzea egiten da, genitaletan dauden nerbioak suntsituz; baita ere, barneko gonadak kendu egiten dira, bagina berria sortu edota zakilaren itxura normalizatu.[25]
50 eta 60 hamarkadetan intersexualitateari aurre egiteko interbentzioak garatuz joango ziren, zeinetan organo sexual anbiguoen presentziak interbentzio kliniko baten beharra izan beharko zuen kategoria sexual binarioen barruko normalizazio horretara bideratzeko. Horretarako jaioberri intersexualen genitalen berreraikuntzarako zenbait ebakuntza egin beharko ziren eta ondoren terapia hormonalak. Bestetik familiaren informazio omisioaren ondorioz, ume hauek ez ziren konturatuko haien egoera intersexualaz. Beraz, hazten ziren bitartean ez zuten jakingo haien egoera intersexualaren inguruko ezer, famailiak horrela erabakitzen baitzuen.[19]
Aktibismo intersexualak horrelako egoerekin bukatzeko lan egiten du, umeek jasaten dituzten ebakuntza mingarriekin bukatu nahi dute, hain zuzen, mingarriak eta baimenik gabe egindakoak baitira. Familiaren sostengua beharrezkoa da ume hauentzako, borregais garrantzitsua da haien egoeraren inguruko informazioa erraztea, modu honetan etorkizunean haien erabakiak era autonomoan aukera ditzaten.[24]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dia de la intersexualidad. (Noiz kontsultatua: 19/04/02).
- ↑ a b c d e Intersexualidad. (Noiz kontsultatua: 19/03/23).
- ↑ ¿Qué es la intersexualidad?. (Noiz kontsultatua: 19/03/25).
- ↑ Ayala, Anylú. “¿Conoces a alguien intersexual? Te explicamos todo acerca de la intersexualidad. (Noiz kontsultatua: 19/03/24).
- ↑ a b Ficha de datos Intersex. (Noiz kontsultatua: 19/03/31).
- ↑ Intersexualidad: Alemania aprueba el tercer género. (Noiz kontsultatua: 19/03/23).
- ↑ De Benito, Emilio eta Müller, Enrique. «Alemania ‘crea’ un tercer sexo» El País (Noiz kontsultatua: 19/03/24).
- ↑ Eisele, Ines. En estos países se reconoce el tercer género. (Noiz kontsultatua: 19/03/23).
- ↑ Berbel, Sara. Sobre género, sexo y mujeres. (Noiz kontsultatua: 19/03/31).
- ↑ a b c d e f g h i j k l Case 1 part III (Los estados intersexuales y los tratamientos médicos dominantes. (Noiz kontsultatua: 19/03/31).
- ↑ «Intersexuales: cuando genética, gónadas y genitales no coinciden» Público (Noiz kontsultatua: 19/04/02).
- ↑ a b c d Figueroba, Alex. “¿Qué es la intersexualidad? Definición, causas y tipos. (Noiz kontsultatua: 19/03/24).
- ↑ Ovotestis. (Noiz kontsultatua: 19/03/30).
- ↑ a b c d e Agramonte, Adriana. Intersexualitatea eta gizarte estigma. (Noiz kontsultatua: 19/03/24).
- ↑ Rovira, Isabel. Hermafroditismo (intersexualidad): tipos, síntomas y tratamiento. (Noiz kontsultatua: 19/04/05).
- ↑ Diferencia Entre Hermafrodita e Intersexual. Por Anunnaki Ray. (Noiz kontsultatua: 19/03/24).
- ↑ D'Alessandro, Manuel. Hermafrodito. (Noiz kontsultatua: 19/04/04).
- ↑ a b c d e f Historia de la intersexualidad indentidad de género. (Noiz kontsultatua: 19/04/01).
- ↑ a b Análisis crítico sobre la condición niñas y niños intersexuales en la Ley 26.743 de identidad de genero. Revista Perspectivas de las Ciencias Económicas y Jurídicas de la UNLPam. Vol. 7, Nº2.
- ↑ Cibeles. (Noiz kontsultatua: 19/04/04).
- ↑ “Dos espíritus”: La variedad de género en las culturas indígenas americanas. (Noiz kontsultatua: 19/04/02).
- ↑ Martín, David. Los hijras, el tercer sexo. (Noiz kontsultatua: 19/04/03).
