Jean-Claude Brisseau
Jean-Claude Brisseau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean-Claude Henri Louis Brisseau |
Jaiotza | Parisko 18. barrutia, 1944ko uztailaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 10. barrutia eta Paris, 2019ko maiatzaren 11 (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea eta zinema gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jean-Claude Brisseau (Paris, Frantzia, 1944ko uztailaren 17a - ibidem, 2019ko maiatzaren 11) frantziar zinemagilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantseseko irakasle izan zen Aubervilliersko eskola batean, eta lan horretan ari zen lehenengo film luzea aurkeztu zuenean: Un jeu brutal (1983, Joko basati bat). Lan horretan, aita hiltzaile bat eta haren seme elbarritua dira pertsonaia nagusiak, eta ankerkeriaren pedagogia moduko batek lotzen ditu. Noce blanche (1989, Eztei zuria) lanean, aurrez aurre jartzen ditu ikasle bat eta haren irakaslea, baina harreman horrek fede erromantikoa bezain mistikoa erakusten du. Céline (1992) filmean, areagotu egiten da aurreko lanetako oinarri erlijiosoa. De bruit et de fureur (Zaratari eta indarkeriari buruz) beste era bateko filma da, hiri bateko auzo pobreenetako errealitate soziala erakusten duena. L'Ange noir (1994, Aingeru beltza) lanean, zalantzan jartzen da emakume baten misterioa, eta maisutasun handiz nahasten ditu zintzotasuna eta zolitasuna. Brisseau hiri handietako aldirietako bortxakeria erakusteagatik egin da batez ere ospetsu.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975 : La Croisée des chemins
- 1982 : Contes modernes - L'échangeur atala
- 1983 : Un jeu brutal
- 1988 : De bruit et de fureur
- 1989 : Noce blanche
- 1992 : Céline
- 1994 : L'Ange noir
- 2000 : Les Savates du bon Dieu
- 2002 : Choses secrètes
- 2006 : Les Anges exterminateurs
- 2009 : À l'aventure
- 2013 : La Fille de nulle part
- 2018 : Que le diable nous emporte
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |