Kattalin Miner
Kattalin Miner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1988ko urriaren 9a (36 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta discjockeya |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kattalin Miner Perez (Hernani, Gipuzkoa, 1988ko urriaren 9a) gipuzkoar kazetaria, idazlea eta ekintzaile feminista da.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prestakuntza akademikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziaduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Literatura Konparatuan masterduna da. Horrez gain, Gizon eta Emakumeen Berdintasuneko masterra egin zuen EHUn.[2]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean Igartza Saria irabazi zuen Kafe beteak izenburuko eleberri proiektuagatik, baina 2017an eleberria argitaratu zenean Nola heldu naiz ni honaino izenburua jaso zuen. Bertan gaur egungo aktualitatearen erretratuaren deskribapen zehatz bat egiten du Jezabel izeneko emakume gaztearen bizitza kontatuz.[3][4][5][6]
2019an Moio: gordetzea ezinezkoa zen saiakera liburu argitaratu zuen Tene Mujika beka irabazi eta gero.[7] Bertan Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egiten du, bederatzi lagun elkarrizketatuz.[8][9][10][11][12]
2020. urtean, Turista Klasea eleberria aurkeztu du. Kattalinek aitortuta, lana konfinamenduaren alaba da, etxean erabat itxita eta isolatuta ginenekoa.[13][14]
Euskal hedabideetan kolaborazioak egin izan ditu: EITB, Berria,[15] Naiz[16] eta Argian[17] besteak beste.
Ekintzaile feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miner Medeak taldeko kidea da eta ekintzaile feminista aktiboa da bai kalean bai hedabide zein sare digitaletan.[18][19] 2015ean Donostiako Udal Hauteskundeetan PlaZ! zerrendako hautagaia izan zen.[20]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Moio: gordetzea ezinezkoa zen (Elkar, 2019)[24]
- Empar Pineda Erdozia: Gorputzak hala eskatua (Hernaniko Udala - Berdintasuna, 2020)[25]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020an Urrezko Hirukia (EHGAM)[26]
- 2019an Tene Mujika Saria[7]
- 2017an Martin Ugalde Beka, euskal egunkarietan genero gaiek izandako bilakaera aztertzeko beka.[27]
- 2015ean 18. Igartza Saria.[28]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Invitad@s - Literaktum» www.literaktum.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- ↑ Euskal Idazleen Elkartea. Kattalin Miner. (Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 7a).
- ↑ Unanue, Maria. (). «Nola heldu naiz ni honaino -» pikara magazine (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ «Kattalin Miner, Igartza Sariaren irabazle» Goierriko Hitza 2015eko irailaren 10a (Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 7a).
- ↑ Kattalin Miner "Nola Heldu Naiz Honaino" Liburua. (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ Kiriketan l Kattalin Miner, "Nola heldu naiz ni honaino" liburuaren aurkezpena. (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ a b «Kattalin Minerrek irabazi du Tene Mujika Saria — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ Aperribai, Julen. «'Moio. Gordetzea ezinezkoa zen' liburua argitara eman du Kattalin Minerrek» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ [http://www.uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/liburuarekin-nuen-beldur-handienetako-bat-minaren-pornografia-egitea-zen «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - �Liburuarekin nuen beldur handienetako bat minaren pornografia egitea zen�»] www.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Kattalin Miner presenta 'Moio, gordetzea ezinezkoa zen'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ Aperribai, Julen. «Isiltasuna eten, memoria egiteko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ «Miner: ‘Huste lana baino euste lana izan da gaurko Kattalinetik aritzea’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-27). «‘Turista klasea’ nobela berria aurkeztu du Kattalin Minerrek» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
- ↑ Sampedro, Aiora. «Bidaia fisikoak, bidaia psikologikoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
- ↑ Berria.eus. «Kattalin Miner» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) naiz: - Kattalin MIner - 1. (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
- ↑ «ARGIA» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
- ↑ «Jenioen atzeko emakumeak: Jane Wilde, Mileva Maric eta Zelda Fitzgerald» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ «Kattalin Miner, feminismoaz: 'Gazteek sekulako kontzientzia daukate'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ «2015EKO UDAL HAUTESKUNDEAK.HAUTESKUNDE ADMINISTRAZIOA.DONOSTIALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ 1988-, Miner, Kattalin,. (2017). Nola hendu naiz ni honaino. Elkar ISBN 9788490276860. PMC 986385851. (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
- ↑ Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «'Turista klasea' nobela aurkeztu du Kattalin Minerrek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-27). «‘Turista klasea’ nobela berria aurkeztu du Kattalin Minerrek» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
- ↑ Miner, Kattalin, 1988-. (2019). Moio : gordetzea ezinezkoa zen. Elkar ISBN 9788490279434. PMC 1112606232. (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ Galardi, Maider. «Oroimenak eskatu duena» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-27). «Kattalin Miner, Urrezko Hirukia 2020, 'Moio, Gordetzea ezinezkoa zen' liburuagatik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- ↑ TaPuntu. «Kattalin Miner hernaniarrak jaso du Martin Ugalde Beka - Kronika» www.kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ Berria.eus. «Txikikeria baten aurrean, erabaki ezinik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kattalin MInerren kultura-gomendioak (EITB Kultura, bideoa, ES)
- Sorkuntza prozesua aztertu dute Danele Sarriugartek eta Kattalin Minerrek (Artefaktua, EITB, bideoa)
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Kattalin Miner |
- 1988ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Gipuzkoako kazetariak
- Hernaniko idazleak
- Hernaniarrak
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko Euskal Herriko idazleak
- Euskal Herriko feministak
- LGBT ekintzaileak
- Euskal Herriko LGBT pertsonak