- ↑ Gamboa, David. ¿Qué dice la Biblia en cuanto a la vestimenta del cristiano – varón o mujer?. (Noiz kontsultatua: 19/04/02).
- ↑ a b c Alcántara, Eva eta Inter, Laura. 8 de noviembre: día de la solidaridad intersexual. (Noiz kontsultatua: 19/04/02).
- ↑ a b c Lluna O. Día de la visibilidad intersexual: qué es el intersexo y a qué problemas se enfrentan. (Noiz kontsultatua: 19/04/02).
- ↑ ¿Qué significan las siglas del movimiento LGTBI?. (Noiz kontsultatua: 19/04/04).
- ↑ Goffman, Erving. (1963). Estigma. La identidad deteriorada. Amorrortu editores, 11-31 or..
- ↑ Ayuso, Barbara. «Soy intersexual, no hermafrodita» El País (Noiz kontsultatua: 19/03/27).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agramonte, Adriana. “Intersexualitatea eta gizarte estigma”. Endokrinologiako Institutu Nazionala, eskuragarri hemen: http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/identidad_de_genero/eu_intersex/adjuntos/INTERSEXUALIDAD%20Y%20ESTIGMA%20SOCIAL-eus.pdf [Kontsulta eguna: 19/03/24].
- Alcántara, Eva eta Inter, Laura (2017). “8 de noviembre: día de la solidaridad intersexual”. Laboratorio Nacional Diversidades, eskuragarri hemen: https://web.archive.org/web/20210507190523/https://www.animalpolitico.com/diversidades-fluidas/8-noviembre-dia-la-solidaridad-intersexual/ [Kontsulta eguna: 19/04/02].
- Ayala, Anylú (2018). “¿Conoces a alguien intersexual? Te explicamos todo acerca de la intersexualidad”. Cultura Colectiva, eskuragarri hemen: https://culturacolectiva.com/estilo-de-vida/que-es-intersexual-tipos-de-intersexualidad [Kontsulta eguna: 19/03/24].
- Ayuso, Barbara (2016). “Soy intersexual, no hermafrodita”. El País, eskuragarri hemen: https://elpais.com/elpais/2016/09/17/actualidad/1474075855_705641.html [Kontsulta eguna: 19/03/27].
- Berbel, Sara (2004). “Sobre género, sexo y mujeres”. Mujeres en Red. El periódico feminista, eskuragarri hemen: http://www.mujeresenred.net/spip.php?article33 [Kontsulta eguna: 19/03/31].
- Bertolé, Cecilia y Torroba, Esteban (2017). “Análisis crítico sobre la condición niñas y niños intersexuales en la Ley 26.743 de identidad de genero”.Revista Perspectivas de las Ciencias Económicas y Jurídicas de la UNLPam. Vol. 7, Nº2. [Kontsulta eguna: 19/04/02].
- Brújula Intersexual (2017). Diferencia entre hermafrodita e intersexual. Por Anunnaki Ray, eskuragarri hemen: https://brujulaintersexual.org/2018/01/16/diferencia-hermafrodita-intersex/ [Kontsulta eguna: 19/03/24].
- D´Alessandro, Manuel (2016). “Hermafrodito”. Mitos y Leyendas, eskuragarri hemen: https://www.mitosyleyendas.net/hermafrodito/ [Kontsulta eguna: 19/04/04].
- De Benito, Emilio eta Müller, Enrique (2013). “Alemania “crea” un tercer sexo”. El País, eskuragarri hemen: https://elpais.com/sociedad/2013/08/19/actualidad/1376938559_453077.html [Kontsulta eguna: 19/03/24].
- Deutsche Welle (2018). Intersexualidad: Alemania aprueba el tercer género, eskuragarri hemen: https://www.dw.com/es/intersexualidad-alemania-aprueba-el-tercer-género/a-45097647 [Kontsulta eguna: 19/03/23].
- Doctissimo(2019). Ovotestis,eskuragarri hemen: http://www.doctissimo.com/es/salud/diccionario-medico/ovotestis [Kontsulta eguna: 19/03/30].
- Eisele, Ines (2017). “En estos países se reconoce el tercer género”. Deutsche Welle,eskuragarri hemen: https://www.dw.com/es/en-estos-pa%C3%ADses-se-reconoce-el-tercer-género/a-41306656 [Kontsulta eguna: 19/03/23].
