Edukira joan

Jama Masjid

Koordenatuak: 28°39′03″N 77°13′59″E / 28.65083°N 77.23306°E / 28.65083; 77.23306
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jama Masjid
Kokapena
Herrialdea India
Batasuneko LurraldeakNational Capital Territory of Delhi
Division of DelhiDelhi division
Indiako barrutiCentral Delhi district
Koordenatuak28°39′03″N 77°13′59″E / 28.65083°N 77.23306°E / 28.65083; 77.23306
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1656
Erlijioaislama
Arkitektura
Materiala(k)hareharria
EstiloaIslamiar arkitektura
Webgune ofiziala

Masjid-i Jahān-Numā (Mundua islatzen duen meskita) edo ohikoago Jama Masjid (hindiz: जामा मस्जिद; urduz: جامع مسجد‎) da Indiako meskitarik handiena. Delhi hirian kokaturik dago, Gotorleku Gorriaren aurrean.

Shah Jahan enperadore mogolak eraiki zuen 1644 eta 1658 artean. Ostad Khalil izan zen arkitektoa eta 500 artisau baino gehiagok hartu zuten parte lanetan. Agrako Moti Masjid meskitaren antzekoa izatea nahi zuen enperadoreak eta azkenean mogol eta hindu estiloen nahasketa antzeman daiteke eraikinean. Garaiko milioi bat errupia xahutu ziren meskita eraikitzeko.

Muino baten gainean eraikia dago garai hartako Delhiko puntu guztietatik ikus zedin. 389 maila dituen eskailera luze bat igo behar da sarrerara heltzeko.

Meskita bera oso handia da, 19 metro luze eta 27'5 metro zabal baita, eta 25.000 pertsona sartzen dira bertan. Hareharri gorriz egina dago eta marmol zuriz eta beltzez dekoratua. Hiru kupula handi ditu, hauek ere marmol zurizko eta beltzezko marrak dituztela eta gainean urrezko orratzak dituztela. 40 metrotako altuera duten bi minarete ere badaude. Errezurako erabiltzen den patio nagusia oso handia da (61 m x 27'5 m) eta bertan beste 60.000 pertsona sartzen dira. Patio guztia harresi gorri batek inguratzen du.

Mahomaren hainbat erlikia daude meskitan gorderik, hala nola, ile bat, sandalia bat eta oinatz bat.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]