Kataluniako Gaztedi Nazionalista
Kataluniako Gaztedi Nazionalista Joventut Nacionalista de Catalunya (JNC) | |
---|---|
Sorrera | 1980 |
Egoitza nagusia | Carrer Puig-Reig 10, 08006 Bartzelona |
Ideologia politikoa | Kataluniar independentista kataluniar nazionalista liberala europeista |
Nazioarteko kidetza | IFLRY (International Federation of Liberal Youth) |
Eserlekuak erakundeetan | Kataluniako Parlamentuan[1] 1 / 135 |
www.jnc.cat |
Kataluniako Gaztedi Nazionalista (katalanez: Joventut Nacionalista de Catalunya, JNC) Alderdi Demokrata Katalana (Partit Demòcrata Català) alderdi politikoaren gazte erakundea da. Kataluniaren aldeko ikuspegi liberala, nazionalista, independentista eta europeista defendatzen du.[2] 1980ko apirilean sortu zen, Platja d'Aron. Kataluniako gazte elkarte politikoen artean afiliatu gehien dituena da. Bartzelonako Unibertsitatean katalanismoaren historiaren ikertzaile den Josep Lluís Martínek, JNCak CDCren diskurtso subiranistaren eboluzioan izan duen eragina azpimarratzen du.[3]
2010eko abenduan ospatu zen erakundearen XVI. Biltzarrean, Gerard Figueras berrautatu zuten lehendakari.[4] 2012ko urriaren 5etik 7ra bitartean, JNCak bere XVII. Biltzarra ospatu zuen, Girona hirian. Han, Marta Pascal erakundearen buru aukeratua izan zen;[5] alderdi horretako kargu hori duen lehenengo emakumea izanik.
JNCren Presidenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980-1982: Kargua sortu gabe
- 1982-1984: Ramon Camp i Batalla
- 1984-1986: Raimon Gusi i Amigó
- 1986-1988: Enric Ticó i Buxadós
- 1988-1990: Lluís Recoder i Miralles
- 1990-1994: Feliu-Joan Guillaumes i Ràfols
- 1994-1996: Carles Campuzano i Canadès
- 1996-2000: Josep Rull i Andreu (Idazkari Nagusia)
- 2000-2004: Jordi Xuclà i Costa
- 2004-2006: Albert Batalla i Siscart
- 2006-2008: Jordi Cuminal i Roquet
- 2008-2012: Gerard Figueras i Albà
- 2012-2014: Marta Pascal i Capdevila