- El Dragón de Hipatia (2012). “Dos espíritus”: La variedad de género en las culturas indígenas americanas, eskuragarri hemen: http://www.eldragondehipatia.com/articulos/dos-espiritus-la-variedad-de-genero-en-las-culturas-indigenas-americanas/ [Kontsulta eguna: 19/04/02].
- Figueroba, Alex. “¿Qué es la intersexualidad? Definición, causas y tipos”. Psicología y mente, eskuragarri hemen: https://psicologiaymente.com/clinica/intersexualidad [Kontsulta eguna: 19/03/24].
- Gamboa, David (2016). “¿Qué dice la Biblia en cuanto a la vestimenta del cristiano – varón o mujer?”. As Asambleas, eskuragarri hemen: https://web.archive.org/web/20180524113949/http://www.asambleas.net/que-dice-la-biblia-en-cuanto-a-la-vestimenta-del-cristiano-varon-o-mujer/ [Kontsulta eguna: 19/04/02].
- Goffman, Erving (1963).”Estigma e identidad social”. Estigma. La identidad deteriorada.Madrid: Amorrortu editores. (11-31), eskuragarri hemen: https://sociologiaycultura.files.wordpress.com/2014/02/goffman-estigma.pdf [Kontsulta eguna: 19/03/28].
- Intersex day (2013). Dia de la intersexualidad, eskuragarri hemen: https://intersexday.org/es/simbolos/ [Kontsulta eguna: 19/04/02].
- Intersex Society of North America. Case 1 part III (Los estados intersexuales y los tratamientos médicos dominantes. eskuragarri hemen: http://www.isna.org/node/34 [Kontsulta eguna: 19/03/27].
- La Voz de Galicia (2018). ¿Qué significan las siglas del movimiento LGTBI?, eskuragarri hemen: https://www.lavozdegalicia.es/noticia/sociedad/2017/07/01/significan-siglas-movimiento-lgbti/00031498930334605723570.htm [Kontsulta eguna: 19/04/04].
- Libres & iguales. Naciones Unidas. “Ficha de datos Intersex” United Nations Human Rights, eskuragarri hemen: https://unfe.org/system/unfe-72-Intersex_Factsheet_SPANISH.pdf [Kontsulta eguna: 19/03/31].
- Lluna O (2017). “Día de la visibilidad intersexual: qué es el intersexo y a qué problemas se enfrentan”. Los Replicantes, eskuragarri hemen: https://www.losreplicantes.com/articulos/dia-visibilidad-intersexual-problemas/ [Kontsulta eguna: 19/04/02].
- Martin, David (2010). “Los hijras, el tercer sexo”. Sociedad geográfica de las Indias, eskuragarri hemen: https://www.lasociedadgeografica.com/blog/curiosidades/los-hijras/ [19/04/03]
- MedlinePlus (2019). “Intersexualidad”, eskuragarri hemen: https://medlineplus.gov/spanish/ency/article/001669.htm [Kontsulta eguna: 19/03/23).
- Planned Parenthood(2019). ¿Qué es la intersexualidad?,eskuragarri hemen: https://www.plannedparenthood.org/es/temas-de-salud/orientacion-sexual-y-genero/genero-e-identidad-de-genero/que-es-la-intersexualidad [Kontsulta eguna: 19/03/25].
- Público (2016). Intersexuales: cuando genética, gónadas y genitales no coinciden, eskuragarri hemen: https://www.publico.es/ciencias/intersexuales-genetica-gonadas-y-genitales.html [Kontsulta eguna: 19/04/02].
- Rovira, Isabel. “Hermafroditismo (intersexualidad): tipos, síntomas y tratamiento. Psicología y mente, eskuragarri hemen: https://psicologiaymente.com/clinica/hermafroditismo[kontsulta eguna: 19/04/05].
- Wiki Mitología. Cibeles, eskuragarri hemen: https://mitologia.fandom.com/es/wiki/Cibeles [Kontsulta eguna: 19/04/04].
- Youtube (2015). Historia de la intersexualidad indentidad de género,eskuragarri hemen: https://www.youtube.com/watch?v=9V3ABQ1nIkg [Kontsulta eguna: 19/04/01].