Joan-Miquèu Dordeins
Joan-Miquèu Dordeins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1954ko uztailaren 22a (70 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Joan-Miquèu Dordeins[1] (Baiona, 1954ko uztailaren 22a -) Lapurdiko hiriburuan jaio eta Bearnon bizi den irakasle eta okzitanierazko idazlea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionan jaioa, azken 15 urteetan irakaslea da Bearnon. Lurralde okzitaniar honetako Arganhon herrian bizi da.[2]
Calams Bearnés literatura-lehiaketan lortu zuen sariak bultzatu zuen idaztera. Batez ere haurrentzat idazten du, ikasle dituenentzat zein calandreta edota eskola publikoko frantses-okzitaniera adar elebidunetan daudenentzat.[3]
1990eko urriaren 27an Dordeins Nicole Denisekin ezkondu zen Bokaleko Herriko Etxean; gertaera sozial hori okzitanieraren aldeko aldarrikapena ere izan zen, oc ("bai", alegia) esanez ezkondu baitziren nahiz eta hizkuntza horrek inolako ofizialtasunik ez izan.[4]
2010ean IEOk antolatzen duen gazteentzako literatura lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen Lo Pacte lanarekin; horrela liburua IDECO IEOren argitaletxeak argitaratua izateko eskubidea lortu zuen.[5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau liburu argitaratu dizkiote:
- La Dauna deu Capulet ("Andere kaputxaduna", 2005, Princi Negre Editor)
- L'ahar de la professora d'anglés ("Ingeles irakaslearen afera", 2002)
- Lo Joan-Peish ("Xan-Arraina", 2002, CAPOC)
- Sauvar la Cristal ("Kristala salbatzeko", 2003, IEO[6])
Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]País gascons aldizkari bearnotarrean zenbait elelabur argitaratu zaizkio:
- La recèpta deus cocons ("Bixkotxa ttikien errezeta", 2004)
- Gaston Febus (2005)
Biak Escrivans idazle liburuan[7] (Maiatz-Per Noste, Baiona-Ortheze, 2010; ISBN 2-906241-64-4) irakur daitezke, okzitanierazko jatorrizko bertsioan eta euskarara itzulia.
Hizkuntzaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teach Me hizkuntzak ikasteko Gaskoiniako okzitanierari dagokion liburuaren egilea da Patrick Guilhemjoanekin batera; Per Noste elkarteak argitaratua.[8]
- Liburu osoez gain okzitanieraren gainean bestelako kolaborazioak ere egin izan ditu, adibidez hiztegigintzaz jaioterriko Baionan argitaratzen den Lapurdum aldizkarian frantsesa-okzitaniera hiztegi baten harira.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantsesez ofizialki Jean-Michel[Betiko hautsitako esteka], bere liburuak Joan-Miquèu sinatzen ditu.
- ↑ Idazle zerrenda[Betiko hautsitako esteka] Ostal Sirventés elkartearen webgunean.
- ↑ Escrivans idazle liburua, Maiatz-Per Noste, Baiona-Ortheze, 2010): ikus 27.or.
- ↑ Bokaleri buruzko datu batzuk Val d'Adour Maritime elkartearen webgunean.
- ↑ Sarien banaketa IEOren webgunean.
- ↑ Liburua La Poesia. Ostal d'edicion pels joves webgunean.
- ↑ Euskal eta okzitanierazko 23 idazleren testuen bilduma da; lan guztiak bi hizkuntzetan agertzen dira.
- ↑ Liburuaren erreferentzia.
- ↑ Lapurdum aldizkariaren webgunea.